Ireki menu nagusia

Amaia Lasa

euskal idazlea

Amaia Lasa Alegria (Getaria, Gipuzkoa, 1948ko abuztuaren 8a - ) euskal idazlea da.

Amaia Lasa
Bizitza
Jaiotza Getaria1948ko abuztuaren 8a (71 urte)
Herrialdea  Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzak euskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerak poeta eta idazlea
Literaturaren Zubitegiko fitxa 220

Maisutza eta literatura ikasketak egin zituen. Zeruko Argia, Egin eta Punto y Hora aldizkarietan eman zituen argitara lan garrantzizkoenak[1]. Amaia Lasarenak dira Poema bilduma (Mikel Lasa bere nebarekin batera idatzia, 1971), Hitz nahastuak (1977) eta Nere Paradisuetan (1979) olerki liburuak.

Hainbat urte eman zituen Nikaraguan gobernu sandinistari irakaskuntzan laguntzen, eta ondoren, Malintxearen gerizpean liburua argitaratu zuen 1988an.

2000. urtean, Euskal Herriko Unibertsitateak Amaia Lasaren lan poetikoa jasotzen duen Geroaren aurpegia-El rostro del futuro (1967-1997) eman zuen argitara, Poema bilduma (1971), Hitz nahastuak (1977), Sustraia (1970-1977) eta Ordu minduak (1976-1978) poema liburuak bilduz.

LanakAldatu

NarrazioaAldatu

PoesiaAldatu

ErreferentziakAldatu

  1. Agirre Dorronsoro, Lorea (Jakin, 2018 uztaila-urria) Utopien atzetik ibilian, Amaia Lasari elkarrizketa Jakin 33-43 or..
  2. «Barne iraultzaren loraldia argitaratu du Amaia Lasak», Hitzen Uberan, 2017-01-19, . Noiz kontsultatua: 2018-01-26.

Kanpo loturakAldatu


  Artikulu hau euskal idazle bati buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.