Ruben Beloki

esku huskako pilotaria
Artikulu hau pilotariari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Beloki».
Beloki
Izen osoa: Ruben Beloki Iribarren
Jaiotza data: 1974ko abuztuaren 8a (50 urte)
Jaioterria: Burlata (Nafarroa)
Pilotaria
Modalitatea: esku huskako pilota
Egungo enpresa: Asegarce
Postua: atzelaria
Altuera: 1,86 m
Pisua: 89 kg
Debutatze data: 1992ko abuztuaren 21a
Debutatze pilotalekua: Anoeta (Donostia)
Erretiratze data: 2011ko abenduaren 3a
Erretiratze pilotalekua: Labrit (Iruñea)

Ruben Beloki Iribarrenpilota arloan Beloki deituraz ezaguna— (Burlata, Nafarroa, 1974ko abuztuaren 8a) esku huskako pilotari profesional ohia da, historian izan den handienetakoa, palmaresari begiratuz gero. Atzelari postuan ziharduen, Asegarce enpresarekin. Eskuin kolpe bortitz eta ikusgarriari esker nabarmendu zen. Estatistika ofizialen arabera, 1,86 metro luze da, eta 89 kilo pisatzen du. Estreinako partida 1992ko abuztuaren 21ean jokatu zuen, Donostiako Anoeta pilotalekuan; erretirokoa, berriz, 2011ko abenduaren 3an, Iruñeko Labrit pilotalekuan.[1]

Oso palmares handia du Belokik, gazte-gaztetatik garaipenak pilatzen hasita. Izan ere, denbora luzez historiako esku huskako buruz buruko txapeldunik gazteena izan zen, 20 urte baitzituen 1995ean, lehen aldiz irabazi zuenean, 2016an Iker Irribarriak 19 urterekin ohore hori bereganatu zuen arte. Horretaz gain, 1998, 1999 eta 2001. urteetan ere lortu du esku huskako titulu gorena. 2000 eta 2002. urteetan txapeldunorde geratu zen. 1996an eta 2003an binakako txapelduna izan zen, eta 1994, 1999, 2001 eta 2005ean txapeldunorde. Azken bospasei urteetan lesioek ez zioten bere onena ematen utzi, eta maila oneko partida gutxi jokatu zituen.[2]

1992ko Bartzelonako Olinpiar Jokoetan urrezko domina irabazi zuen, pilotan kirol gonbidatutzat jokatu baitzen.

Belokik plaza bat bere herrian, Burlatan, bere izenean dauka[3].

Erreferentziak

aldatu