Erraldoitasuna hazkuntza hormonaren gainprodukzioak eragindako gaixotasun bat da, hazkuntza garaian, hezurreko epifisia itxi aurretik. Egoera hau, epifisia itxi ondoren gertatzen baldin bada, akromegalia esaten zaio.

Ohar medikoa
Ohar medikoa
Oharra: Wikipediak ez du mediku aholkurik ematen. Tratamendua behar duzula uste baduzu, jo ezazu sendagilearengana.
Erraldoitasun
Deskribapena
Motatall stature (en) Itzuli, growth hormone-producing pituitary gland neoplasm (en) Itzuli
eritasuna
Espezialitateaendokrinologia
Identifikatzaileak
GNS-10-MKE22.0
GNS-10E22.0 eta E34.4
GNS-9253.0
DiseasesDB30730
MedlinePlus001174
eMedicine001174
MeSHD005877

Erraldoitasuna, hazkuntza exageratua da, besoetan eta hanketan batik bat, eta, honi, gorputz osoko altuera hazkuntzak jarraitzen dio. Haurtzaroan agertzen denean, osifikazio normala amaitu aurretik, bere jatorria, hazkuntzaren hormonaren gainprodukzioan egoten da, aurrealdeko hipofisiak jariatutako hormona. Pubertaroan, osifikazio normalak jarraitzea eragozten duten akats hereditarioek, hazkuntzak jarraitzea eragiten dute, eta, honek ere, erraldoitasuna eragiten du. Hazkuntzaren hormonak, ugalketa aparatuaren jariapen ahalmena murrizten duenez, erraldoitasuna, funtzio sexualen ahulduraz jarraitua egoten da, eta, orduan, erraldoitasun eunukoideoa esaten zaio. Hala ere, arazo sexual hauek izan gabe ere gerta daiteke erraldoitasuna. Edozein erraldoitasun mota jasaten duten pertsona guztiek gihar ahulezia izaten dute.

Erraldoitasuna izan duten pertsona ezagunak Aldatu

Kanpo estekak Aldatu