Juana Inés de la Cruz

Euskaldun jatorriko idazle eta poeta.

Juana Inés de la Cruz, edo Ines Gurutzetakoa, sortzez Juana Inés de Asbaje y Ramírez de Santillana, (San Miguel Nepantla, Mexiko, 1651ko azaroaren 12a - Mexiko Hiria, 1695eko apirilaren 17a) erlijioso katolikoa, olerkaria eta antzerkigilea izan zen. Bere lanaren bikaintasunagatik "Amerikako Fenix" eta "Hamargarren musa" esan zaio.[1]

Juana Inés de la Cruz

Bizitza
JaiotzaNepantla de Sor Juana Inés de la Cruz (en) Itzuli1651ko azaroaren 12a
HerrialdeaEspainiar Inperioa
Lehen hizkuntzagaztelania
HeriotzaMexiko Hiria1695eko apirilaren 17a (43 urte)
Hobiratze lekuaMexiko Hiria
Heriotza moduaberezko heriotza: epidemia
Tifus exantematikoa
Hezkuntza
Hizkuntzakingelesa
latina
Nahuatla
gaztelania
euskara
Jarduerak
Jarduerakpoeta, religious sister (en) Itzuli, idazlea, matematikaria, filosofoa, musikagilea, antzerkigilea, cloistered nun (en) Itzuli eta moja
Lantokia(k)Mexiko Hiria eta Convent of San Jerónimo (Mexico City) (en) Itzuli
Lan nabarmenak
MugimenduaBarrokoa
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioakatolizismoa
Erlijio-ordenaNuns of the Order of Saint Jerome (en) Itzuli

Spotify: 6C80m6low8XuBjVekeLFFm Musicbrainz: 9ffa3265-b692-4d5e-8b9b-f42c4259880e Discogs: 4248324 IMSLP: Category:Juana_Inés_de_la_Cruz Find a Grave: 18401 Edit the value on Wikidata

Biografia

aldatu

Juana Inés Pedro Manuel de Asbaje y Machuca eta Isabel Ramírez de Santillanaren hirugarren alaba izan zen. Aita Gipuzkoan, Bergaran seguru aski, sortutako militarra zen. Juana Ines jaio eta laister gurasoak banandu ziren. Haurtzaroa aitonaren etxaldean igaro zuen. Hiru urte zituela, eta amaren ezkutuan, ahizpa zaharrenak irakurtzen irakatsi zion. Aitonaren liburutegian irakurzale bihurtu zen eta eskura zuen guztia irakurri zuen.

 
1714ko poema-liburua

Mexiko Hirian, izeba baten etxean urte batzuk igaro ondoren 1664 edo 1665ean Espainia Berriko Erregeordearen gortean sartu zen, erreginodearen dama. Gorteko hizketaldietan maila handiko teologo, filosofo, matematikari, historialari, humanistek parte hartzen zuten. Juanak idatzitako soneto, olerki eta eresiek oso harrera ona izaten zuten.

1667an karmeldar oinutsen komentu batean sartu zen baino hango bizimodu gogorra zela-eta eritu eta atera behar izan zuen. 1668an San Jeronimoren ordenean sartu zen. Komentu horretan bizi guztia igaro zuen. Jeronimotarren araudiak ikastea, idaztea, solasaldiak egitea eta bisitak hartzea uzten zion.

1695ean Mexiko Hirian izurri bubonikoa hedatu zen. San Jeronimoren komentuan ere moja asko eritu ziren. Juana Ines gaixotutako ahizpak zaintzen aritu zen bera ere kutsatu zen arte. Apirilaren 17an, 43 urte zituela hil zen.

XVII. mendeko gaztelerazko idazle handienetako bat izan zen. Exequiel Chavezen arabera [2], Juanak «Negar, kanta eta barre egiten du, denak batera, eta Mexikoko arima forjatzen du.»

Poesian maitasun olerkiak, garaiko pertsonaien laudorioak eta billantzikoak egin zituen. Antzerkigintzan bi komedia, Amor es más laberinto eta Los empeños de una casa eta eukaristiari buruzko hiru auto idatzi zituen. Respuesta a Sor Filotea idazlanean bere jardun intelektuala defendatu eta emakumeak hezkuntza hartzeko eskubidea zuela aldarrikatu zuen.

Olerki batean Arantzazuko Ama Birjinari euskarazko ahapaldi batzuk eskaini zizkion: [3]:

Guacen galanta contigo
guacen nere lastana
que al cielo toda Vizcaya
has de entrar.

Galdunaiz ay! que se va
nere vici gucico galdunaiz.

Aitortza

aldatu
  • 1978: Mexikon 1000 pesoko billeteetan Ines Gurutzetakoaren irudia txertatu zuten.[4]
  • 2008: Mexikon 200 pesoko billeteetan Ines Gurutzetakoaren irudia txertatu zuten. Gehien erabiltzen zen billetea zen hori[4]
  • 2020: Mexikon 100 pesoko billeteetan Ines Gurutzetakoaren irudia txertatu zuten.[4]
 
Ines Gurutzetakoaren aipu bat (E Tellus, Human Wikipedia, 2018)

Erreferentziak

aldatu

Bibliografia

aldatu

Kanpo estekak

aldatu