Karmele Artetxe
Karmele Artetxe Sanchez (Zamudio, 1976ko azaroaren 12a) Historian doktorea, ikertzailea eta EHUko irakaslea da, Udako Euskal Unibertsitatearen zuzendaria izan zen 2010eko urritik 2014ko martxora arte.[1]
Karmele Artetxe | |||
---|---|---|---|
(2010) | |||
2010 - 2014 | |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Zamudio, 1976ko azaroaren 12a (48 urte) | ||
Herrialdea | Bizkaia, Euskal Herria | ||
Hezkuntza | |||
Heziketa | Euskal Herriko Unibertsitatea | ||
Hizkuntzak | euskara gaztelania | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | historialaria | ||
Enplegatzailea(k) | Euskal Herriko Unibertsitatea | ||
Lan nabarmenak | |||
Jasotako sariak | ikusi
| ||
Kidetza | Udako Euskal Unibertsitatea | ||
Esparru akademikoan euskarak duen presentzia neurtu eta historian zehar izan duen bilakaera aztertu du. Horixe zen 2010ean bere doktorego tesian landu zuen gaia.[2][3][4] Azterketaren ondorioz argi ikusten du euskara jasoak ibilbidea egin baldin badu, izan dela hizkuntzaren gaineko atxikimendu bereziki handia izan zuten pertsonek egin zutelako.[5] Euskarak unibertsitate mailan egoera azpi-instituzionala duela erakutsi du geroago ere.[6]
Azterketa hori egiteko oinarria Inguma datu-basearen informazioa izan zen. Artetxe bera izan zen datu-base hori osatzen aritu izan zen lehen langilea, 2000. urtean hasita. Euskara batuaren garaian unibertsitate mailan euskaraz zer egin den eta nork egin duen kontsultatu daiteke Inguman (argitalpenak, hitzaldiak, ikastaroak, tesiak eta irakasgaiak).[8]
Udako Euskal Unibertsitateak (UEU) 2000. urtean sortutako web aplikazio honetan unibertsitate mailako jakintza-alor bakoitzean euskaraz ahoz eta idatziz ekoitzi denari buruzko oinarrizko informazioa eskaintzen da. Euskara batuaren arauak finkatzen hasi zirenetik gaurdainoko produkzio zientifiko-intelektual osoa jasotzea da bere helburua. Nahiz eta 40.000 dokumentu baino gehiago dauzkan oraindik ez du helburu hori bete osotasunean. 2018an guztira 194 erakunderen lana katalogatuta zegoen. 40.680 erreferentziatik gora (2.504 liburu) eta 10.731 egileen lana eskaintzen zituen.
Lanak
aldatu- Einstein Euzkadin. Gerraurreko Zientzia Eta Goi Mailako Kultura Euskaraz, Utruisque Vasconiae, 2013
- Euskara unibertsitatera bidean: eragileak eta proiektuak (1939-1990) liburua, UEU, 2011
- Ikerketa berriak Euskal Herriko historian: metodologia aitzindariak eta berrikuntza historiografikoak liburua, UEU, 2002
- Historia eta fikzioa: Karlomagno Euskal Herrian VIII-IX. mendeetan liburua, UEU, 2001
Karmele Artetxek hainbat artikulu argitaratu eta hitzaldi/ikastaro eman ditu. Euskal komunitate zientifikoaren Inguma datu-basean, berak idatzitako lanak 30 baino gehiago dira.[9]
Erreferentziak
aldatu- ↑ Udako Euskal Unibertsitatea - UEU -. (2018-05-21). Karmele Artetxe #nikUEU. (Noiz kontsultatua: 2018-06-29).
- ↑ Komunitate zientifiko euskalduna. Azterketa historikoa eta bibliometrikoa doktorego-tesia, UPV/EHU, 2010
- ↑ Uxune Martinez (Zientzia-Kaiera). Karmele Artetxe: euskarazko produkzio zientifikoari argazkia atera dion historialaria. (Noiz kontsultatua: 2015-06-19).
- ↑ Artetxe, Karmele. «Komunitate zientifiko euskalduna. Azterketa historikoa eta bibliometrikoa» (PDF) Tesiker, Euskarazko doktorego-tesiak (Noiz kontsultatua: 2019-12-12).[Betiko hautsitako esteka]
- ↑ Karmele Artetxe: “Ikergazteren topagune izaera nabarmenduko nuke” UEU365 bloga
- ↑ Euskararen azpi-instituzionalizazioa esparru akademikoan: datuak, galderak eta erronkak Jakin , 2015.urtea, 207. zenbakia
- ↑ (Ingelesez) Berria.eus. (2003-01-24). «Inguma datu baseak 13900 bisita izan zuen iaz. (Euskaldunon Egunkariaren hemeroteka. 1990-2003)» Berria (Noiz kontsultatua: 2020-12-11).
- ↑ Goikoetxea, Jakes. ««Ingumak baieztatu du badagoela komunitate bat»» Berria (Noiz kontsultatua: 2020-12-12).
- ↑ Karmele Artetxeren produkzioa Inguma datu-basearen arabera (>30 produktu)
Kanpo estekak
aldatu- (Gaztelaniaz) Karmele Artetxe Sanchez / Historiadora Mikel Asurmendi (Euskonews aldizkaria)
- Inguma datu-basea.