Ireki menu nagusia

Luigi Sturzo (Caltagirone, Sizilia, 1871ko azaroaren 26a - Erroma, 1959ko abuztuaren 8a) Italiako politikaria eta soziologoa izan zen.

Luigi Sturzo
Don Luigi Sturzo.jpg
biziarteko senatari

1952-09-17 - 1959-08-08
Bizitza
Jaiotza Caltagirone1871ko azaroaren  26a
Herrialdea  Italia
Heriotza Erroma1959ko abuztuaren  8a (87 urte)
Hezkuntza
Heziketa Gregoriotar Pontifize-Unibertsitatea
Hizkuntzak italiera
Jarduerak
Jarduerak politikaria eta apaiz katolikoa
Lantokia(k) Erroma
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioa katolizismoa
Alderdi politikoa Kristau-demokrazia
Italian People's Party Itzuli

Sorterriko apaizgaitegian ikasi ondoren, 1894an apaiztu zen. Siziliako meatzarien eta laborarien egoera txarra hobetu nahiz, zenbait mugimendu sozialetan esku hartu zuen. 1905-1920 denboraldian, Caltagironeko alkate izan zen. 1919an, Partito Popolare Italiano (Italiako Alderdi Popularra) sortu zuen, kristau-demokraziaren lehen mugimendua izan zena. 1919ko azaroko hauteskundeetan, 508 diputatu hautetsietarik 101 alderdi horretakoak izan ziren. Hala eta guztiz ere, faxismoaren aurkako jarrera harturik, 1924an erbesteratu zen. 1946an, Italiara itzuli zen, eta Democrazia Cristiana (Kristau demokrazia) alderdia eratu zuen. 1952an, biziarteko senatari izendatu zuen Italiako lehendakariak. Zenbait liburu idatzi zituen, hala nola Italia eta Faxismoa (1926), Eliza eta Estatua (1936), Egiazko bizia (1943), Italia eta datorren mundua (1945).

ErreferentziakAldatu