Artikulu hau Alpeetako mendi garaienari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Montblanc (argipena)».

Mont Blanc[1] Alpeetako gailurrik altuena eta esanguratsuena da, baita munduko mendirik ezagunenetako bat ere. Ofizialki 4.808 metroko garaiera du eta mendebaldeko Europako altuena da (Europako mendirik altuena Elbrus da, 5.642 metrokoa). Haatik, 2023ko iraileko neurketak egiaztatu zuen 2021ean 2,22 metro galdu zituela, izotz eta elur galera zela eta. Arrokaren gailurrak 4.792 metro ditu.[2]

Mont Blanc
Datu orokorrak
Garaiera4.805,59 m
Motamendi, gailur, punturik altuena, pyramidal peak (en) Itzuli eta ultra-prominent peak (en) Itzuli
Geografia
Map
Koordenatuak45°49′58″N 6°51′54″E / 45.8328°N 6.865°E / 45.8328; 6.865
UTC orduaUTC+01:00
Honen parte daZazpi Gailurrak
Q104628567 Itzuli
Frantzia eta Italia arteko muga
MendikateaMont Blanceko mendigunea
Estatu burujabe Frantzia
Frantziaren banaketa administratiboa Metropolitar Frantzia
Eskualdea Auvernia-Rodano-Alpeak
Departamendua Savoia Garaia
BarrutiBonnevilleko barrutia
Kantonamenducanton of Chamonix-Mont-Blanc
Frantziako udalerriChamonix-Mont-Blanc
Mendizaletasuna
Lehen igoera1786ko abuztuaren 8an Jacques Balmat eta Michel-Gabriel Paccard.
Ohiko bideaVoie des Cristalliers edo Voie Royale.
Geologia
Material nagusiaGranito
Gneiss

Italieraz bere izena Monte Bianco da.

Kokapen geografikoa

aldatu

Frantzia eta Italia arteko mugan dago kokatua, nahiz eta iturrien arabera aldatzen den. Frantsesen arabera, gailurra Frantziako mugen barnean dago kokatua erabat, italiarren ustez, aldiz, erdibanatua dago.

Bere altuera zehatza aldakorra da, gainean duen elur geruzaren araberakoa. Honen lodiera 10 eta 15 metro bitartekoa izan ohi da. Azken urteetako neurketek 4.807 eta 4.810 metro bitarteko emaitzak eman dituzte.

Mont Blanc-eko mendiguneari izen ematen dio. Alpeetako gailur multzo garrantzitsua da hau, 4.000 metro baino gehiagoko tontor ugari dituena.

Glaziare ugari dago bertan eta Mont Blanc mendiaren gailurretik garrantzi handiko batzuk jausten dira, hala nola, Brenva, Miage eta Bruillard hegoaldera eta Bionnassay, Taconnaz eta bereziki Bossons-etakoa iparraldera. Azken hau, XX. mendearen hasieran, haranaren behealderaino iristen zen, 1.000 metroko altueraraino. Gaur egun 1.400 metrotaraino egin du atzera.

Glaziar iraunkorrek Alpeetako inguruan duten garrantziaren adierazle da guztiek berezko izena izatea, ezaguna eta urtetan mantendua.

Mont Blanc inguruan aurki daitezkeen bi hiririk garrantzitsuenak Chamonix (Savoia Garaia, Frantzia) eta Courmayeur (Aosta Ibarra, Italia) dira.

Orogenia

aldatu

Geologikoki, herzyniar toleskuntzekin sortu zen, toleskuntza alpetarrari izen emanez. Mendigune guztiaren egitura granitozkoa da eta eraketa erlatiboki berria du (Pirinioak baino berriagoa). Horregatik ditu hain gailur eta orratz zorrotzak, oraindik erosiorik jasan ez dutenak.

Lehenengo igoera

aldatu

1760an Horace-Benedict de Sausure izeneko Genevako gizon aberats bat Mont Blanc ingurura abiatu zen. Bere nahia gailurrera igotzea zen, baina ez zuen bere burua gai ikusten hori egiten zuen lehen pertsona izateko. Hortaz, bide bat topatzen zuenarentzat diru kopru handi bat eskaintzea erabaki zuen. Hainbat saiakera egin ziren, gehienak seriotasun handiegirik gabeak, 1786ko abuztuaren 8an, ondo entrenatutako bi zalek, Jacques Balmat-ek eta Michel Paccard doktoreak (azken honen nahia altuera horretan barometro aneroide baten balioa aztertzea zen), gailurrera iritsi eta oso-osorik jaistea lortu zuten arte. Urtebete geroago, abentura haren sustatzaile izan zen Horace-Benedict de Sausure jaunak ere gailurra zapaltzea lortu zuen, Chamonix-eko gida talde baten laguntzaz.

Turismoa eta alpinismoa

aldatu
 
L'aiguille d'Argentière, Mont Blanc-ean

Badira gutxienez bi mende inguru horretako mendien edertasunak urtero turista asko erakartzen dituela, bereziki mendigunearen Frantziako aldean. Honek erabat aldatu ditu herrialdea eta bertako ohiturak eta kultura.

Eraldaketa hauetako bat Chamonix-en sortu zen alpinismoak sortu zuen.

Gaur egun Mont Blanc zale ugariren xede da, udaberrian mendiko eskia egitera, Aiguille du Midi eta Grands Mullets-eko estazioek erakarriak, eta udan, Les Houches eta Aiguille de Gouter-era. Han dago izen bereko aterpetxea.

Ibilbide hauek ez dute aparteko zailtasunik: eski ibilbideak, Alpeetako bideak graduatzeko erabilitako eskalaren arabera, BSBA (eskiatzaile ona-alpinista ona) maila du eta PD (zailtasun txikia) udako ibilbideak. Hala eta guztiz ere, bereziki eski ibilbidea lan zaila da nahiko esperientzia eta gaitasun gabeko alpinistentzat.

Badira beste hainbat ibilbide, bereziki Italiako aldeko zenbait, zailtasun handikoak.

Edozein kasutan ere, oso mendi garaia da, malkartsua. Bere latitudearen eta altueraren ondorioz, beti aurkitzen ditugu bertan hotza, elurra eta izotza. Edozein saiakera edo hurbilketa aurrez era egokian dokumentatu behar da Chamonix, Les Houches edo Courmayeur inguruan dauden mendi elkarteen eta mendiko giden egoitzetan.

Zerbitzu eraginkor hauek izan arren, urtero ehunka istripu larri gertatzen da mendigune honetan.

Mont Blanceko tunela

aldatu
Sakontzeko, irakurri: «Mont Blanceko tunela»

Mont Blanc mendiaren azpian errepide-tunel bat dago, Frantzia eta Italia lotzen dituena.

1946an hasi zen Chamonix (Frantzian) eta Courmayeur (Italian) elkartuko zituen tunelaren zulaketa. Bi herrialdeen artean Alpeak zeharkatzeko garraio bide nagusia bilakatu zen, 1965 lehen aldiz ibilgailuentzat ireki ondoren. 11,611 metroko luzera du. 

Ikus, gainera

aldatu

Erreferentziak

aldatu
  1. 159. araua. Euskaltzaindia (Noiz kontsultatua: 2010-10-12).
  2. (Gaztelaniaz) SL, TAI GABE DIGITALA. (2023-10-05). «La cima del Mont Blanc ha perdido más de dos metros en dos años» naiz: (Noiz kontsultatua: 2023-10-05).

Kanpo estekak

aldatu