Ireki menu nagusia


Elizabeth Cady Stanton (1815eko azaroaren 12a1902ko urriaren 26a) Ipar Ameriketako Estatu Batuen ekintzaile, abolizionista eta emakumeen mugimenduko erreferente nabaria izan zen. 1848an "Sentimenduen Aitorpena" aurkeztu zuen Seneca Falls-en garaturiko emakumeen eskubideen aldeko 1go batzarrean. Aitorpen hori Ipar Ameriketako emakumeen mugimendu antolatuen hasiera bezala onartzen da askotan, emakumeen eskubide eta sufragioaren aldeko mugimendua[1].

Elizabeth Cady Stanton
Elizabeth Stanton.jpg
buruzagi

Bizitza
Jaiotza Johnstown (New York)1815eko azaroaren  12a
Herrialdea  Ameriketako Estatu Batuak
Heriotza New York1902ko urriaren  26a (86 urte)
Hobiratze lekua Woodlawn Cemetery Itzuli
Heriotza modua : bihotz-gutxiegitasuna
Familia
Aita Daniel Cady
Ezkontidea(k) Henry Brewster Stanton Itzuli  (1840-05-01 -  1887-01-14)
Seme-alabak
Anai-arrebak
Hezkuntza
Heziketa Emma Willard School Itzuli
Hizkuntzak ingelesa
Jarduerak
Jarduerak idazlea, sufragista, feminista eta abolitionista Itzuli
Jasotako sariak
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Ameriketako Estatu Batuetako Alderdi Errepublikanoa
Elizabeth Cady Stanton.svg

Eduki-taula

IbilbideaAldatu

Emakumeen eskubideen aldeko politikan buru belarri hasi baino lehen, abolizionista amorratua izan zen bere senarra Henry Brewster Stanton eta bere lehengusuarekin batera, Gerrit Smith. Elizabeth-k, sufragio eskubideen alde borrokatzeaz gain harago joan eta emakumeei buruzko beste gai jorratu zizkion: gurasotasun eskubideak eta emakumeen kustodiarenak, propietatearen eskubideak, enplegu eta soldata eskubideak, dibortzio legeak, familiaren osasun ekonomikoa eta jaiotze kontrola[2]. XIX mendeko Tenplantzaren Mugimenduaren aldekoa izan zen ere.

Ipar Ameriketako guda zibilaren ostean, Elizabeth-en emakumeen sufragioaren aldeko konpromisoak haustura sortu zuen emakumeen eskubideen aldeko mugimenduan. Arrazoia izan zen Ipar Ameriketako konstituzioaren Hamalaugarren eta Hamabosgarren zuzenketak ez zituela babestu Susan B. Anthony-rekin batera, biek beste elkarte bat sortu zuten, Emakumearen sufragioaren aldeko Elkarte Nazionala. Ez zuten nahi afroamerikar gizonei legezko babes eta sufragio eskubide gehiago eman, emakume beltz eta zuriei eskubide berberak errekonozitzen ez zitzaien bitartean. Stanton-ek gai horren gainean zuen jarrera gehi antolaturiko kristianismoari buruz zituen pentsamenduak zein bototik harago zihoazen emakumeen inguruko beste gaiak zituela sortu ziren emakumeen eskubideen aldeko bi erakunde banatuek, hogei urteren bat beranduago batu ziren erakunde bateratuan Elisabeth presidentea izanda.

Idazlanak (egile eta egilekide)Aldatu

LiburuakAldatu

  • History of Woman Suffrage; 1–3 bolumenak (Susan B. Anthony eta Matilda Joslyn Gage-rekin idatzita); 4–6 bolumenak (beste egilekin osatuta, Anthony, Gage eta Ida Harper barne) (1881–1922)
  • Solitude of Self (hasieran hitzaldi bezala 1892-an; geroago Paris Press-ek argitaratu zuen)
  • The Woman's Bible (1895, 1898)
  • Eighty Years & More: Reminiscences 1815–1898

Egunkari eta aldizkarietanAldatu

  • Revolution (Stanton, editorekide) (1868–1870)
  • Lily (Amelia Bloomer-rek argitaratuta; Stanton como contribuidora)
  • Una (publicado por Paulina Wright Davis; Stanton laguntzaile gisa)
  • New York Tribune (Horace Greeley-k argitaratuta; Stanton laguntzaile gisa)

Entsegu eta hitzaldiakAldatu

  • Declaration of Rights & Sentiments (1848)
  • A Petition for Universal Suffrage (1866)
  • Self-government the Best Means of Self-development (1884)
  • Solitude of Self (1892)
  • The Degradation of Disenfranchisement (1892)
  • Hitzaldiak: "Our Girls," "Our Boys," "Co-education," "Marriage and Divorce," "Prison Life," y "The Bible and Woman's Rights," "Temperence and Women's Rights".

Stanton-en idazlanak artxibaturik daude Rutgers-eko unibertsitatean: Proiektu Elizabeth Cady Stanton eta Susan B. Anthony-ren dokumentuak.

ErreferentziakAldatu

  1. «Elizabeth Cady Stanton Dies at Her Home.». New York Times. 1902ko urriaren 27a. Kontsulta: 2007ko urriaren 31n. «Mrs. Elizabeth Cady Stanton died at 3 o'clock yesterday afternoon at her home in the Stuart Apartment House, 250 West Ninety-fourth Street. Had she lived until the 12th of next month she would have been 87.»
  2. Baker, p. 109