Michael Andreas Helmuth Ende, literatur munduan Michael Ende izen-deiturez ezagunagoa, (Garmisch-Partenkirchen, 1929ko azaroaren 12a - Filderstadt, 1995eko abuztuaren 28a), idazle alemaniarra zen. Nazional-sozialismoarekin hazi zen eta gerraren tragedia pairatu behar izan zuen.

Michael Ende
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakMichael Andreas Helmut Ende
JaiotzaGarmisch-Partenkirchen1929ko azaroaren 12a
Herrialdea Alemania
BizilekuaBavaria
Baden-Württemberg
Genzano di Roma
Lehen hizkuntzaalemana
HeriotzaFilderstadt1995eko abuztuaren 28a (65 urte) (65 urte)
Hobiratze lekuaMunich Waldfriedhof (en) Itzuli
Heriotza moduaberezko heriotza: urdaileko minbizia
Familia
AitaEdgar Ende
Ezkontidea(k)Ingeborg Hoffmann (en) Itzuli  (1964 -  1985)
Mariko Satōjn (en) Itzuli  (1989 -  1995)
Hezkuntza
Hizkuntzakalemana
Jarduerak
Jarduerakidazlea, haur literaturaren idazlea, gidoilaria, zientzia-fikzio idazlea, ipuingilea eta fantasy author (en) Itzuli
Lantokia(k)Herbehereak
Lan nabarmenak
Jasotako sariak

michaelende.de…
IMDB: nm0256779 Allocine: 164304 Allmovie: p309256
Musicbrainz: 21442134-2f58-41ed-aa6d-70a250c44c54 Discogs: 435302 Find a Grave: 13869707 Edit the value on Wikidata

Fikzioaz eta umeen fantasiaz idatzi zuen. Batez ere Amaigabeko istorioa eta Momo idazteagatik ospetsua da. Haren lanak 40 hizkuntza baino gehiagotara itzuli dira eta 35 milioi inguru ale saldu dira. XX. mendeko idazle ezagunetako bat da. Momoren eta Amaigabeko istorioaren film bertsioak atera ziren eta beste asko antzerkira eraman. Haren eleberriek fikzioa eta errealitatea batzen dituzte.

Bizitza

aldatu
 
Momo izeneko eskultura, Michael-Ende-Platz enparantzan kokatua (Hannover, Alemania). Michael Enderen izen bereko nobelako protagonista irudikatzen du. Eskulturagilea: Ulrike Enders.

Edgar Ende margotzaile surrealistaren eta Luise Bartholomä fisioterapeutaren seme bakarra zen. Sei urte zituenean etxez aldatu zen eta Munichera joan. Bertako giro artistiko eta literarioak haren idazteko moduan eragina izan zuen.

Hamburgoko bonbardaketa nozitu zuen 14 urterekin, osaba bisitatzera joan zenean. Ahal izan zuenean, osabak Munichera zihoan lehen trenean igo zuen mutila.

1944an, Edgar Enderen estudioa erre zenean, 250 marrazki baino gehiago galdu ziren, baina Bavariako arte publikoaren zuzendariak margolan batzuk zeuzkan. Handik urtebetera atxilotu zuten eta gudua amaitutakoan, askatu.

Aita kartzelan zegoen garaian, Michaelen eskola itxita egon zen gerratean. Laster berriro ireki zuten eta lagunen eta familiaren diruarekin ikasketak amaitu zituen. Urte horretan, bera baino hiru urte zaharragoa zen neska batez maitemindu zen, baina neska haren gurasoek Stuttgartera bidali zuten alaba, bikotea banatzeko. Gertaera horren ondorioz, Ende idazten hasi zen, baina dramatikoa izan nahi zuen. Azkenean, istorio laburrak eta poemak idatzi zituen.

Municheko antzerki eskolara joan zen urte pare batzuetan; aktore gisa hasi zen lan egiten aurrena eta gero, idazlegoan hasi. Erroman bizi zen 1970 eta 1985 urteen artean. Munichera itzuli zen emaztea hil eta gero. Ondoren, Mariko Satorekin ezkondu zen, Amaigabeko istorioa japonierara itzuli zuen emakumearekin.

1994ko abuztuan sabeleko minbizia diagnostikatu zioten eta hainbat tratamendu hartu eta gero, gaixotasunak okerrera egin zuen. Azkenean, Stuttgarteko ospitale batean hil zen.

1958an lehen liburua idatzi zuen, Jim botoi eta Lucas tren gidaria baina 1962 arte ez zen argitaratu. Handik hamar urtera, haren lehen arrakasta iritsi zen, Momo, eta 1979an, mundu osoan are ezagunago egin zuen eleberria, Amaigabeko istorioa.

Orrialdeen artean, idazlearen ahalmena istorio fantastikoak asmatzeko gaitasuna atzeman daiteke, baina koherentzia estilistikoak eta irudikapenak bihurtzen dute Ende denboraldi horretako idazle irakurrienetako bat.

Ikus, gainera

aldatu