Louis Mardochée Lévy

ile-apaintzaile frantziarra

Louis Mardochée Lévy Baionan sortu zen 1884ko abuztuaren 8an[1] eta 1915eko urtarrilaren 15ean fusilatu zuten Maizyn (Aisne departamentua, Frantzia). David Lévy eta Bertha Vaez Olivera Baionako Saint Esprit auzoko auzoko judu familia ezagunen semea zen.

Louis Mardochée Lévy
Bizitza
JaiotzaBaiona1884ko abuztuaren 8a
Herrialdea Lapurdi, Euskal Herria
HeriotzaMaizy1915eko urtarrilaren 15a (30 urte)
Heriotza moduaheriotza zigorra: bala zauria
Hezkuntza
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jarduerakile-apaintzailea
Zerbitzu militarra
Adar militarraFrantziako Lurreko Armadaren 49. infanteria-erregimentua
Parte hartutako gatazkakLehen Mundu Gerra

Lehen mundu gerra edo gerla handia hasi aitzin Baionako Sain Esprit auzoko Sainte Catherine kaleko 10.eko gurasoen ile-apaindegian[2] lan egiten zuen, harik eta beste hainbat gazte bezala gerra horretan parte hartzera behartu eta 49. infanteria-erregimentuan 1553 errekluta zenbakiarekin enrolatu zen arte[3].

1914ko abenduaren 28ko gauean bere postua utzi zuen, eta desertore izateaz akusatua preso hartu eta 1915eko urtarrilaren 14ean gerra kontseilu batetik pasarazi zuten. Biharamunean fusilatu zuten.

1932ean bere aitak, David Lévy, prozedura juridiko bat abiarazi zuen bere semeak gerran sartu aurretik arazo mentalak zituela argudiatuta. Prozeduran, jatorri judua zuten David Levy aitaren eta Louis Mardochée[4] semearen izenak aldatuta ageri dira Albert eta Edmond izen berriengatik hurrenez hurren[5].

Bere izen abizen berdinak zeramaten bi emakume ere hil egin zituzten urte batzuk beranduago bigarren mundu gerran, kasu honetan Auschwitzeko kontzentrazio esparruan: Léa Lévy (1943an) eta Juliette Lévy (1944ean), Joseph Lévy eta Anita Vaez Oliveraren alabak zirenak[6]. Juliette Moize Gerard Vaez Oliveraren alarguna zen, Auschwitzeko kontzentrazio esparruan eraila bera ere.

Bera ez ez izan lehen mundu gerran armada uzteaz akusatuta fusilatutako euskaldun bakarra, Izpurako (Baxe Nafarroa) Pierre Etxeberri hilabete batzuk lehenago 1914ko urriaren fusilatu baitzuten ere[7].

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu