Ireki menu nagusia

Diego María Gardoki

Espainiako Erresumako euskal diplomatikoa

Diego María Gardoki Arrikibar (Bilbo, 1735eko azaroaren 12a - Turin, 1798) bizkaitar politikaria, finantza-gizona eta diplomatikoa izan zen. Ingalaterran egin zituen ikasketak. Bilboko kontsuletxeko arduradun nagusi izendatu zuten 1767. urtean. Bitarteko lanak egin zituen Ingalaterratik bereizi nahi zuten Ipar Amerikako burgesiaren eta Espainiako erresumaren arteko harremanetan. Espainiako Gobernuaren ordezkari bihurtu zen harrezkero Gardoki, eta Estatu Batuekiko harremanez arduratu zen aurrerantzean. Indietako merkataritzarako zuzendari eta estatuko finantzetako idazkari izendatu zuten 1790. urtean. Sardinian enbaxadore egon ondoren (1796), Turina joan eta bertan hil zen. 1793. urtean, Bizkaiko diputatu nagusi aukeratu zuten, ganboatarren aldetik, baina ez zen kargu horretan aritu.

Diego María Gardoki
Diego de Gardoqui spanish diplomat.jpg
Espainiako enbaxadorea Ameriketako Estatu Batuetan

Bizitza
Jaiotza Bilbo1735eko azaroaren  12a
Herrialdea  Bizkaia, Euskal Herria
Heriotza Turin1798
Familia
Anai-arrebak
Hezkuntza
Hizkuntzak gaztelania
euskara
ingelesa
Jarduerak
Jarduerak diplomazialaria
Jasotako sariak
Diego Gardokiren estatua Filadelfian, Luis Sanguinok egina.

ErreferentziakAldatu

Ikus, baita ereAldatu


  Artikulu hau Bizkaiko biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.