José Justo Salcedo Arauko (Portugalete, Bizkaia, 1753ko abuztuaren 8a - San Fernando, Cádiz, 1825eko azaroaren 8a) bizkaitar itsasgizona izan zen.

José Justo Salcedo
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakJosé Justo Salcedo y Arauco
JaiotzaPortugalete1753ko abuztuaren 8a
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
HeriotzaCádiz1825eko azaroaren 8a (72 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakmarinela
Zerbitzu militarra
Adar militarraEspainiako Itsas Armada
Graduaamiral
Parte hartutako gatazkakAmeriketako Estatu Batuen Independentzia Gerra

Biografia aldatu

Ingelesen aurkako itsas guduetan nabarmendu zen (Mantxako itsasartean, 1799 eta 1781 artean). Ontziteria ingelesak Cádiz setiatu zuenean (1798) ihes egitea lortu zuen, eta Amerikara joan zen dirua biltzera ingelesei aurre egiteko. Ingalaterraren aurkako gerra berriro ere hasi zenean, Cartagenako itsas ontzidiko komandante eta teniente nagusi izendatu zuten (1806). Gerra amaitutakoan Frantziara erbesteratu behar izan zuen, frantsesen aldekoa baitzen. 1819. urtean itzuli zen Espainiara, Palmar del Puerton militarrak matxinatu ziren unean, hain zuzen. Atxilotu eta Sevillako Torre del Orora bidali zuten Fernando VII.aren gobernuak aginduta.

Erreferentziak aldatu