Sir Earle Christmas Grafton Page (Grafton, Hegoaldeko Gales Berria, 1880ko abuztuaren 8a - Camperdown, Sydney, 1961eko abenduaren 20a) Australiako 11. lehen ministroa izan zen. Sydneyko Unibertsitatean medikuntzan lizentziatu zen eta ospitale pribatu bat ireki zuen bere jaioterrian. Zirujau militarra izan zen Lehen Mundu Gerran. 1919an diputatu hautatu zuten eta sortu berria zen Nekazari Alderdian (gero Australiako Alderdi Nazionala) afiliatu zen. 1921etik 1939ra alderdiko liderra izan zen. Finantza ministroa izan zen Stanley Bruceren gobernuan 1923 eta 1929 artean. Joseph Lyonsek Merkataritza ministro izendatu zuen 1934an. 1939ko apirilaren 7an Lyons hil ondoren, bitarteko lehen ministro bihurtu zen Australiako Alderdi Batuaren buruzagi berria hautatu zuten arte. Pagek uko egin zion Robert Menzies lehen ministro berriarekin lan egiteari eta gobernu koaliziotik erretiratu zen. Bere erabakia ez zen ezaguna izan eta dimisioa eman zuen bere alderdiko buru gisa eta Merkataritza ministro izan zen berriro 1941 arte. Gerraostean, Menzieseko gobernuko Osasun ministroa izan zen 1949 eta 1956 bitrtean.

Earle Page
Earle Page - Falk Studios (cropped).jpg
Minister for Health (en) Itzuli

1949ko abenduaren 19a - 1956ko urtarrilaren 11
Nick McKenna (en) Itzuli - Donald Alastair Cameron (en) Itzuli
Minister for Agriculture (en) Itzuli

1940ko urriaren 28a - 1941eko urriaren 7a
Archie Cameron (en) Itzuli - William Scully (en) Itzuli
Coat of Arms of Australia.svg
11. Australiako Lehen Ministroa

1939ko apirilaren 7a - 1939ko apirilaren 26a
Joseph Lyons (en) Itzuli - Robert Menzies
Treasurer of Australia (en) Itzuli

1923ko otsailaren 9a - 1929ko urriaren 21a
Stanley Bruce (en) Itzuli - Ted Theodore (en) Itzuli
Member of the Australian House of Representatives (en) Itzuli

1919ko abenduaren 13a - 1961eko abenduaren 9a
John Thomson (en) Itzuli - Frank McGuren (en) Itzuli
Barrutia: Cowper (en) Itzuli
Bizitza
Jaiotza Grafton (en) Itzuli1880ko abuztuaren 8a
Herrialdea  Australia
Heriotza Sydney1961eko abenduaren 20a (81 urte)
Heriotza modua berezko heriotza: birikako minbizia
Familia
Ezkontidea(k) Ethel Page (en) Itzuli
Anai-arrebak
Hezkuntza
Heziketa Sydney Medical School (en) Itzuli
Sydneyko Unibertsitatea
Hizkuntzak ingelesa
Jarduerak
Jarduerak politikaria eta zirujaua
Lantokia(k) Canberra
Jasotako sariak
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Australiako Alderdi Nazionala