Amancay Gaztañaga
Amancay Gaztañaga Sagarzazu (Guayaquil, Ekuador, 1980ko abuztuaren 8a) musikaria, abeslaria, aktorea eta antzerki zuzendari gipuzkoarra da.[1][2]
Amancay Gaztañaga | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Guayaquil, 1980ko abuztuaren 8a (44 urte) |
Hezkuntza | |
Heziketa | RESAD |
Jarduerak | |
Jarduerak | musikaria, abeslaria, aktorea eta antzerki zuzendaria |
Biografia
aldatuLehen urratsak
aldatuAmancayren gurasoak laguntza humanitarioa eskaintzera joan ziren Ekuadorrerra eta bertan jaio zen. Ekuadorreko lore baten izena jarri zioten. Quechua hizkuntzan bada amodio istorio bat izen horren inguruan. Bihotza sendatzen duen lorea omen da. Bizitzako lehenengo bost urteak pasa zituen Ekuadorren.[3]
Euskal Herrira etorri eta zenbait urtez Zestoan bizi izan zen. Aktore izan nahi zuen, eta hemezortzi urterekin Madrilera joan zen. Han egin zituen arte dramatikoko eta musika ikasketak. 2002 urtean lizentziatu zen RESADen (Madrilgo Arte Dramatikoko Errege Goi Eskola). [3] Urte berean goi mailako ikasketak ere amaitzen zituen Madrilgo Amaniel kontserbatorioan, biolineko irakasle titulua eskuratuz. Peter Brook-en konpainiarekin bi master egin zituen Madrilen.[4]
Ibilbidea
aldatuGrises taldeko[5] abeslaria da[6] 2009. urtean Eñaut Gaztañaga nebak eta biek talde sortu zutenetik.[7] Hasiera batean Grises Sueños izena zeukaten.[8] Naturalki sortu zen taldea.[3]2020ko martxoan seigarren diskoa plazaratzekoak ziren Talismán izenekoa. [1]
Antzerkian, berriz, Kamikaz kolektiboa [9]sortu zuen Miren Gaztañaga eta Erika Olaizolarekin batera 2014. urtean, eta, aktore lanetan ez ezik, zuzendari ere jardun izan du hainbat obratan.[10] [11]Besteak beste, berak moldatu eta zuzendu zuen Sweeney antzezlana, zeinak ikusleen saria irabazi zuen 2016ko Euskal Antzerki Topaketetan. Berak idatzi eta zuzendutakoa da Hysteria antzezlana ere.[12] Antzerkiari buruzko ikastaroak ematen ere aritzen da. [13]
Olaizolarekin batera, Zulo film laburra egin zuen 2017an,[14] eta Urrezko Antzara lortu zuten Lekeitioko 40. Euskal Zine Bileran. Halaber, haur askok EITBko 3txulo saioagatik ere ezagutzen dute.[1]
Horrez gain, Euskadi Irratian, Hitzan Argian kolaboratzen du[15], biolin eta dantza klaseak ematen ditu,[16] dantza konpainia batetan dago, eta La gata de Pandora eskulan proiektu propioa du.-[3]
Argitalpenak
aldatu- 2020an, Berria egunkariak Erresistentzia Kutxa (XXI) sailean, sortzaileak beren lana erakusketeko leihoan, EVA lana argitaratu zuen [1]
- 2024an Martin Martina eta urrezko orraziaren misterioa, abentura eta fantasiazko 'Martin Martina' trilogiaren lehen liburua argitaratu zuen (Elkar).[17]
Sariak
aldatu- Lekeitioko 40. Euskal Zine Bilerako Zilarrezko Antzara eta Zinebiko Euskal Zuzendari Onenaren Saria lortu zituen (2017). Zulo filma laburrarekin [18]
Filmografia
aldatuErreferentziak
aldatu- ↑ a b c d Gaztañaga, Amancay. «Eva» Berria (Noiz kontsultatua: 2020-04-28).
- ↑ «Aizu!» www.aizu.eus (Noiz kontsultatua: 2020-04-28).
- ↑ a b c d all_powerful_Oz. «Amancay Gaztañaga: "Antzinako komedianteak bezalakoa naiz"» Gaztezulo (Noiz kontsultatua: 2020-04-28).
- ↑ Amancay Gaztañaga – Kamikaz Kolektiboa. (Noiz kontsultatua: 2020-04-28).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Amancay Gaztañaga Archives» hoyesarte.com (Noiz kontsultatua: 2020-04-28).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Amacay Gaztañaga, vocalista de Grises: "Nosotros nos convertimos en nuestros propios bichos"» iVoox (Noiz kontsultatua: 2020-04-28).
- ↑ (Gaztelaniaz) SL, TAI GABE DIGITALA. (2019-04-10). «Amancay Gaztañaga (Grises): «Dedicaremos 2019 a descansar y reflexionar sobre nuestro futuro»» naiz: (Noiz kontsultatua: 2020-04-28).
- ↑ (Gaztelaniaz) Albacete, La Tribuna de. (2014-09-25). «Amancay Gaztañaga (Grises): «El directo de Grises es como una apisonadora»» La Tribuna de Albacete (Noiz kontsultatua: 2020-04-28).
- ↑ «Erika Olaizola eta Amancay Gaztañaga: "Gazteak oso identifikatuta sentituko dira"» KULTUR SHAREA 2019-01-22 (Noiz kontsultatua: 2020-04-28).
- ↑ Kultura, Donostia. «Matriuska, Iraia Elías & Amancay Gaztañaga» www.donostiakultura.eus (Noiz kontsultatua: 2020-04-28).
- ↑ «Amancay Gaztañaga: "Gatazkatzat ez dugu jarri bi emakumeren arteko harremana"» uztarria.eus (Noiz kontsultatua: 2020-04-28).
- ↑ «Antzerkia:'Hysteria', Eromen produkzioak — Turismoa Zumaia» zumaia.eus (Noiz kontsultatua: 2020-04-28).
- ↑ «Amancay Gaztañaga» KULTUR SHAREA (Noiz kontsultatua: 2020-04-28).
- ↑ «Maitasunez sortutako maitasun istorio bat da ‘Zulo’ film laburra» KULTUR SHAREA (Noiz kontsultatua: 2020-04-28).
- ↑ «Neurri zuzena» Argia (Noiz kontsultatua: 2020-04-28).
- ↑ «Alter Ego: Amancay Gaztañaga • ZUZEU» ZUZEU 2017-07-21 (Noiz kontsultatua: 2020-04-28).
- ↑ «Amancay Gaztañagak gazteentzako bere lehen eleberria plazaratu du» Berria 2024-09-10 (Noiz kontsultatua: 2024-09-17).
- ↑ «Maitasunez egindako maitasun istorioa» uztarria.eus (Noiz kontsultatua: 2020-04-28).