Sylvia Sidney

Sylvia Sidney (jaiotzez Sophia Kosow, 1910eko abuztuaren 8a1999ko uztailaren 1a) aktore estatubatuarra izan zen, 70 urtean lanean jardun zuena. XX. mendeko 30eko hamarkadan egin zen ezaguna eta hamaika filmetan egin zuen lan.

Sylvia Sidney
Sylvia Sidney Argentinean Magazine AD (corp).jpg
Bizitza
Izen osoa Sophia Kosow
Jaiotza Bronx1910eko abuztuaren 8a
Herrialdea  Ameriketako Estatu Batuak
Heriotza New York1999ko uztailaren 1a (88 urte)
Heriotza modua berezko heriotza: Hestegorriko minbizia
Familia
Ezkontidea(k) Bennett Cerf (en) Itzuli  (1935 -  1936)
Luther Adler  (1938 -  1946)
Hezkuntza
Hizkuntzak ingelesa
Jarduerak
Jarduerak aktorea, antzerki aktorea, telebista-aktorea eta zinema aktorea
Nominazioak
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioa judaismoa
Alderdi politikoa California Republican Party (en) Itzuli
IMDb nm0796662
Sylvia Sidney signature.jpg

Sidney, benetako izena Sophia Kosow zuena, Bronxen jaio zen, New Yorken. Ama errumaniar judua eta aita errusiar judu etorkina. 15 urterekin aktore ikasketei ekin zien Theater Guild 's School for Acting ikastetxean, zuen herabetasun handia gainditzeko asmoz edo. Artistikotzat aitaordearen abizena egin zuen bere: Sydney. Hogeiko hamarkadan antzerkian hasi zen lanean, eta kritika onak jasota, 1927an zineman egin zuen debuta.

Depresioan zehar, Sidneyk film askotan parte hartu zuen, askotan gangster baten lagunaren edo arrebaren paperean. Gary Cooper, Spencer Tracy, Henry Fonda, Joel McCrea, Fredric March, George Raft eta Cary Grant aktoreekin batera lan egin zuen. Garai honetako bere filmen artean aipa daitezke An American Tragedy, City Streets eta Street Scene, guztiak 1931koak; Sabotage , Alfred Hitchcockena, eta Fritz Langen Fury, biak 1936koak; You and Me, You Only Live Once eta Dead End, 1937koak.

FilmografiaAldatu

Urtea Izenburua Pertsonaia Oharrak
1927 Broadway Nights Sylvia berori Galdutako filma
1929 Thru Different Eyes Valerie Briand
1930 Five Minutes from the Station Carrie Adams Film laburra
1931 City Streets Nan Cooley
Confessions of a Co-Ed Patricia Harper
An American Tragedy Roberta "Bert" Alden
Street Scene Rose Maurrant
Ladies of the Big House Kathleen Storm McNeill
1932 The Miracle Man Helen Smith
Merrily We Go to Hell Joan Prentice
Make Me a Star Ezezaguna Ez da kredituetan ageri
Madame Butterfly Cho-Cho San
1933 Pick-Up Mary Richards
Jennie Gerhardt Jennie Gerhardt
1934 Good Dame Lillie Taylor
Thirty-Day Princess Nancy Lane / Princess Catterina
Behold My Wife! Tonita Storm Cloud
1935 Accent on Youth Linda Brown
Mary Burns, Fugitive Mary Burns
1936 The Trail of the Lonesome Pine June Tolliver
Fury Katherine Grant
Sabotage Mrs. Verloc
1937 You Only Live Once Joan Graham
Dead End Drina Gordon
1938 You and Me Helen Dennis
1939 ...One Third of a Nation... Mary Rogers
1941 The Wagons Roll at Night Flo Lorraine
1945 Blood on the Sun Iris Hilliard
1946 The Searching Wind Cassie Bowwman
Mr. Ace Margaret Wyndham Chase
1947 Love from a Stranger Cecily Harrington
1952 Les Misérables Fantine
1955 Violent Saturday Elsie Braden
1956 Behind the High Wall Hilda Carmichael
1971 Do Not Fold, Spindle or Mutilate Elizabeth Gibson Telebistarako filma
1973 Summer Wishes, Winter Dreams Mrs. Pritchett
1975 The Secret Night Caller Kitty Telebistarako filma
Winner Take All Anne Barclay Telebistarako filma
1976 God Told Me To Elizabeth Mullin
Raid on Entebbe Dora Bloch Telebistarako filma
Death at Love House Clara Josephs Telebistarako filma
1976 I Never Promised You a Rose Garden Miss Coral
Snowbeast Mrs. Carrie Rill Telebistarako filma
1978 Damien: Omen II Aunt Marion
Siege Lillian Gordon Telebistarako filma
1980 The Gossip Columnist Alma Lewellyn Telebistarako filma
F.D.R.: The Last Year Cousin Polly Telebistarako filma
The Shadow Box Felicity Telebistarako filma
1981 A Small Killing Sadie Ross Telebistarako filma
1982 Hammett Donaldina Cameron
1983 Copkiller Margaret Smith
The Brass Ring Grandmother Telebistarako filma
1985 Finnegan Begin Again Margaret Finnegan Telebistarako filma
An Early Frost Beatrice McKenna Telebistarako filma
1987 Pals Ferb Stobbs Telebistarako filma
1988 Beetlejuice Juno
1990 The Witching of Ben Wagner Grammy Telebistarako filma
1992 Used People Becky
1996 Mars Attacks! Grandma Florence Norris Azken lana

Kanpo estekakAldatu