Esther Jane Williams (Inglewood, Kalifornia, AEB, 1921eko abuztuaren 8a - Beverly Hills, AEB, 2013ko ekainaren 6a) estatubatuar igerilari eta aktorea izan zen[1].

Esther Williams

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakEsther Jane Williams
JaiotzaInglewood1921eko abuztuaren 8a
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Lehen hizkuntzaingelesa
HeriotzaLos Angeles2013ko ekainaren 6a (91 urte)
Familia
AitaLouis Stanton Williams
AmaBula
Ezkontidea(k)Leonard Kovner (en) Itzuli  (1940ko ekainaren 27a -  1944ko irailaren 12a)
Ben Gage  (1945eko azaroaren 25a -  1959ko apirila)
Fernando Lamas  (1969ko abenduaren 31 -  1982ko urriaren 8a)
Hezkuntza
HeziketaLos Angeles City College (en) Itzuli
Washington Preparatory High School (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakaktorea, autobiografialaria, telebista-aktorea, zinema aktorea eta igerilaria
Jasotako sariak
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoaKaliforniako Errepublikar Alderdia

esther-williams.com
IMDB: nm0930565 Allocine: 1961 Allmovie: p76438 TV.com: people/esther-williams
Musicbrainz: 97b9b0b6-a9a9-40ac-86d8-d9c95b4d83dd Discogs: 498198 Find a Grave: 111882760 Edit the value on Wikidata

Biografia

aldatu

Haurretan, igerilari gisa nabarmendu zen. 1937an, 100 metroko Estatu Batuetako txapeldun atera zen, eta, urtebete geroago, 300 metrotako txapeldun. Halaber, Pazifikoko igerilarien txapelduna izan zen, eta 1940ko Olinpiar Jokoetan parte hartzera deitu zuten, gero gerrak eragotzi bazuen ere.

Zineman, 1940an egin zuen debuta, ikuskizun akuatiko batean, Johnny Weissmullerren zuzendaritzapean. 1942an, Metro-Goldwyn-Mayerrek kontratatu zuen, eta ospe handia lortu zuen Andy Hardy's Double Life filmarekin. Bera eta Mickey Rooney ziren protagonistak. Are arrakasta handiagoa izan zuen, baina, Bathing Beauty (1944) filmean, G. Sidneyren zuzendaritzapean.

Bathing Beautyk hasitako ildotik, 1945etik 1955era, igerilari-dohainak erakusteko propio egindako filmetan parte hartu zuen, eta garai hartako zinema-izar ospetsuenetako bat izatera iritsi zen. Aquamusical esan zitzaien film hauei Hollywooden.[2] Estilo eta garai honetako bere film entzutetsuenak izan ziren Million Dollar Mermaid (bere faboritoa), Neptune’s Daughter eta Jupiter’s Darling, guztiak uretako koreografia ikusgarriak dituztenak.[3]

1962an egin zuen azken filma, Magic Fountain.

Gero, enpresaburu gisa hasi zen lanean. International Pool Corporation izeneko industria bat sortu zuen, igerilekuak diseinatu, egin eta saltzeko, eta zenbait igeriketa-eskola finantzatu zituen. 1984ko Olinpiar Jokoetan, igeriketa-proben esatari gisa lan egin zuen ABC telebista-katearentzat.

Filmografia

aldatu
Film luzeak
Urtea Filma Pertsonaia Oharrak
1942 Andy Hardy's Double Life Sheila Brooks Mickey Rooneyrekin batera
1943 A Guy Named Joe Ellen Bright
1944 Bathing Beauty Caroline Brooks Red Skeltonekin batera
1945 Thrill of a Romance Cynthia Glenn Van Johnsonekin batera
1945 Ziegfeld Follies Bera
1946 The Hoodlum Saint Kay Lorrison
1946 Easy to Wed Connie Allenbury Chandler Van Johnson eta Lucille Ballekin batera
1946 Till the Clouds Roll By Bera
1947 Fiesta Maria Morales Ricardo Montalbánekin batera
1947 This Time for Keeps Leonora 'Nora' Cambaretti Johnnie Johnstonekin batera
1948 On an Island with You Rosalind Reynolds Peter Lawford eta Ricardo Montalbánekin batera
1949 Take Me Out to the Ball Game K.C. Higgins Gene Kelly eta Frank Sinatrarekin batera
1949 Neptune's Daughter Eve Barrett Ricardo Montalbán eta Red Skeltonekin batera
1950 Duchess of Idaho Christine Riverton Duncan Van Johnsonekin batera
1950 Pagan Love Song Mimi Bennett Howard Keelekin batera
1951 Texas Carnival Debbie Telford Howard Keelekin batera
1951 Callaway Went Thataway Bera
1952 Skirts Ahoy! Whitney Young
1952 Million Dollar Mermaid Annette Kellerman Victor Maturerekin batera
1953 Dangerous When Wet Katie Higgins Fernando Lamasekin batera
1953 Easy to Love Julie Hallerton Van Johnson eta Tony Martinekin batera
1955 Jupiter's Darling Amytis Howard Keelekin batera
1956 The Unguarded Moment Lois Conway
1958 Raw Wind in Eden Laura Jeff Chandlerrekin batera
1961 The Big Show Hillary Allen
1963 Magic Fountain
1994 That's Entertainment! III Bera

Film laburrak

aldatu
  • Personalities (1942)
  • Inflation (1942)
  • Some of the Best (1949)
  • 1955 Motion Picture Theatre Celebration (1955)
  • Screen Snapshots: Hollywood, City of Stars (1956)

Erreferentziak

aldatu
  1. «Esther Williams aktorea hil da» Berria 2013-06-06.[Betiko hautsitako esteka]
  2. «Twelve Favorite Water Ballets from Esther Williams.» Love Letters to Old Hollywood (Noiz kontsultatua: 2024-05-20).
  3. (Ingelesez) Sire. (2013-08-14). «The Global Reach of Esther Williams' Glamorous 'Aqua-Musicals'» The World from PRX (Noiz kontsultatua: 2024-05-20).

Kanpo loturak

aldatu