Janet Maureen Aoife Devlin (Gortin, Tyrone konderria, 1994ko azaroaren 12a- ) pop abeslari irlandarra da[1].

Janet Devlin

Bizitza
JaiotzaGortin1994ko azaroaren 12a (29 urte)
Herrialdea Erresuma Batua
Hezkuntza
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakabeslaria eta kantugilea
Genero artistikoapop musika
Musika instrumentuaahotsa

janetdevlin.com
IMDB: nm4575160 Facebook: thejanetdevlin Twitter: janetjealousy Youtube: UCb45YJUy9zAzhPaduyMM-_w Souncloud: janetdevlinofficial Spotify: 2GDNbg4B7fHn1PqHlEdtd1 iTunes: 470512668 Musicbrainz: 9857e7d5-3db5-410a-95e8-14f6ba0a74e2 Songkick: 5815594 Discogs: 3357820 Allmusic: mn0003163412 Edit the value on Wikidata

Biografia aldatu

Aquinas eta Pat Devlinen lau seme-alabatatik gazteena da. Eskolan eta Omagh inguruko tabernetan hasi zen abesten eta ondoren Youtuben bideoak jarri zituen zituen. Bideo hauetako batzuk mundu mailan ikusiak izan ziren[2].

Arrakasta 2011 urtean iritsi zitzaion, 17 urte zit[3]uela, The X Factor musika saioan lehiatzekoa aukeratua izan zenean[4]. Bosgarren egin zuen arren bere cover-ek sona handia izan zuten, adibidez, Time after time, Hallelujah, Friday I'm in Love, Numb... 2012an X Factor Live Tour zuzeneko biran hartu zuen parte eta Erresuma Batuan eta Irlandan zehar kontzertu ugari eman zituzten[5].

X Factorren bira amaitu eta ordu gutxitara bere diskoa prestatzeari ekin zion. Berak idatzi eta konposatu zituen diskoko abesti guztiak eta diskoa grabazterako 25 abesti eginak zituela esan zuen elkarrizketa batean. 2013an atera zen Hide & Seek diskoa[6]. Urte bereko abuztuan Nothing Lost EPa atera zuen.

2014an bigarren diskoa atera zuen, Running with Scissors izenekoa. House of Cards, Creatures of the Night eta Whisky Lullabies (Suantraí Meisciúil irlanderaz) abestiek eta bideoklipek arrakasta handia izan zuten. Hurrengo urteetan EPak atera zituen.

Hirugarren disko luzea Confessional izenekoa izan zen eta 2019ko irailaren 27an argitaratu zuen[7]. Aurreneko bi singleak "Confessional" eta "Saint of the Sinners" izan ziren. 2021. urtean It's Not That Deep EPa atera zuen, 3 abestiz osaturik dagoena[8].

Diskografia aldatu

  • Hide & Seek (2013, Pledge Music)
  • Nothing Lost (2013, Pledge Music) - EP
  • Running with Scissors (2014, Insomnia Music)
  • Duvet Daze (2014, Insomnia Music) - EP
  • December Daze (2015, Insomnia Music) - EP
  • Little Lights (2016, Insomnia Music) - EP
  • Confessional (2019, Insomnia Music)
  • It's Not That Deep (2021, Insomnia Music) - EP

Erreferentziak aldatu

  1. (Ingelesez) «Birthday girl Janet Devlin back on form after a tough week» BelfastTelegraph.co.uk ISSN 0307-1235. (Noiz kontsultatua: 2019-01-01).
  2. «YouTube» www.youtube.com (Noiz kontsultatua: 2019-01-14).
  3. (Ingelesez) «Janet Devlin» www.stageit.com (Noiz kontsultatua: 2019-01-14).
  4. «The X Factor - Janet Devlin» web.archive.org 2012-06-21 (Noiz kontsultatua: 2019-01-01).
  5. (Ingelesez) Goodacre, Kate. (2011-11-17). «'X Factor's Frankie not joining tour» Digital Spy (Noiz kontsultatua: 2019-01-14).
  6. (Ingelesez) Corner, Lewis. (2012-11-08). «Janet Devlin announces new record deal» Digital Spy (Noiz kontsultatua: 2019-01-01).
  7. (Ingelesez) «Janet Devlin - Confessional» Discogs (Noiz kontsultatua: 2020-04-20).
  8. (Ingelesez) AmplifyMM. (2021-12-12). JANET DEVLIN Releases New EP 'It's Not That Deep'. (Noiz kontsultatua: 2021-12-23).

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu