Ireki menu nagusia

Karlos VI.a Frantziakoa

BiografiaAldatu

Karlos V.a Frantziakoa eta Joana Borboikoa izan zituen gurasoak. Gobernu oneko erregea izan zen, erotu zen arte (1392). Handik aurrera gerra zibila piztu zen Frantzian (Armagnactarrak eta Borgoinatarrak). Henrike V.a Ingalaterrakoak Borgoinatarren alde egin zuen, eta Azincourteko gudua (1415) irabazi zuen. Bere erreinaldiaren bukaeran Troyesko hitzarmena sinatu zuen, bere semea gaitzetsi eta oinordeko Henrike V.a izendatuz.

Ezkontza eta seme-alabakAldatu

Karlos 1385ean Elisabet Bavariakoarekin ezkondu zen. Hamabi seme-alaba izan zituzten:

  • Karlos (1386-1386)
  • Joanes (1388-1390)
  • Elisabet (1389-1409), Rikardo II.a Ingalaterrakoa eta Karlos Orléanskoarekin ezkondu zena.
  • Joana (1391-1433), Joanes VI.a Bretainiakoa ezkondu zuena.
  • Karlos (1392-1401)
  • Maria (1393-1438), moja
  • Michelle (1395-1422), Filipe Borgoinakoarekin ezkondu zena.
  • Luis (1397-1415)
  • Joanes (1398-1417)
  • Katalina (1401-1438), Henrike V.a Ingalaterrakoa eta Owen Tudorrekin ezkondu zena.
  • Karlos (1403-1461), oinordekoa
  • Filipe (1407-1407)

Odette Champdiverskoa maitalearekin Margarita alaba izan zuen.

ErreferentziakAldatu


Aurrekoa
Karlos V.a Frantziakoa
Frantziako erregea
1380-1422
Ondorengoa
Karlos VII.a Frantziakoa
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Karlos VI.a Frantziakoa