Ireki menu nagusia

BiografiaAldatu

Buenos Aireseko Ikastetxe Nazionaleko ikasle izan zen, eta gero Buenos Aireseko Unibertsitatean, hepatitisari buruzko tesi batekin doktoregoa lortu zuen. 1894. urtean Higiene Departamentuko idazkari izendatu zuten, eta ondoren Martín García uharteko legenardunentzatko ospitaleko zuzendaria (1895). 1899az geroztik, Rawson ospitalean egin zuen lan Buenos Airesen, eta han zuzendari bihurtu zen. 1905ean, Buenos Aireseko Unibertsitateko Medikuntza Fakultateko irakasle izendatu zuten. 1929an erretiratu zen.

Odol-transfusioko lanaAldatu

1914ko azaroaren 9an, Amerikako lehen zeharkako odol-transfusioa egin zuen, sodio zitratoa erabiliz, antikoagulatzaile gisa. Albert Hustin mediku belgikarrak hilabete batzuk lehenago egin zuen operazioa, 1914ko martxoaren 27an, baina Agotek ez zuen ezer jakin.

PolitikaAldatu

1910. urtean , Parlamentuko kide hautatu zuten, 1916an Senatuan sartu zen. Kostaldeko Unibertsitate Nazionalaren fundazioa ezarri zuen legea proposatu zuen.

IdazleaAldatu

Luis Agote liburu askoren egilea ere da.