Ramuntxo Kanblong

politikari, ingeniari eta ekonomialari lapurtarra

Ramuntxo Kanblong[1][2] (Makea, Lapurdi, 1939ko azaroaren 112021eko azaroaren 12a[3]) elektronika ingeniaria Seaska ikastolaren eta Elkar argitaletxearen sortzaileetako bat izan zen. Kooperatiben mugimenduaren sustatzaile aitzindaria izan zen Ipar Euskal Herrian, eta gero Ipar Euskal Herriko Garapen Kontseiluko (EHGK) lehendakari ere izan zen (1994-1997).

Ramuntxo Kanblong

(2010)
3. Ipar Buru Batzarrako lehendakari

2004 - 2008
Q119981071 Itzuli - Argitxu Noblia
Q65467302 Itzuli

2001 - 2008
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakRaymond Camblong
JaiotzaMakea1939ko azaroaren 11
Herrialdea Lapurdi, Euskal Herria
HeriotzaAngelu2021eko azaroaren 12a (82 urte)
Familia
Seme-alabak
Hezkuntza
HeziketaParisko Goi-mailako Elektronikako Institutua
Hizkuntzakeuskara
frantsesa
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria, ingeniaria eta ekonomialaria
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
KidetzaEuskal Herriko Garapen Kontseilua
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Eusko Alderdi Jeltzalea
Enbata
Eusko Alkartasuna

Inguma: ramuntxo-kanblong

Enbata mugimenduan 1963tik 1974ra zuzendaritza batzordeko kide izan zen. Eusko Alkartasunako kide 1986tik 1994ra, eta EAJko kide 1997tik aitzinera, non EAJren IBB Ipar Buru Batzarreko presidentea (2004-2008), Angeluko Udaleko zinegotzi (2001-2008) izan zen, eta Udalbiltzako zuzendaritzan ere parte hartu zuen.[4]

Bere izena erreferentea izan da euskal kulturan,[5] euskaltzalea izateagatik eta batez ere enpresaria izan delako (Iparraldeko kooperatiben sustatzaileetariko bat izan zen erretiroa hartu arte).[6][7][8] Aitzindaria izan zen Ipar Euskal Herrirako planifikazio ekonomikoaren beharra aldarrikatzen; 1969an jakin aldizkarian eta 1970an garaiko Anaitasuna aldizkarian bost artikulu idatzi zituen Ipar Euskal Herriko datu ekonomiko batzuk aurkezteko, eta haien harira Euskal Herriko ikuspuntuaren falta salatzeko.[9][10]

Ikasketak (ingeniaria) aldatu

Makeako Etxeparia etxean jaio zen, sei haurrideko familiako zaharrena. 10 urte arte Luhusoko eskola publikoan ikasi ondoren Hazparneko San Josepe kolegioan eta gero Uztaritzeko San Frantses Xabierreko lizeoan ikasi zuen bertan zientzia baxoa pasatzeko. Baionako Villa Pia lizeoan berriz egin behar izan duen terminala Mauleko San Frantses lizeoan burutu ondoren (1957-1958), bigarren baxoa lortu zuen (lehen mailako matematikak) 1959an.[11]

Parisko Goi-mailako Elektronikako Institutuan (ISEP) ikasi zuen, Parisen lehen hiru urteetan, eta Angers-era joateko azken bietan. Diploma 1964an lortu zuen eta, honen ondorioz, Saint-Maur-des-Fossés-eko fisika institutuan burutu zuen soldaduska lurreko magnetismoa ikasteko.[11]

1965ean, Thomson TV enpresan sartu zen Parisen. Aita hilda, herrira itzuli zen 1966ko agorrilan. Urte bereko urrian, elektronika, matematika eta fisika irakasle gisa sartu zen Hazparneko lizeo teknikoan 1977 arte.[11]

Kooperatiben mugimenduaren sustatzailea aldatu

Ipar Euskal Herrian kooperatiben mugimenduaren sustatzailea izan zen.

Partzuer elkartea sortu zuen 1974an, Gipuzkoako Arrasateko kooperatiba sarearen ereduan oinarritu frantses Euskal Herriko frantses kooperatibak sustatzeko eta, 1975ean, sare elektrikoak eraikitzeko Copelec kooperatiba sortzeko. Honen zuzendari nagusi izanen da 1998 arte.[11]

Copelectronic (sare elektriko eta elektroniko ekoizpena, 1985) eta SIG Image ere (kanpoko sareentzako programa argitaratzea, 1993) sortu zituen.[11]

Hendaiako SOKOA SA sortzen lagundu zuen (1971, bulegoko aulkien fabrikazioa) enpresaren kanpo garapenaren arduradun gisa amaiera eman zion bere lanbide ibilbideari (1998ko abendutik 2002ko urrira).[11]

Herrikoa, arrisku-kapital sozietateko sortzaileetakoa da 1980an.[11]

1986tik 1996ra Akitaniako Kooperatiben Elkarteko presidentea izan zen. Copelec kooperatibaren zuzendari izanik, Baionako Merkataritza Ganberako kontseilari hautetsia izan da eta, horrez gain, baita Euskal Herriko Garapen Kontseiluko nahiz Akitaniako Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordeko kidea ere.

Euskal kulturaren defendatzailea aldatu

 
Euskal Kultur Erakundea, Uztaritzen

Ramuntxo Kanblong ekonomia eta kultura arteko loturan aitzindari izan zen. baita euskal kultur gobernantzaren defendatzailea ere: Seaska, ikastolen federazioko sortzaileetako bat izan zen1969an, Euskal Herriko kultur zentroko lehen presidentea 1984 eta 1988 artean eta, ondotik, Euskal Kultur Erakundekoa (EKE) 1990etik 1994ra, Euskal Herriko Garapen Kontseiluko lehen presidentea 1994tik 1998ra.

Iparraldeko kultur elkarteak barneratzen dituen Euskal Kultur Erakundeko (EKE) presidentea izan zen, eta Seaska ikastolen federazioaren sortzailea.

Sabino Arana Fundazioko burua ere izan zen.

Euskaltzain urgazlea (1975-2021) aldatu

Euskaltzaindiak euskaltzain urgazle izendatu zuen 1975eko ekainaren 27an.[12] eta Jagon sailean jardun zuen batez ere (1991-1997).[13]

Politikaria aldatu

Abertzaletasunari lotuta egon zen beti, eta lau etapa bereizten dira bere ibilbide politikoan:[4]

  • Enbata mugimenduan egin zituen lehen urratsak. Ipar Euskal Herriko lehen mugimendu nazionalistan sartuta, 1963tik 1974ra, zuzendaritza batzordeko kide gisa aritu zen.[14]
  • Eusko Alkartasunako (EA) kide izan zen 1986tik 1994ra,
  • Ondotik lau urtez Euskal Herriko Garapen Kontseiluko lehendakaria izan zen.
  •  
    EGIko ekitaldi batean.
    EAJko kide egin zen. 1997 bukaeratik aitzinera Angeluko zinegotzi-lanetan ere aritu zen 2001etik 2008ra. Euskal Kosta-Aturri Elkargoko delegatu izendatu zuten 2001etik 2008ra. EAJren IBB Ipar Buru Batzarreko presidentea izan zen 2004tik 2008ra. Eta Udalbiltzako zuzendaritzan ere parte hartu zuen.

Iparraldeko egoera ekonomikoaren gaineko hainbat artikulu argitaratu zituen, besteak beste Enbata, Herria, Egia eta Jakin agerkarietan,[15] eta Gure ekonomiaren hiru pundu ekonomiari buruzko entsegu ezaguna ere idatzi zituen.[16]

« Aurpegi anitzeko pertsona zen, biziki osoa: lantegi burua, zientifikoa, kultura gizona, lurralde garatzailea eta politika arduraduna. Ukan ditu anitz bizi. »

—Peio Etxeleku. IBBko presidentea[4]


Lanak aldatu

  • Ipar Euskal Herria [elkarlanean] (1969)
  • Koperatibak [elkarlanean] (1973)
  • Jardunaldiak (2001) Euskaltzaleen Biltzarraren mendeurrena [elkarlanean] (2003).

Erreferentziak aldatu

  1. Okzitanieraz eta frantsesezko grafian Camblong, euskaraz gehienbat Kanblong idatzi izan da. Ikus bere lan baten sinadura, kasurako.
  2. Berez "Kanblong" jatorria okzitanieran duen deitura da: camp eta long ("zelai luze"). Ikus Miquèu Grosclaude, Dictionnaire étymologique des noms de famille gascons, Radio País, 1992, Paue, 72. or.
  3. Iribarren, Maddi Ane Txoperena. «Ramuntxo Camblong hil da» Berria (Noiz kontsultatua: 2021-11-12).
  4. a b c Txoperena Iribarren, Maddi Ane. (2021-11-13). «Ramuntxo Camblong hil da. Herrigintzaren Ingeniaria,» Berria (Noiz kontsultatua: 2021-11-13).
  5. Kanblong, Ramuntxo. (2001). Euskara Iparraldean XXgarren mendean (militante baten ikuspegitik) hitzaldia. SABINO ARANA KULTUR ELKARGOA (Noiz kontsultatua: 2021-11-13).
  6. Kanblong, Ramuntxo. (1969). (AR) Gure ekonomiaren hiru pondu. (Noiz kontsultatua: 2021-11-13).
  7. Kanblong, Ramuntxo. (1973). (AR) Arrasateko koperatibismoa: iparraldetik begira. (Noiz kontsultatua: 2021-11-13).
  8. Kanblong, Ramuntxo. (1979). «Iparraldeko ekonomia» JAKIN (9): 49–63. ISSN 0211-495X. (Noiz kontsultatua: 2021-11-13).
  9. «Ramuntxo Kanblong. Euskaltzalea: Unibertsitateak asko lagun lezake Ipar Euskal Herriko garapena - Euskonews» www.euskonews.eus (Noiz kontsultatua: 2021-11-13).
  10. Kanblong, Ramuntxo. (1970). «Anaitasuna aldizkaria - "Ramuntxo Kanblong" bilaketaren emaitzak» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2021-11-13).
  11. a b c d e f g «Ramuntxo Camblong - Mintzoak - Ipar Euskal Herriko ahozko memoriaren ataria» www.mintzoak.eus (Noiz kontsultatua: 2021-11-13).
  12. «Kanblong, Ramuntxo» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2021-11-13).
  13. «Ramuntcho Camblong zendu da» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2021-11-13).
  14. Davant, Jean-Louis. (2021-11-15). «Ramuntxo Camblong» Enbata (Noiz kontsultatua: 2021-11-17).
  15. Kanblong, Ramuntxo. (2002). Ekonomia soziala Ipar Euskal Herrian eta Europan. (Noiz kontsultatua: 2021-11-13).
  16. Kanblong, Ramuntxo. (1969). «Gure ekonomiaren hiru pondu - Jakin.eus» www.jakin.eus (Noiz kontsultatua: 2021-11-13).

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu