Verónica Fernández

Soriako zinema idazlea, gidoilaria eta irakaslea

Verónica Fernández (Vinuesa, Soria probintzia, 1971ko urriaren 21a) zinema idazlea, gidoilaria eta irakaslea da. 2001ean gidoi original onenaren Goya Saria partekatu zuen Achero Mañasekin El bola filmearekin.[1]

Verónica Fernández
Bizitza
JaiotzaVinuesa1971ko urriaren 21a (52 urte)
Jarduerak
Jarduerakgidoilaria
Jasotako sariak
IMDB: nm0273785 Edit the value on Wikidata

Biografia aldatu

Ikasketak aldatu

Filologia Hispanikoan lizentziaduna da eta gidoi espezialitatean graduatua Madrilgo Erkidegoko Zinematografia eta Ikus-entzunezko Eskolan (ECAM).[2] Gidoi-irakasle gisa lan egiten du ECAMen eta Madrilgo Karlos III.a Unibertsitatean.[3]

Lan ibilbidea aldatu

A las once en casa serieko kapitulu batekin hasi zen Telebistako gidoilari lanean.[1]

Gidoilaria izateaz gain, hainbat telesailetako sormen-arduraduna, gidoien koordinatzailea eta ekoizle exekutiboa da. El comisario seriearen sei kapitulu eta Cuéntame cómo pasó-ren zortzi kapituluren gidoia egin zuen. Gidoi onenerako izendatua izan zen El Príncipe lanarengatik 2015ko Iris Sarietan.[4]

2019an, Netflix plataformaren edukien zuzendari izendatu zuten Tres Cantos-eko Espainiako bulegoetan, eta Hache telesailaren arduradun sortzailea izan zen.[5][6]

Lanak aldatu

Filmografia aldatu

  • A las once en casa (1998)
  • Condenadas a entenderse (1999)
  • El Bola (2000)
  • Raquel busca su sitio (2000)
  • El comisario (2002)
  • Cuéntame como pasó (2005)
  • Los Serrano (2005)
  • MIR (2007)
  • El síndrome de Ulises (2007)
  • Cazadores de hombres (2008)
  • Hospital Central (2005-2011)
  • El Príncipe (2014)
  • Marsella (2014)
  • Ciega a citas (2014)
  • Seis hermanas (2015-2017)
  • Velvet Colección (2016-2017)
  • Lejos de tí (2019)
  • Hache (2019)

Eleberriak aldatu

Sariak eta aintzatespenak aldatu

  • 2001ean, gidoi original onenaren Goya saria jaso zuen, El Bola filmarengatik, Achero Mañasekin batera.[1]
  • 2015ean, Nazioarteko Emmy Sarietan finalista izan zen Cita a ciegas lanarengatik.[7]
  • 2015. urtean, gidoi onenerako izendatu zuten, Aitor Gabilondo, Joan Barbero, Carlos López eta Susana Sánchez Carvajalekin batera, El príncipe telesailarengatik.[4]

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu