Ireki menu nagusia

Ljudevit Gaj (Krapina, 1809ko abuztuaren 8a - Zagreb, 1872ko apirilaren 20a) Kroaziako hizkuntzalari, politikari, kazetari eta idazlea izan zen. Iliriar Mugimendu abertzalearen partaide nagusienetako bat izan zen.

Ljudevit Gaj
Ljudevit Gaj (Knjižnica Gajeva 1875).png
Bizitza
Jaiotza Krapina1809ko abuztuaren  8a
Herrialdea  Austriar Inperioa
Heriotza Zagreb1872ko apirilaren  20a (62 urte)
Hobiratze lekua Mirogoj
Hezkuntza
Hizkuntzak Kroaziera
Jarduerak
Jarduerak hizkuntzalaria, idazlea, iritzi-kazetaria, kazetaria, politikaria eta poeta
Lantokia(k) Zagreb
Kidetza Serbian Learned Society Itzuli
Society of Serbian Letters Itzuli

BiografiaAldatu

Ljudevit Gaj Krapinan jaio zen, garai hartan Austriar Inperioaren barnean zegoena. Aita alemaniarra zuen eta ama eslovakiarra. Alemanieraz idazten hasi zen baina berehala interes handia azaldu zuen kroazierarekiko. 1830rako argitaratua zuen Kroaziar-Eslavoniar ortografiaren oinarrien laburpena izeneko liburua. Kroaziarrek alfabeto latinoa erabiltzen zuten bainahainbat soinu zailak ziren alfabeto horrekin idazteko eta txekieraren antzeko ortografia ezarri zuen.

Bere lana herrialdean zabal zedin Habsburgotarren monarkia konbentzitu zuen kroazierazko egunkari bat argitaratzen utz zezan. 1835ean Novine Horvatske (Kroaziako berriak) egunkaria azaldu zen eta bere gehigarri literarioa zen Danicza horvatzka, slavonzka y dalmatinzka (Kroaziarren, eslavoniarren eta dalmaziarren eguneroko izarra). Iliriar Mugimendu abertzalearen eraginez izenak aldatu zitzaizkien, egunkaria Ilirske narodne novine (Iliriarren berriak) deituz eta aldizkari literarioa berriz Danica ilirska (Iliriarren goizeko izarra).

1872an hil zen Zagreben 62 urte zituela.

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Ljudevit Gaj  


  Artikulu hau Kroaziako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.