Ireki menu nagusia

Walter Hamor Piston Jr., (Rockland, Maine, 1894ko urtarrilaren 20aBelmont, Massachusetts, 1976ko azaroaren 12a), Estatu Batuetako musikagilea izan zen. Parisen osatu zituen musika ikasketak Nadia Boulangerekin eta Paul Dukasekin (1924-1926). Estatu Batuetara itzuli zenean, Harvard unibertsitateko musika irakasle izendatu zuten. Eragin handia izan zuen Estatu Batuetako musikagile berrien artean, Leonard Bernsteinengan besteak beste. Garrantzi handiko testuliburuak idatzi zituen: "Azterketa harmonikoaren printzipioak" (1933); "Harmonia" (1941); "Kontrapuntua" (1947), eta "Orkestratzea" (1959). Estilo aldetik neoklasikoa zen guztiz, noizean behin harmoniko erromantikoak erabiltzen bazituen ere. Flautista harrigarria (1938) balleta; zortzi sinfonia, musika tresnetarako kontzertuak; Lincoln Center Jaialdiko Obertura (1962), eta kamerako musika lanak idatzi zituen.

Walter Piston
Bizitza
Jaiotza Knox konderria (Maine)1894ko urtarrilaren  20a
Herrialdea  Ameriketako Estatu Batuak
Heriotza Belmont (Massachusetts)1976ko azaroaren  12a (82 urte)
Hobiratze lekua Mount Auburn Cemetery Itzuli
Hezkuntza
Heziketa Harvard Unibertsitatea
Irakaslea(k) Nadia Boulanger
Ikaslea(k) Leroy Anderson
Jarduerak
Jarduerak piano-jotzailea, musikagilea, koreografoa, musikologoa, orkestra zuzendaria eta biolin-jotzailea
Enplegatzailea(k) Harvard Unibertsitatea
Jasotako sariak
Kidetza Ameriketako Estatu Batuetako Arte eta Letren Akademia
Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia
Genero artistikoa Sinfonia
Musika instrumentua pianoa
IMDb nm5085103

ErreferentziakAldatu

  Artikulu hau Maineko biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.