Emmanuel Intxauspe

euskal idazlea

Emmanuel Intxauspe (Zunharreta, Zuberoa, 1815eko azaroaren 12a - Onizegaine, Zuberoa, 1902ko irailaren 25a) euskal idazle eta itzultzailea izan zen. Baionan egin zituen eliza ikasketak.

Emmanuel Intxauspe
capitular vicar (en) Itzuli

1889 - 1890
Elizbarrutia: Baionako elizbarrutia
bikario jeneral

1878 - 1889
Elizbarrutia: Baionako elizbarrutia
Kalonje

Bizitza
JaiotzaAltzai-Altzabeheti-Zunharreta eta Atharratze-Sorholüze1815eko azaroaren 12a
Herrialdea Frantzia
HeriotzaOnizegaine eta Aloze-Ziboze-Onizegaine1902ko irailaren 25a (86 urte)
Hezkuntza
HeziketaBaionako apaiztegia
Hizkuntzakfrantsesa
euskara
Jarduerak
Jarduerakapaiz katolikoa eta idazlea
Jasotako sariak

Literaturaren Zubitegia: 554

Jincoac giçonareki eguin patoak otoitz liburua eman zuen argitara 36 urte zituela. 1856. urtean zubererara itzuli zuen San Mateoren ebanjelioa, Bonaparte printzeak hala eskaturik. 1857an Iturriagaren solasaldiak zubereraz eman zituen. Hurrengo urtean itzuli zuen Apokalipsia. 1858. urtean eman zuen argitara Le Verbe Basque bere obra nagusia, eta 1864an prestatu zuen Axularren Gero obraren argitalpen berri bat, atalen ordena aldatuz (haren ustez, Axularrek egingo zukeen erara, eta esaera gordinak kenduz).

Intxausperenak dira, halaber, Le Peuple Basque (1892-1893) Euskal Herriari buruzko lana, Maria Birjinaren hilabetia (1894) eta Kantika Saintiak (1897) erlijiozko lanak.

« Gaiherdi da. Errege Karloman Auritz-berrin dago bere armadareki; zelü ülhünian ezta ageri, ez argizagi, ez izarrik; hürrünian sügar handi batzük argitzen die mendiartetan; Frantzesak khantatzen ari dira herrian; Altabizkarreko üngürünetan entzüten dira otsoen izigarriko orroak, eta holatan Üskaldünek zorrozten dütie beren eztenak eta aizkorak Ibañetako harri eta harbochietan.

Khechü eta erreus, Karlomanek eztezake loik har. Ohe saihetsian bereter batek irakurten dü amoriozko khuntü bat; hürrünchiago Arrolan gaitzak argitzen dü bere Dürandal ezpata famatia, eta Türpin archebisko hona ari dá Jinkoaren Ama saintiari othoitzen.

»
Emmanuel Intxauspe

Bizitza

aldatu
 
Zunharreta Zuberoako mapan kokatuta.

Esan bezala, Emmanuel Intxauspe 1815eko azaroaren 12an Zunharretan jaio zen, Harismendia etxean. Familiak Zunharreta utzi eta Onizegainera joan zen bizitzera. Intxauspek Baionan ikasketak egin eta 1840. urtean Lacroix apezpikuak ordenaturik apeztu zen.

1842an Baionako ospitale zibileko kapilau izendatu zuten, beranduago Euskal Erakustokia izango zena. 22 urte egon eta Vatikano Kontzilioan teologo aholkulari egon zen 1878. urtera arte. Lau urte beranduago, 1882ko azaroaren 10ean bikario nagusi izendatu zuten. Botere zibilak eragindako arazoei aurre egin behar izan zien, 1889ko legebiltzarreko hauteskundeen ondorioz zenbait erretore tokiz aldatu baitzituzten[1]. Izan ere, Baionako Karmeldarren Komentuko buru eta Paue eta Betharram ataleko presidente izan zen[2]. 1890. urtean Onizegainen etxe bat eraiki eta hamabi urtez bizi izan zen bertan, azken arnasa eman zuen arte, 1902ko irailaren 25ean hil baitzen, 86 urte zituela. Gaur egun, bere etxea izan zenaren ondoan bere hilarria dago, bertan ehortzi zuten eta[1].

Hainbat lan idatzi zituen Intxauspek, erlijioarekin eta euskararekin zerikusia dutenak batik bat. Hona hemen esanguretsuenetariko batzuk[1]:

Itzulpenak

aldatu

Kantuak

aldatu

Erlijioa

aldatu

Gramatika

aldatu

Bestelakoak

aldatu

Erreferentziak

aldatu
  1. a b c Casaneve-Harigile, Junes. (2003). «Manuel Intxausperen mendeurrena» Euskera ikerketa aldizkaria: 549-553..
  2. «Inchauspe, Emmanuel - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (Noiz kontsultatua: 2025-02-12).
  3. Muñoa, Patxi Salaberri. (1998-10-01). «Gero liburuaren koherentziaz eta egituraketaz» Lapurdum (3): 241–271.  doi:10.4000/lapurdum.1717. ISSN 1273-3830. (Noiz kontsultatua: 2025-02-12).

Kanpo estekak

aldatu


 
 
Euskal idazleak
Artikulu hau euskal idazle bati buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.