Fadrique Álvarez de Toledo
Fadrique Álvarez de Toledo y Enríquez de Quiñones (1460-1531ko urriaren 19a), bigarren Albako duke, Coriako markes, Salvaterrako konde eta Piedrahíta eta Valdecornejako jauna izan zen[1].
Fadrique Álvarez de Toledo | |
---|---|
![]() | |
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Fadrique Álvarez de Toledo y Enríquez |
Jaiotza | Gaztelako Erresuma, 1460 (egutegi gregorianoa) |
Herrialdea | ![]() |
Heriotza | Alba de Tormes, 1531ko urriaren 19a (egutegi gregorianoa) (70/71 urte) |
Familia | |
Aita | García Álvarez de Toledo, 1st Duke of Alba |
Ama | María Enríquez de Quiñones y Toledo |
Ezkontidea(k) | Isabel de Zúñiga y Pimentel (en) ![]() |
Seme-alabak | |
Anai-arrebak | ikusi
|
Leinua | House of Alba (en) ![]() |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | militarra |
Jasotako sariak | |
Zerbitzu militarra | |
Gradua | jeneral |
Parte hartutako gatazkak | Nafarroako konkista Granadako Gerra |
BiografiaAldatu
Aita García Álvarez de Toledo y Carrillo de Toledo eta ama María Enríquez de Quiñones y Cossines izan zituen. Errege katolikoekin lotura estua izan zuen, izan ere, bere ama Fernandoren ama zen Joana Enrikezen sasi-ahizpa izan zen.
Granadako Erresumaren konkistan parte hartu ondoren, 1503an Ipar Katalunian aritu zen frantziarren kontra.
1512an Fernando II.a Aragoikoak Nafarroa konkistatzea erabaki zuenean, gaztelar armada zuzendu zuen. Hain ondo bete zuen bere lana ezen erregeak Andaluziako kapitain jeneral eta Huéscarreko duke izendatu baitzuen. Karlos I.aren erreinaldian estatu batzarrean parte hartu zuen eta Espainiako handiki bilakatu zen[2].
Ezkontza eta seme-alabakAldatu
1480an Sevillako kondesa zen Elisabet Zuñiga ezkondu eta bost seme-alaba izan zituzten:
- Leonor.
- Gartzia (?-1512).
- Pedro (1484-1553).
- Aldonza
ErreferentziakAldatu
- ↑ Instituto de Salazar y Castro. Elenco de Grandezas y Titulos Nobiliarios Españoles
- ↑ Hobbs, Nicolas. (2007). Grandes de España. .
Artikulu hau Espainiako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |