Charles Manson
Charles Milles Manson (1934ko azaroaren 12a, Cincinnati, Ohio – 2017ko azaroaren 19a, Bakersfield, Kalifornia) estatubatuar kriminal bat izan zen.
Charles Manson | |
---|---|
(2017) | |
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Charles Milles Maddox |
Jaiotza | Cincinnati, 1934ko azaroaren 12a |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Bizilekua | Spahn Ranch (en) |
Heriotza | Bakersfield (Kalifornia), 2017ko azaroaren 19a (83 urte) |
Heriotza modua | berezko heriotza: ondesteko minbizia bihotz-biriketako geldialdia |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Rosalie Willis (en) Leona Stevens (en) |
Hezkuntza | |
Heziketa | National Training School for Boys (en) Arroyo High School (en) Gibault School for Boys (en) Pasadena City College (en) |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | kriminala, cult leader (en) , serieko hiltzailea eta musikaria |
Altuera | 157 zentimetro |
Musika instrumentua | gitarra |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | ateismoa |
charlesmanson.com | |
Manson Familia edo Familia izeneko sekta baten sortzailea izan zen eta hauekin batera hainbat erailketa burutu zituen, horien artean ospetsuena 1969ko abuztuaren 9an Roman Polanski zinema zuzendariaren Beverly Hills hiriko etxebizitan jazotako hilketa izan zen. Bertan Polanskiren bikotekide zen Sharon Tate aktorea eta bere gonbidatuak hil zituzten.
Biografia
aldatuGazterik, baztertua bizi izan zen, lapurretak eta beste delitu txiki batzuk eginez. 1967an The Family elkarte erlijiotsu modukoa sortu zuen, LSD eta beste drogen menpekoak baliatuz, eta Kaliforniako kostaldean zehar hildakoak agertzen hasi ziren, basatiki hilak.[1]
1969. urtean atxilotua, epaitua eta krimen horien eragile izateagatik bizi guztirako espetxeaz zigortu zuten. Atxilotu zutenetik hil zen egunera arte espetxeratua egon zen. Kartzelaldian espetxeko bi preso birritan gutxienez hura hiltzen saiatu ziren.
Erreferentziak
aldatuKanpo estekak
aldatuWikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Charles Manson |