Ireki menu nagusia
Alonso Sánchez Coello

Alonso Sánchez Coello (Benifairó de les Valls, Valentziar Herrialdea, 1531 - Madril, Espainia, 1588ko abuztuaren 8a) margolaria izan zen. Flandesa joan zen 1550. urtean, Antonio Moro pintorearekin ikastera, eta 1555. urtetik aurrera Gaztelan lan egin zuen Filipe II.a Espainiakoaren zerbitzura.

Erlijio-gaiak eta erretratuak pintatu zituen, batez ere, italiar eta flandestar arteen moldeei jarraituz. Obra nagusiak: Santa Katalinaren ezkontza mistikoak (1578), El Escorialgo elizako Santu bikoteak (1580-1582), San Sebastian (1582), eta erretratuak batez ere, horien artean Filipe II.a eta Karlos printzea. Madril, Viena, Brusela, Dublin eta Londresko museoetan daude ikusgai haren obrarik aipagarrienak.

ErreferentziakAldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Alonso Sánchez Coello