Emilia Arraiza Garín

UGT militantea Gerra Zibilean fusilatua

Emilia Arraiza Garín (Zirauki, Nafarroa Garaia, 1894ko abuztuaren 8a - Undio, Erreniega, Nafarroa Garaia, 1936ko abuztuaren 30a) etxekoandrea izan zen, Langileen Batasun Orokorreko (UGT) kidea,[1] 1936ko Gerra Zibilean erail zuten.[2][3][4]

Emilia Arraiza Garín
Bizitza
JaiotzaZirauki1894ko abuztuaren 8a
Herrialdea Nafarroa Garaia
HeriotzaUndio1936ko abuztuaren 30a (42 urte)
Heriotza modua: bala zauria
Jarduerak
Jardueraksindikalista eta Etxekoandrea
KidetzaUnión General de Trabajadores

Bizitza

aldatu

Emilia Arraiza, Braulio Arraiza Gastón eta Remigia Garín Caroren[5] alaba zen, biak ala biak ziraukiarrak. 1928ko abenduan Cesáreo Goyena Salaberri sozialistarekin ezkondu zen Iruñeko San Nicolas elizan eta seme César Alberto eta alaba Emilia izan zituzten, hauek ere sozialistak izan ziren. Emilia, alaba, 1936ko maiatzean, Rubén Frias Cartagenarekin ezkondu zen zibiletik, Guillermo Frias Arizaleta errepublikanoaren semearekin.[2]

Etxekoandrea zen Emilia eta UGTko kidea, jaiotza-kontrolari buruzko zenbait artikulu idatzi zituen prentsa sozialistan. Pezeta bi eman zituen Arnedoko gertakarien biktimentzat.[2]

Heriotza

aldatu

1936ko abuztuaren 30ean fusilatu zuten inolako epaiketarik gabe Erreniegako mendateko bihurgune batean beste hainbat gizonekin batera. Emiliari esan zioten:[2][6]

Gizonak nahi zenituen, ba orain izango dituzu gizonak.

Balazo batez erahil zuten, eta, ondoren, haren gainera erori ziren hiltzen joan ziren gainerakoak. Esaldi hura ez zen doakoa izan. Emilia ezaguna zen Nafarroako emakumeen aitzindari izateagatik familia-plangintza defendatzen. Hilobia ez zuten estali. Handik pasatzen ziren guztiak beldurtu zitezen. Emiliaren senarra eta seme Cesar egun berean fusilatu zituzten Lorkan.[2][7]

Gertakari hauek jazotzen ziren bitartean, Emilia Goyena, alaba,[8] bere senarraren senitartekoen ganbara batean ezkutatu zen. Bost hilabete igaro zituen bertan, gosez, beldurrez eta etsipenez. Handik Frantziara ihes egitea lortu zuen, senarrarekin elkartu eta Bordelen ontziratu ziren Argentinarantz. Argentinan erbesteratuta, 83 urte zituela hil zen, “emakumeak gizartean duen eginkizunari” buruz inoiz idazteari utzi gabe eta atzean utzi zuen izua inoiz kontatu gabe.[9]

Memoria

aldatu

2017ko abenduaren 22an Cirauqui / Ziraukiko Udal Txit Prestuak Ohiko Udalbatzan, aho batez onartu zuen ondoren datorren hau:

1936ko urtean erailak izan ziren bertako bizilagunei aitorpena egiteko Ziraukiko Udalaren Adierazpen Instituzionala. In memorian.[10]

Erreferentziak

aldatu
  1. «Arraiza Garín, Emilia» Fundación Pablo Iglesias 2012-01-26 (Noiz kontsultatua: 2024-06-09).
  2. a b c d e www.funtsak.com, Funtsak-Diseño y Programación Web-. «Nombres que recorren el tiempo - Begoña Zabala González» www.txalaparta.eus (Noiz kontsultatua: 2024-06-09).
  3. «FDMHN» memoria-oroimena.unavarra.es (Noiz kontsultatua: 2024-06-09).
  4. Memoria,oroimena. Nafarroako Gobernua. .
  5. «Remigia Garín Caro» geni_family_tree 2015-02-19 (Noiz kontsultatua: 2024-06-09).
  6. «Lista de mujeres fusiladas por el franquismo» 15Mpedia (Noiz kontsultatua: 2024-06-09).
  7. ARRAIZA GARIN, Emilia – Parque de la Memoria. 2013-10-01 (Noiz kontsultatua: 2024-06-09).
  8. «Emilia Goyena Arraiza» geni_family_tree 2015-02-19 (Noiz kontsultatua: 2024-06-09).
  9. «Goyena Arraiza, Emilia» Memoria Histórica y Educación 2021-11-05 (Noiz kontsultatua: 2024-06-09).
  10. «1936 urtean erailak izan ziren bertako bizilagunei aitorpena egiteko Ziraukiko Udalaren Adierazpen Instituzionala. In memorian.» Ayuntamiento de Cirauqui 2018-01-19 (Noiz kontsultatua: 2024-06-09).

Kanpo estekak

aldatu