Alexis Minotis, jaiotza-izenez Alexandros Minotakis (Canea, Kreta, Grezia, 1900eko abuztuaren 8a - Atenas, Grezia, 1990eko azaroaren 11) greziar antzerki-zuzendari eta antzezlea izan zen.

Alexis Minotis

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakΑλέξης Μινωτάκης
JaiotzaKanea1900eko abuztuaren 8a
Herrialdea Grezia
Lehen hizkuntzagreziera
HeriotzaAtenas1990eko azaroaren 11 (90 urte)
Familia
Ezkontidea(k)Katina Paxinou  (1940 -  1973)
Hezkuntza
Hizkuntzakgreziera modernoa
ingelesa
Jarduerak
Jarduerakaktorea, antzerki zuzendaria eta antzerki aktorea

IMDB: nm0591615 Allocine: 89388 Allmovie: p49512 IBDB: 15672 Edit the value on Wikidata

Biografia aldatu

1930 aldera, bere herriko antzezpen klasikoetan nabarmentzen hasi zenean, bere konpainia sortu zuen, Teatro Nazionalean garrantzitsuena bihurtu zena. Bertan, Katina Paxinou bere emaztearekin, Shakespeare, August Strindberg eta Ibsenen obrak antzezten has zitezen lortu zuen. 1941ean, alemaniarrek Grezia hartu zutenean, Estatu Batuetara atzerriratu zen.

1951n bere herrira itzuli zenean, Teatro Nazionaleko zuzendari-kargua hartu zuen. Bere lehen obrarekin (Edipo Errege) arrakasta handia eskuratu zuen munduko hiri nagusietako antzokietan. 1955ean, Epidauroko Antzerki Jaialdietako zuzendari egin zuten. 1958an Londresko Covent Gardenen Luigi Cherubiniren Medea zuzentzeko deitu zuten, eta arrakasta handia lortu zuen, Maria Callas sopranoaren lanagatik. Harrezkero, opera-antzoki nagusi guztietan lan egitera deitu zuten. Entzuterik handiena izan zuen obra Vincenzo Belliniren Norma izan zen, antzoki askotan Maria Callasek, Del Monaco tenorrak eta Giulietta Simionattok kantatu zutena.

1967an Teatro Nazionaleko zuzendari-kargutik bota zutenean, atzerriko antzokietan ibili zen, arrakastatsu. 1974an, Teatro Nazionaleko zuzendari-kargua eman zioten berriro, eta erretiratu arte bete zuen (1981). Hala ere, 1986an Shakespeareren Veneziako merkataria lanaren eszenografian parte hartu zuen. Greziar antzerkiaren patriarkatzat har daiteke Minotis.

Erreferentziak aldatu