Faye Wong, (txinera tradizionalez: 王菲; pinyinez: Wáng Fēi), (Pekin, 1969ko abuztuaren 8a) C-pop abeslari eta aktore txinatarra da. "Diva" (天后) ezizenaz deitzen zaio sarritan[1]. Kantoneraz eta mandarinez abesten du. 2000 urtean Errekorren Guinness Liburuan sartu zen kantonerazko pop abeslarien artean diska gehien saldu dituena izateagatik[2].

Faye Wong

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturak夏林
JaiotzaPekin1969ko abuztuaren 8a (54 urte)
Herrialdea Txinako Herri Errepublika
Familia
AitaWang Youlin
AmaXia Guiying
Ezkontidea(k)Dou Wei (en) Itzuli  (1996 -  1999)
Li Yapeng (en) Itzuli  (2005 -  2013)
Bikotekidea(k)
Seme-alabak
Anai-arrebak
Jarduerak
Jarduerakabeslaria, aktorea, modeloa, kantugilea, zinema aktorea eta estudioko musikaria
Jasotako sariak
Genero artistikoatrip hopa
Ahots motamezzosopranoa
Musika instrumentuaahotsa
DiskoetxeaEMI
Cinepoly Records (en) Itzuli
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioabudismoa

IMDB: nm0910947 Allocine: 41487 Allmovie: p352081
Facebook: LoveFayewong Youtube: UCos8gkwQivJ_hHeoCcs6yXg Spotify: 3df3XLKuqTQ6iOSmi0K3Wp iTunes: 41760704 Last fm: %E7%8E%8B%E8%8F%B2 Musicbrainz: 692e367d-2846-442d-b13d-1177c3681c65 Songkick: 459383 Discogs: 304444 Allmusic: mn0000515659 Deezer: 131693 Edit the value on Wikidata
Faye Wong Kuala Lumpurren, 2011 urtean.

Oso abeslari ezaguna da Txinan, Taiwanen, Hong Kongen eta Singapurren. Japonian ere jarraitzaile ugari ditu, Final Fantasy VIII bideo-jokoaren soinubandako abesti nagusia Eyes on me abesteagatik. Mendebaldean aldiz bere aktore lanagatik egin da ezagun, Chungking Express eta 2046 filmeengatik[3].

Biografia aldatu

Meategi ingeniari baten eta iraultzako musikaren sopranio baten alaba da eta 1969an jaio zen Pekinen[4]. Amaren nahien kontra berehala zaletu zen musikarekin[5]. Institutuan ere bere zaletasunak estaltzen zituzten amaren aurrean eta 1985 eta 1987 artean kostu gutxiko diska batzuk atera zituen ixilean, abesti japoniar eta amerikarrak txinerara itzuliz.

1987 urtean Hong Kongeko unibertsitatera joan zen. Han Shirley Wong izena hartu zuen eta 1989an aurreneko diskoa atera zuen[6]. Hurrengo urtean bi disko atera zituen, baina ez zuten aurrenekoak adinako arrakastarik izan. Filme eta telesaio batzutan hartu zuen parte, aktore ibilbideari hasiera emanez.

1991 urtean New Yorkera joan zen urte pare batetarako bere musika ibilbideari bultzada bat eman nahian. 1992an Coming home diskoa atera zuen, R&B aldera jotzen zuena, eta bertako "Fragile woman" abestiak arrakasta itzela lortu zuen Txinan zein Asia hego-ekialdean. Super-izarra bilakatu zen orduan[7]. 1994an Chungking Express filmean hartu zuen parte eta arrakasta handia izan zuen, baita mendebaldean ere. Urte horietan disko piloa atera zituen, 1994an lau disko esate baterako. Kantoneraz eta mandarinez tartekatu zituen diskoak. Indie estilora hurbildu zen eta hainbat disko esperimental egin zituen, adibidez Di-Dar eta Fúzào. Fúzào diskoa da Fayeren gogokoena baina hain esperimentala izatea ez zen ondo hartua izan Taiwanen eta Hong Kongen. Bere zaleek ere, "Fayenatikoek", hau dute gogokoen[8]. Disko honi esker Time aldizkarian aterako zen bigarren txinatarra izan zen[4].

1997an Hong Kong utzi eta Pekinera itzuli zen. EMI diskoetxeak fitxatu zuen eta bere izena daraman diskoa atera zuen. Ez zen esperimentala izan, aurreko lanen bilduma antzeko bat baizik. 1998 urtean Txinako telebistako urte berriko galan abestu zuen[9] eta herrialdean zehar bira handi bat egin zuen, Txinan arrakasta handia lortuz. 1999an Final Fantasy VIII bideo-jokoaren soinubandako abesti nagusia Eyes on me abestu zuen eta honekin ateratako EP-aren 400.000 kopia saldu ziren Japonian[10]. Urte berean Zhǐ ài mòshēng rén diskoa atera zuen eta Taiwan, Txina, Hong Kong, Malaysia eta Singapurreko zerrendetan lehen postuak eskuratu zituen.

2003 urtean Ai Jing diskoa atera eta bira egin ondoren 2005ean erretiratzea erabaki zuen. Aurrez 2004an 2046 izeneko filmean hartu zuen parte. Filme hau ere mundu guztiko zinemalditan zabaldu zen Eta New Yorken film atzerritar onenaren saria eskuratu zuen. 2008an Pekingo Olinpiar Jokoetan abesteko eskariari ere uko egin zion[11]. 2010 urtean berriz ere Txinako telebistan urte berriko egunean abestera animatu zen eta ondoren kontzertu batzuk eman zituen. Sarrerak salgai jarri eta ordu erdira amaitu ziren, hala Txinako hainbat hiritan, nola Taipei eta Hong Kongen ere[12].

2015 urtean Be Perfunctory diskoa atera zuen eta 2018an txinatar telebistako Phantacity seriean 10 episodiotan agertu da.

Diskografia aldatu

  • Shirley Wong (1989)
  • Everything (1990)
  • You are not alone (1990)
  • Coming home (1992)
  • Zhi mi bu hui (1993)
  • Shí wàn gè wèishéme? (1993)
  • (1994)
  • Húsīluànxiǎng (1994)
  • Tiānkōng (1994)
  • Tǎohǎo zìjǐ (1994)
  • Fēi mímí zhī yīn (1995)
  • Di-Dar (1995)
  • Fúzào (1996)
  • FW97 (1997)
  • Chàngyóu (1998)
  • Zhǐ ài mòshēng rén (1999)
  • Yùyán (2000)
  • Faye wong (2001)
  • Ai Jing (2003)
  • Be Perfunctory (2015)

Filmografia aldatu

  • Beyond's Diary (1991)
  • Chungking Express (1994)
  • Okinawa Rendez-vous (2000)
  • Chinese Odyssey 2002 (2002)
  • 2046 (2004)
  • Leaving Me, Loving You (2004)

Telebista aldatu

  • Traces of the Heart (1991)
  • The Files of Justice (Part II) (1992)
  • Legendary Ranger (1993)
  • Eternity (1993)
  • Modern Love Story: Three Equals One Love (1994)
  • Love From a Lie (2001)
  • Phantacity (2018)

Erreferentziak aldatu

  1. «Pop Stop - Taipei Times» www.taipeitimes.com (Noiz kontsultatua: 2019-01-07).
  2. «Arts and Media/Pop Stars/Canto-Pop Female» web.archive.org 2005-03-23 (Noiz kontsultatua: 2019-01-07).
  3. (Ingelesez) «China's pop queen Faye Wong plans comeback» Reuters 2010-07-26 (Noiz kontsultatua: 2019-01-07).
  4. a b «10/14/96 INT/SHE DID IT HER WAY» taipei-taiwan.org (Noiz kontsultatua: 2019-01-07).
  5. [http://ent.sina.com.cn/2004-08-23/1115481364.html «����--�����Ա���»] ent.sina.com.cn (Noiz kontsultatua: 2019-01-07).
  6. (Ingelesez) «SAGE Journals: Your gateway to world-class journal research» SAGE Journals  doi:10.1177/1367877902005003005. (Noiz kontsultatua: 2019-01-07).
  7. «Josh's Faye Wong Biography Page» web.archive.org 2009-10-27 (Noiz kontsultatua: 2019-01-07).
  8. «Fayenatics - The Album: Online Ordering Page» web.archive.org 2009-10-27 (Noiz kontsultatua: 2019-01-07).
  9. «Chinese A-list entertainers to perform in CCTV gala - China.org.cn» www.china.org.cn (Noiz kontsultatua: 2019-01-07).
  10. «Uematsu's Music» web.archive.org 2006-11-17 (Noiz kontsultatua: 2019-01-07).
  11. «Faye Wong tipped to return -- china.org.cn» www.china.org.cn (Noiz kontsultatua: 2019-01-07).
  12. «Return of the Inimitable Faye Wong - All China Women's Federation» www.womenofchina.cn (Noiz kontsultatua: 2019-01-07).
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Faye Wong