Sartaguda
Sartaguda[4] ([s̺aɾtaɣuða]) Nafarroa Garaiko hegoaldeko udalerri bat da, hiriburu Iruñetik 82 kilometrora kokatua. Udalerriak 1.317 biztanle zituen 2014. urtean.
Sartaguda | |||
---|---|---|---|
Nafarroa Garaia, Euskal Herria | |||
| |||
Kokapena | |||
Herrialdea | Euskal Herria | ||
Lurraldea | Nafarroa Garaia | ||
Merindadea | Lizarra | ||
Eskualdea | Erribera Garaia | ||
Administrazioa | |||
Estatua | Espainia | ||
Erkidegoa | Nafarroa | ||
Izen ofiziala | Sartaguda | ||
Alkatea | Paolo Albanese (EH Bildu) | ||
INE kodea | 31223 | ||
Herritarra | sartagudar | ||
Geografia | |||
Koordenatuak | 42°22′53″N 2°03′31″W / 42.381388888889°N 2.0586111111111°W | ||
Azalera | 15 km² | ||
Garaiera | 320 metro | ||
Distantzia | 82 km (Iruñetik) | ||
Demografia | |||
Biztanleria | 1.328 (2023: 16) | ||
Dentsitatea | 88,53 bizt/km² | ||
Zahartzea[1] | % 30,71 | ||
Ugalkortasuna[1] | ‰ 48,15 | ||
Ekonomia | |||
Jarduera[1] | % 80,84 (2011) | ||
Desberdintasuna[1] | % 0 (2011) | ||
Langabezia[1] | % 10,08 (2013) | ||
Euskara | |||
Euskaldunak[2][3] | % 4,60 (2018: %0,57) | ||
Datu gehigarriak | |||
Webgunea | http://sartaguda.net/ |
Geografia
aldatuInguru naturala eta kokapena
aldatuSartaguda Lizarrako merindadeko udalerria da eta, aldi berean, Erriberako herria ere bada, zehazki Erribera Garaikoa. Ebro ibaiaren ezkerraldean kokatua, mugakide ditu iparraldean Lodosa eta Karkar, hegoaldean Errioxako Autonomia Erkidegoa, ekialdean Andosilla, eta mendebaldean Lodosa berriro.
Klima eta landaredia
aldatuSartagudako klimaren ezaugarri nagusia tenperatura aldaketa handiak dira, neguak hotzak dira (urtarrilean batez beste 4,2 gradu)eta udak sargoriak izaten dira (uztailean batez beste 21,9 gradu). Prezipitazioak nahiko urriak dira urte osoan zehar, eta batez ere udaberrian eta udazkenean egiten du euria (50-60 egunetan jausitako 497mm urtero).
Jatorrizko landaredi mediterraneoa ia erabat desagertu da gizakiak lurra nekazaritzarako eraldatzean. Gaur egun, Sartagudako zuhaitz bakarrak ibaiaren ertzean dauden makaldiak eta landaturiko pinuak dira.
Estazio meteorologikoa
aldatuEbro ibaiaren ondoko meandro batean Espainiako Meteorologi Agentziaren (AEMET) eta Nafarroako Foru Erkidegoko Gobernuaren estazio bana daude, itsasoaren mailatik 310 eta 307 metrora.[5][6]
Aukeratu beheko zatian urte-tarte bat, urte horiek goian xehetasun handiagoz ikusteko.
Ikusi edo aldatu datu gordinak.
Historia
aldatuAlargunen herria
aldatu1930ean 1.300 bat lagun bizi ziren Sartagudan. 1936ko Gerra Zibila hasterakoan, errepresio handia pairatu zuen herri honek, nazionalen aldean geratu baitzen, Nafarroa Garai osoa bezala. Errepresioaren ondorioz, gutxienez 86 sartagudar erail zituztela kalkulatzen da. Horien artean: Eustaquio Mangado Urbiola alkatea eta Antonio Martínez Sádaba, Eusebio Moreno Mena, Ricardo Moreno Sola, Valentín Narcue Moreno eta Benigno Oteiza Viguera zinegotziak. Irailaren 9an herriko hainbat gizon gerran, Sanjurjoren Tertzioan, "boluntario" parte hartzera deitu zituzten. "Boluntario" horietatik 45, urriaren 2a eta 4a bitartean afusilatu zituzten. Gainera, gerra frontean, hainbat bizilagunek bizia galdu zuten, gehienak ezkertiarrak baziren ere.
Sarraski hori dela eta, herria Alargunen herria deituraz famatu egin zen. Kontuan izan behar da, halaber, herriko emakume alargunek ere erasoak izan zituztela (isunak, ondasunak lapurtzea, etab.).
Memoriaren Parkea
aldatu2007an Memoriaren Parkea eraikitzeari ekin zioten, Sartagudak Gerra Zibilean sufritutakoa gogoratzeko asmoz. Parke honetako horma batean 3.500 biktimaren izenak jaso ziren.
Parke hau egiteko zenbait artistak laguntza eman dute, besteak beste, Joxe Ulibarrena eta Nestor Basterretxea eskultoreek eta Pablo Antoñana, Bernardo Atxaga, Castillo Suarez, Jokin Muñoz eta Jose Maria Jimeno Jurio idazleek[7].
2008ko maiatzaren 10ean ireki zuten[8].
Demografia
aldatuXX. mendearen lehen erdialdean populazioa irabazi zuen Sartagudak, eta 50 urtean bikoiztu egin zen biztanle kopurua, 1.500 lagun inguru izatera iritsi zelarik. 1960eko hamarkadatik aurrera, ordea, gainbehera iritsi zen eta 1.300 biztanlera jaitsi zen populazioa mende amaieran.
Sartagudako biztanleria |
---|
2008ko erroldaren arabera, Espainiaz kanpoko 185 etorkin bizi ziren herrian, biztanleriaren % 13,10 (Nafarroako Foru Erkidegoko batezbestekoaren gainetik).
Politika
aldatuUdaletxea
aldatuUdaletxea 1600. urtearen inguruan eraiki zen eta ez du eraberritze-lan garrantzitsurik izan ordutik. 1954an kanpoaldeko fatxada berriztu zen, karabista motako adreilua jarriz. Beheko solairua eta horren gainean eraikitako beste solairu bat dauzka, fatxada simetrikoa eta lehen solairuan dagoen balkoia nabarmentzen direla. Jatorrizko udaletxea Foruen Plazan egon zen (gaur egun ez da halakorik). Udala alkateak eta zortzi zinegotzik osatzen dute.
- HELBIDEA: Udaletxe Plaza, 2-1. solairua
Udal hauteskundeak
aldatu2007an Sartagudako alkate kargurako PSNko zerrendaburua zen José Ramón Martínez Benito aukeratu zuten. Bozkatuena UPN izan zelarik (4 zinegotzi), PSNk Udaleko bederatzi zinegotzietatik beste lau lortu zituen eta EAEren botoari esker lortu zuen alkatetza; horren ondorioz alderditik kanporatu zuten[9]. Baliogabeko botoak 8 izan ziren (emandako guztien % 0,86) eta boto zuriak 27 (botoen % 2,93). Abstentzioa, berriz, % 17,54koa izan zen.
Alderdia | Botoak | Zinegotziak |
UPN | 387 | 4 |
PSN | 353 | 4 |
EAE | 156 | 1 |
2011ko udal hauteskundeetan UPNko zerrendaburu joandako Carlos Ena independenteak eskuratu zuen alkatetza[10]. UPN (4 zinegotzi) bozkatuena izan zen baina urte horretan ez zen beste hiru alderdien arteko akordiorik izan. PSNtik botatako José Ramón Martínez Benito ordura arteko alkatearen Agrupación Independiente de Sartaguda (AIS) taldeak bi zinegotzi lortu zituen, Bilduk beste bi eta PSNk bakarra.
Alderdia | Botoak | Zinegotziak |
UPN | 313 | 4 |
AIS | 192 | 2 |
Bildu | 166 | 2 |
PSN | 141 | 1 |
Azkenik, 2015eko udal hauteskundeetan UPN eta EH Bildu berdinduta gelditu ziren zinegotzien kopuruari dagokionez, eta beste alderdietatik sostengua jaso eta gero Paolo Albanese alkate abertzalea iritsi zen boterera.
Alderdia | Botoak (%) | Zinegotziak |
UPN | %32 | 3 |
Bildu | %30.6 | 3 |
AIS | %23.7 | 2 |
PSN | %11 | 1 |
Alkateak
aldatuHauek izan dira Sartagudako azken alkateak:
Alkatea | Agintaldi hasiera | Agintaldi amaiera | Alderdia |
Salvador Miguel Amatria[11] | 1979 | 1983 | Agrupacion Electoral de Izquierdas |
Tomas Espinosa Urbiola[11] | 1983 | 1987 | PSN |
1987 | 1991 | ||
Serafín Urbiola Miguel[11] | 1991 | 1995 | PSN |
Jose Manuel Urbiola Sesma[11] | 1995 | 1999 | PSN |
1999 | 2003 | ||
2003 | 2007 | UPN | |
Jose Ramon Martinez Benito | 2007 | 2011 | PSN[12] |
Carlos Ena Martinez | 2011 | 2015 | UPN |
Paolo Filipo Albanese Weiss[13] | 2015 | 2019 | EH Bildu |
Jose Ignacio Eguizabal Martinez[13] | 2019 | Jardunean | PSN[14] |
Azpiegitura eta garraioak
aldatuLa Estellesa autobus konpainiak Sartaguda Iruñearekin batzen du. Autobus lineak honako ibilbidea egiten du:
Kultura
aldatuEuskara
aldatuNafarroako Foru Erkidegoko Gobernuak onartutako Euskararen Foru Legearen arabera, Sartaguda eremu ez-euskalduneko udalerria da, eta hori dela eta, hizkuntza ofizial bakarra gaztelania da. 2001eko erroldaren arabera, herritarren %4,00k zekien euskaraz hitz egiten.
Jaiak eta ospakizunak
aldatu- San Anton, urtarrilaren 17an.
- Inauteriak, otsaileko hirugarren astearen inguruan.
- Liburuaren eguna, apirilaren 27an
- San Isidro Laboraria, maiatzaren 15ean
- San Pedro, ekainaren 29an eta hurbilen den asteburuan.
- Herriko jaiak, abuztuaren 7tik abuztuaren 13ra Errosarioko Ama Birjinaren omenez.
- Errosarioko Ama Birjina, urriaren 8an. Duela urte batzuk egun honen inguruan antolatzen ziren herriko jaiak.
- Kulturetxeko Komedien Astea: azaroko azken astean.
- Monlorako Ama Birjina, abenduaren 15ean.
Zerbitzuak
aldatuSartaguda "Elizagorria, Lodosa, Mendabia, Sartaguda eta Sesmako zerbitzu sozialen Mankomunitateko" kidea da.
Sartagudar ospetsuak
aldatu- Diego Iturriaga (1991-), esku huskako pilotaria.
Bibliografia
aldatu- Zenbait egile (2004): Navarra 1936. De la esperanza al terror, Tafalla: Altafaylla. ISBN 84-930957-9-6.
Erreferentziak
aldatu- ↑ a b c d e Euskal Herriari Begira. Udalbiltza.
- ↑ Euskara ezagutza tasa. (2010) Euskal Herriari Begira (Udalbiltza), Eustat, INE, NASTAT eta Euskal Herriko Hizkuntza Adierazle Sistema (EAS).
- ↑ Nafarroako Gobernua. (2018). Nafarroako Datu Soziolinguistikoak. Euskarabidea, 48-53 or..
- ↑ Euskaltzaindia. 155. araua: Nafarroako udal izendegia. .
- ↑ Nafarroako Foru Erkidegoko Meteorologia Agentziaren webgunea.
- ↑ Nafarroako Foru Erkidegoko Meteorologia Agentziaren webgunea.
- ↑ «3.273 fusilatu oroimenean» Berria 2008-05-06.[Betiko hautsitako esteka]
- ↑ «Malkoek bustita ireki dute Memoriaren Parkea» Berria 2008-05-11.[Betiko hautsitako esteka]
- ↑ El alcalde de Sartaguda se presenta a su reelección, esta vez como independiente, Diario de Noticias, 2011ko apirilaren 19a.
- ↑ Udalaren webgunea[Betiko hautsitako esteka].
- ↑ a b c d «SARTAGUDA - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (Noiz kontsultatua: 2020-04-17).
- ↑ PSNtik kanporatu zuten, alkatetza lortzeko Eusko Abertzale Ekintzaren botoa onartzeagatik.
- ↑ a b (Gaztelaniaz) «Base de datos de Alcaldes y Concejales:: Ministerio de Política Territorial y Función Pública ::» www.mptfp.gob.es (Noiz kontsultatua: 2020-04-17).
- ↑ «LIZARRAKO ESKUALDEKO HAUTESKUNDE BATZORDEA Aurkeztutako hautagai-zerrendak» NAO 78. zenbakia, 2019ko apirilaren 24a, asteazkena (Noiz kontsultatua: 2020-04-30).
Ikus, gainera
aldatuKanpo estekak
aldatuEuskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Nafarroa |