Louis Antoine de Bougainville
Louis Antoine de Bougainville (Paris, Frantzia, 1729ko azaroaren 12a - Paris, 1811ko abuztuaren 31) frantziar itsasgizona izan zen.
Biografia
aldatuMatematika eta zuzenbidea ikasi ondoren, gudari-karrera hasi, eta armadan sartu zen azkenean (1763). Falkland uharteak kolonizatzeko asmoz egindako bidaiak porrot egin eta gero, Philibert Commerson bidaiari frantsesarekin batera munduari bira ematea deliberatu zuen. Hiru urtez luzatu zen bidaldi horretan, Hegoaldeko Itsasoetako hainbat lurralde arakatu zituen. Voyage autour du monde liburua argitaratu zuen 1771n.
Erreferentziak
aldatuWikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Louis Antoine de Bougainville |
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Artikulu hau Frantziako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |