Stephen Gardiner (Bury Saint Edmunds, Ingalaterra, 1483 inguru - Whitehall, Ingalaterra, 1555eko azaroaren 12a) elizgizona eta politikaria izan zen. Henrike VIII.a Ingalaterrakoaren eta Katalina Aragoikoaren arteko ezkontza baliogabetzeko negoziazioen ardura hartu zuen (1528-1529). Estatuko idazkari eta Winchesterko apezpiku izendatu zuten (1531). De vera obedientia liburuan (1535) erregea aita santuaren gainetik dagoela adierazi zuen. Protestanteen kontrakoa zen. Eduardo VI.a Ingalaterrakoaren garaian kartzelatu zuten (1548); Maria Estuardok berriro askatu zuen, eta kantziler goren izendatu. Aita santuarekiko ikuspegia aldatu, eta Ingalaterrak Erromaren mendean jarri behar zuela aldeztu zuen (Palidonia, 1554).

Stephen Gardiner. Quentin Massysek egindako erretratua.

Erreferentziak aldatu