Ireki menu nagusia

Joan Sales Vallés (Bartzelona, Katalunia, 1912ko azaroaren 19a - Bartzelona, Katalunia, 1983ko azaroaren 12a) kataluniar idazlea izan zen.

Joan Sales
Bizitza
Jaiotza Bartzelona1912ko azaroaren  19a
Herrialdea  Espainia
Lehen hizkuntza katalana
Heriotza Bartzelona1983ko azaroaren  12a (70 urte)
Hobiratze lekua Siurana (Tarragona)
Familia
Ezkontidea(k) Núria Folch i Pi Itzuli
Seme-alabak
Anai-arrebak
Hezkuntza
Hizkuntzak katalana
gaztelania
frantsesa
Jarduerak
Jarduerak idazlea, poeta, enpresaburua, editorea, itzultzailea eta legelari-poeta
Lan nabarmenak Uncertain glory Itzuli
Jasotako sariak
Influentziak Charles Baudelaire eta Màrius Torres Itzuli
Zerbitzu militarra
Parte hartutako gatazkak Espainiako Gerra Zibila
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioa katolizismoa
Alderdi politikoa Catalan Communist Party Itzuli
Kataluniako Batasun Demokratikoa
Autographe Joan Sales.jpg

BiografiaAldatu

Espainiako Gerra Zibila amaitu zenean Frantziara erbesteratu zen lehenik, Dominikar Errepublikara ondoren, eta Mexikora azkenik.

Mexikon argitaratu zuen Quaderns de l´exili (Erbesteko koadernoak) lana. 1948an, Bartzelonara itzuli zen, eta Viatge d´un moribund (Hil zorian dagoenaren bidaia) poema-bilduma kaleratu zuen.

1956an kaleratu zuen Incerta glòria (Zalantzazko aintza) eleberria, bere obrarik ezagunena. Lan horrekin Joanot Martorell saria irabazi zuen.

Teknikari eta aholkulari gisa argitalpen-lan askotan parte hartu zuen, hala nola Ferran Soldevilaren Història dels Catalansen. Haren lan nagusia, ordea, argitaratzailearena izan zen; Club Editor argitaletxea sortu zuen 1955ean, emaztearekin batera. Bertan eman zion hasiera, besteak beste, El Club dels Novellistes eta El Pi de les tres Branques bildumei.

Hil ondoren argitaratu da Contes d´ahir i d´avui (1987), berak hautatu eta egokituriko kontakizun-liburua.

ErreferentziakAldatu