Roger Penrose (Erresuma Batua, Colchester, 1931ko abuztuaren 8a) matematikari eta fisikari britainiarra da, eta Oxfordeko Unibertsitatean Matematikako irakasle emeritua. Fisika matematikoan egindako lanagatik ezagutzen da, bereziki erlatibitate orokorraren teoriari eta kosmologiari egindako ekarpenengatik. Halaber, jolas-matematikaren esparruan ere bideratu ditu ahaleginak, eta horrez gain, filosofo polemikoa da.

Roger Penrose

(2005)
Rouse Ball Professor of Mathematics (en) Itzuli

1973 - 1999
Charles Coulson (en) Itzuli - Philip Candelas (en) Itzuli
Bizitza
JaiotzaColchester1931ko abuztuaren 8a (93 urte)
Herrialdea Erresuma Batua
Familia
AitaLionel Penrose
AmaMargaret Leathes
Ezkontidea(k)Joan Isabel Wedge (en) Itzuli  (1959 -  1981)
Vanessa Thomas (en) Itzuli  (1988 -
Haurrideak
Familia
Hezkuntza
HeziketaLondresko University College 1955)
University College School (en) Itzuli
(1945 -
Cambridgeko Unibertsitatea
(1955 - 1958)
Hezkuntza-mailaDoktoretza
Honoris Causa
Honoris Causa
Honoris Causa
Zientzietako doktorea
TesiaTensor Methods in Algebraic Geometry (en) Itzuli
Tesi zuzendariaJ. A. Todd (en) Itzuli
Doktorego ikaslea(k)Claude LeBrun (en) Itzuli
Tristan Needham (en) Itzuli
Richard Jozsa (en) Itzuli
Richard S. Ward (en) Itzuli
Andrew Hodges
Asghar Qadir (en) Itzuli
Lane P. Hughston (en) Itzuli
Tim Poston (en) Itzuli
Adam Helfer (en) Itzuli
Kenneth Paul Tod (en) Itzuli
William Shaw (en) Itzuli
George A. J. Sparling (en) Itzuli
George Burnett-Stuart (en) Itzuli
Ross Moore (en) Itzuli
Matthew L. Ginsberg (en) Itzuli
Peter R. Law (en) Itzuli
A. J. Goddard (en) Itzuli
John M. McNamara (en) Itzuli
Arthur Gary Ryman (en) Itzuli
B. P. Jeffryes (en) Itzuli
Robert J Low (en) Itzuli
Alejandro Miguel Pilato (en) Itzuli
Klaus G. Pulverer (en) Itzuli
Thomas R. Hurd (en) Itzuli
Alexander S. Popovic (en) Itzuli
Robert James Baston (en) Itzuli
Michael C. Sheppard (en) Itzuli
Stephen A. Huggett (en) Itzuli
John Moussouris (en) Itzuli
Toby N. Bailey (en) Itzuli
P. E. Jones (en) Itzuli
Simon Williams (en) Itzuli
Michael A. Singer (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Irakaslea(k)W. V. D. Hodge
Hermann Bondi
Paul Dirac
Dennis W. Sciama
Jarduerak
Jarduerakmatematikaria, fisikaria, filosofoa, unibertsitateko irakaslea, astronomoa eta astrofisikaria
Enplegatzailea(k)Birkbeck, University of London (en) Itzuli  (1964 -  1973)
Oxfordeko Unibertsitatea  (1973 -  1998)
Gresham College (en) Itzuli  (1998 -
Leidengo Unibertsitatea  (2011 -  2011)
Leidengo Unibertsitatea  (2011 -
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
InfluentziakDennis W. Sciama
KidetzaRoyal Society
Linzeen Akademia
Ameriketako Estatu Batuetako Zientzien Akademia Nazionala
Humanists UK (en) Itzuli
Oxford University Scientific Society (en) Itzuli
Poloniako Zientzien Akademia
Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia
International Society on General Relativity and Gravitation (en) Itzuli
Academia Europaea (en) Itzuli
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioaagnostizismoa

IMDB: nm0672295 Twitter: RogerPenrosePhy Musicbrainz: 9b2377b3-615a-4fb7-bc59-de4b4627a63e Edit the value on Wikidata

Londreseko Royal Societyko kide aukeratua izan zen 1972an, eta Knight Bachelor izendatua izan zen 1994an[1].

Erlatibitate orokorraren eta kosmologiaren fisika matematikoan ekarpenak egin ditu Penrosek. Hainbat sari jaso ditu, 1988ko fisikako Wolf Saria barne, Stephen Hawkingekin partekatu zuena Penrose-Hawkingen berezitasun teoremagatik; 1990eko Aventis Saria eta 2020ko Fisikako Nobel Saria “Zulo beltzen eraketa erlatibitatearen teoria orokorraren iragarpen sendoa dela deskubritzeagatik”, Reinhard Genzel eta Andrea Ghezekin partekatu zuena hain zuzen ere.[2]

Biografia

aldatu

Penrose Margaren Leathes eta Lionel Penrose zientzialariaren semea da, eta Oliver Penrose fisiko teorikoaren eta Jonathan Penrose xakelariaren anaia. Colchester, Essex, Ingalaterran jaio zen.

Karrera

aldatu

1955ean, oraindik ikaslea zenean, alderantzizko orokorra berrasmatu zuen (alderantzizko Moore-Penrose ere deitzen zaio).[3]

1958an lortu zuen doktoregoa Cambridgen, geometria aljebraikoan tenkatzeko metodoei buruzko tesiarekin, John A. Todd algebrista eta geometrialari ezagunaren ikuskapenarekin. 1965ean, Penrosek berezitasunen lehen teorema probatu zuen. Teoria horren arabera, grabitazio-berezitasun bat izar masibo baten kolapsoan sortzen da ezinbestean (prozesu horretan zulo beltz bat osatuta geratzen da), eta lan horretan oinarritu zen Stephen Hawking fisikaria bigarren Berezitasunen Teorema frogatzeko. Teorema horrek espazio-denbora globalki hiperboliko ororen iraganeranzko osotasun geodesikoa ezartzen du, eta horrek energia-baldintza indartsua asetzen du.[4]

 
Urs Schmiden olio-pintura (1995), Penroseren teselazio batekoa


1967an, Penrosek Minkowskiren espazio bateko objektu geometrikoak mapatzen dituen twistoreen teoria asmatu zuen, signatura metrikoa duen lau dimentsioko espazio konplexu batean (2,2). Twistoreek grabitatearen teoria kuantiko batera eraman zezaketen hasierako itxaropenaren porrotaz gain, twistoreek aplikazio ugari aurkitu dituzte eremuen teorian, dispertsio anplitudeen kalkuluan, supersoken teorian eta ekuazio diferentzial partzialen teorian.[5]

1969an zentsura kosmikoaren hipotesia irudikatu zuen. Honek unibertsoak berezitasunen (zulo beltzak adibidez) berezko iragazgaiztasunetik babesten gaituela proposatzen du (modu informalean), ikusmenetik ezkutatuz. Forma hau, gaur egun, zentsuraren hipotesi ahul bezala ezagutzen da; 1979an, Penrosek bertsio sendoago bat formulatu zuen, zentsuraren hipotesi indartsuaz ezagutzen dena. BKL aieruarekin eta egonkortasun ez-linealarekin batera, zentsura kosmikoaren aierua ebaztea erlatibitatearen teorian arazo garrantzitsuenetako bat da.

Roger Penrose, 1974an Penroseko teselatuak aurkitu zituelako ezagutzen da. Tesela horiek planoa aldizka teselatzen duten bi teselaz osatuta daude. 1984an antzeko ereduak aurkitu ziren atomoen antolaketan kuasikristaletan. Haren ekarpenik garrantzitsuena 1971n espin sareak sartzea izan daiteke, gerora begizten grabitate kuantikoaren funtsezko osagai izan zirenak.[6] Penrosek eragina izan zuen Penroseren diagramak bezala ezagutzen diren diagramen hedapenean, fisika teorikoan txanpon arrunt bihurtu direnak.

2004an, Penrosek El camino a la realidad: Una guía completa a las leyes del universo argitaratu zuen, 1471 orrialdeko liburua, fisikaren legeei buruzko gida orokor bat emateko asmoarekin. Azken hamarkadetako dibulgazio-liburu onenetako bat da.

Penroseren adimenaren teoria

aldatu

Penrosek argudiatu du ezen izaera ez-konputaagrria duen zerbaitek egon behar duela gogo-jarduna deskribatzen duten fisika-legeetan. Argudio honek Gödelen ez-osotasunaren teoremak ditu oinarri. Bertan proposizio matematiko jakin baten frogapen formalaren ezintasunari buruz hitz egiten da, giza ulermenarentzat proposamen hau egia den arren. Stuart Hameroff-en pentsakeran ideia berdina azaltzen da. Hameroff-ek zein Penrosek garuna eta adimena bana daitezkeen bi enitate direla deritzote. Hameroff-ek, mediku analista izaki, mikrotubulu eta zitoeskeleto zelularraren inguruan garatutako ikerketei esker argudiatzen du ideia hori. Penrosek, berriz, ez-osotasunaren teoremari esker.

Penrosek defendatzen duen eredua, Hameroff-enarekin batera, neurozientzia konbentzionalaren bitartez azaltzen zailak diren gertaerak azaltzen saiatzen da mekanika kuantikoaren alderdi ezberdinetan oinarrituz (hala nola, koherentzia kontzeptua), bai eta fenomeno fisiko baten existentzia ere, orain arte ezezaguna, neuronen barnean gertatzen dela dirudiena, uhin funtzio kuantikoa murrizketa objektibo orkestratu batean berez kolapsatzen denean.

Organulu zelularren aldeko aipatutako iritziak hainbat iradokizunetan oinarritzen dira:

  1. Entitate hauek mota orotako zeluletan daude, nerbio sistema neuronalik gabeko izaki sinpleen jarrera konplexuentzako azalpena izan daitekeelarik.
  2. Neurona bakoitzak mikrotubulu kopuru oso handi bat duenez, garunaren konputazio indarra 10^13 faktorez haziko litzateke.
  3. Mikrotubuluaren barnean uraren egoera bereziki ordenatu bat existitu liteke, ur “bizinala” deiturikoa, helburu den koeherentzia egoera kuantikoa mantentzea ahalbidetuko lukeena.
  4. Anestesiko orokorrek mikrotubuluen jardueran eragin lezakete, anestesiko hauek izaki sinpleengan eragina duten gertaeran oinarritutako hipotesia. Adibidez: amebak edo paramezioak.[7]

Penroseren Eoien teoria

aldatu
 
Roger Penrose bere teoria azaltzen Santiagoko Unibertsitatean, non Fonseca saria jaso zuen

Teoria hau Kosmologia zikliko konformea bezala ezagutzen da.

2005 ezkeroztik eskema kosmologiko berri batean aritu da lanean Penrose, eskema kosmologiko zikliko baina Unibertsoaren zabalkuntza azeleratuarekin kontsistente dena. Zabalkuntza azeleratu hau Einstein-en ekuazioen bidez deskribatutako eta konstante kosmologiko positibodun eremu grabitatorioaren efektu aldaratzaileen ondorioz sortutakoa da.  [8]

Mekanika kuantikoaren Penroseren interpretazioa

aldatu

Penroseren beste lan interesgune bat mekanika kuantikoaren neurketa arazoa izan da, berak grabitate kuantikoaren lotzen duena. Penrosentzat espazio-denbora kuantikoki deskribatuko zukeen teoria batek neurketaren arazoa konpondu ahalko luke. Efektu kuantikoek espazio-denboraren kurbaduran eragiten duten ziurgabetasunak uhin-funtzio baten kolapso objektiboa suposa lezake fisikariaren iritziz. Penrose-en interpretazioa deituriko interpretazio espekulatibo baten bitartez azaltzen du nola gertatuko zatekeen fenomeno hau.

Nobel saria

aldatu

2020an Fisikako Nobel Sariaren erdia irabazi zuen zulo beltzen eraketa erlatibitatearen teoria orokorraren irgarpen ona delaren aurkikuntzagatik. Sariaren beste erdia Reinhard Genzel eta Andrea M.Ghez-en artean banatu zen.

Liburuak

aldatu

Autore gisa

aldatu
  • Penrose, Roger & Hawking, Stephen, Cuestiones cuánticas y cosmológicas, Alianza Editorial, 1995, ISBN 84-206-2756-9.
  • Hawking, Stephen & Penrose, Roger, La naturaleza del espacio y el tiempo, Editorial Debate, 1996, ISBN 84-8306-032-9.
  • Penrose, Roger & Abner Shimony, Nancy Cartwright, Stephen Hawking, Malcolm Longair, Lo grande, lo pequeño y la mente humana, Cambridge University Press, 1999. ISBN 84-8323-047-X.

Testu akademikoak

aldatu
  • Penrose, Roger, Techniques of Differential Topology in Relativity, Society for Industrial & Applied Mathematics, 1972, ISBN 0-89871-005-7.
  • Penrose, Roger, and Wolfgang Rindler, Spinors and Space-Time: Volume 1, Two-Spinor Calculus and Relativistic Fields, Cambridge University Press, 1987, ISBN 0-521-33707-0.
  • Penrose, Roger, and Wolfgang Rindler, Spinors and Space-Time: Volume 2, Spinor and Twistor Methods in Space-Time Geometry, Cambridge University Press, 1988, ISBN 0-521-34786-6.

Erreferentziak

aldatu
  1. (Ingelesez) The London Gazette. https://www.thegazette.co.uk/London/issue/53696/supplement/2 or..
  2. (Ingelesez) «The Nobel Prize in Physics 2020» NobelPrize.org (Noiz kontsultatua: 2023-05-17).
  3. (Ingelesez) Penrose, R.. (1955-07). «A generalized inverse for matrices» Mathematical Proceedings of the Cambridge Philosophical Society 51 (3): 406–413.  doi:10.1017/S0305004100030401. ISSN 1469-8064. (Noiz kontsultatua: 2023-05-17).
  4. (Ingelesez) Hawking, Stephen. (1973). The Large Structure of Space-Time. Cambridge University Press ISBN 0-521-09906-4..
  5. (Ingelesez) Atiyah, Michael; Dunajski, Maciej; Mason, Lionel J.. (2017-10). «Twistor theory at fifty: from contour integrals to twistor strings» Proceedings of the Royal Society A: Mathematical, Physical and Engineering Sciences 473 (2206): 20170530.  doi:10.1098/rspa.2017.0530. ISSN 1364-5021. PMID 29118667. PMC PMC5666237. (Noiz kontsultatua: 2023-05-17).
  6. (Ingelesez) Thiemann, Thomas. (2007). Modern Canonical Quantum General Relativity. Cambridge University Press.
  7. Txantiloi:Gazteleraz Rubia, Francisco J.. (2010eko urtarrilaren 23a). La consciencia es el mayor enigma de la ciencia y filosofia. Megatendencias.
  8. V.G:, Gerzadyan. (2010eko azaroaren 16a). Concentric circles in WMAP data may provide evidence of violent pre-Big-Bang activity. , ArXiv or..

Kanpo estekak

aldatu