Ireki menu nagusia

Martine Aubry (Paris, 1950eko abuztuaren 8a) frantses politikari sozialdemokrata da, Alderdi Sozialistako burua.

Martine Aubry
Martine Aubry - avril 2012 (3) crop.jpg
Q66501397 Itzuli

2014-03-30 -
Q65494820 Itzuli

2014-03-30 -
Mayor of Lille Itzuli

2001-03-25, 2014-04-04 -
Minister of Labour Itzuli

1991-05-15 - 1993-03-28
Frantziako Nazio Biltzarreko kidea

Bizitza
Jaiotza Paris1950eko abuztuaren  8a (69 urte)
Herrialdea  Frantzia
Lehen hizkuntza frantsesa
Familia
Aita Jacques Delors
Ezkontidea(k) Jean-Louis Brochen
Anai-arrebak
Hezkuntza
Heziketa Pantheon-Sorbonne University Itzuli
Parisko Ikasketa Politikoetako Institutua
Panthéon Assas Unibertsitatea
École nationale d'administration
(1973 - 1975)
Hizkuntzak frantsesa
Jarduerak
Jarduerak politikaria eta Grands corps de l'Etata Itzuli
Lantokia(k) Paris
Enplegatzailea(k) École nationale d'administration
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioa katolizismoa
Alderdi politikoa Frantziako Alderdi Sozialista
www.martineaubry.fr/
Martine Aubry signature.jpg

1981ean, Laneko ministroaren kabineteko zuzendaria izan zen, lan-eskubideak berritzeko legeak ikuskatzeko arduraz. 1983an, Gizarte Gaietako ministro zen Pierre Bérégovoyren kabineteko buru izan zen. Handik urtebetera, lan-harremanetako zuzendari izendatu zuten. Urte horietan, enpresa-mundua ezagutu zuen, eta Pechiney etxeko zuzendari nagusiaren kargua eskuratu zuen 1989an. Bi urte besterik ez zituen eman kargu horretan, Édith Cressonek Laneko ministro izendatu zuen arte (1991ko maiatzaren 16an). 1993an, eskuindarren porrotaren ondoren, FACE Baztertzearen Kontra Jarduteko Fundazioa sortu zuen, gizarte-mailen arteko desberdintasunen kontra lan egiteko. 1995ean, Mauroyren zerrendako bigarren aurkeztu zen udal-hauteskundeetan. Lionel Jospin Alderdi Sozialistako buru jarri zenean, bulego nazionalera deitu zuen Aubry. 1997an, Nord departamenduko bosgarren barrutiko diputatu hautatu zuten, baina ordezkoari utzi zion lekua, gobernura itzultzeko. 1997an, Jospinen Gobernuko Lan Ministerioko buru izan zen. 2001ean, Lilleko alkate eta Lilleko Pasteur Institutuko lehendakari izendatu zuten, eta, 2008an, Alderdi Sozialistako idazkari nagusi. 2012ko hausteskundeei begira, François Hollanderi eman zion babes osoa.

ErreferentziakAldatu

Kanpo loturakAldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Martine Aubry