Louis François Armand de Vignerot du Plessis
diplomazialari frantziarra
Louis François Armand de Vignerot du Plessis (Paris, 1696ko martxoaren 13a - ibidem, 1788ko abuztuaren 8a) frantses mariskala izan zen. Richelieu kardinalaren biloba zen, Fronsaceko dukea sortzez. Hamabost urterekin ezkondu zen, eta kartzelan izan zen gaztaroan abentura batzuen ondorioz. 1725-1729 urteetan Vienan egon zen enbaxadore, eta ahalegin bereziak egin zituen Frantziaren eta Austriaren arteko harremanak hobetzen. Ondoren, Poloniako eta Austriako erregetzarako gerretan esku hartu zuen, eta ingelesak Menorcatik kanporatu zituen Maó hiriaz jabetu ondoren (1756). Kargu hartu zioten eginiko ondasun bipiltzeengatik, eta Parisa erretiratu zen. Voltaire idazlearen babesle izan zen.
Erreferentziak
aldatu- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.