Prosper Jolyot de Crébillon
Prosper Jolyot de Crébillon (Dijon, 1674ko urtarrilaren 13a – 1762ko ekainaren 17a) frantziar idazlea izan zen.
Prosper Jolyot de Crébillon | |||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|
![]() | |||||||
1735 -
1733 -
1731ko irailaren 1a - 1762ko ekainaren 17a ← Jean-François Leriget de La Faye - Claude-Henri de Fusée de Voisenon (en) ![]() | |||||||
Bizitza | |||||||
Jaiotza | Dijon, 1674ko urtarrilaren 13a | ||||||
Herrialdea | ![]() | ||||||
Lehen hizkuntza | frantsesa | ||||||
Heriotza | Paris, 1762ko ekainaren 17a (88 urte) | ||||||
Familia | |||||||
Seme-alabak | |||||||
Hezkuntza | |||||||
Heziketa | Pontlevoy Abbey (en) ![]() Collège des Quatre-Nations Sorbonne Parisko Unibertsitatea | ||||||
Hizkuntzak | frantsesa | ||||||
Jarduerak | |||||||
Jarduerak | poeta, antzerkigilea eta idazlea | ||||||
Lan nabarmenak | |||||||
Jasotako sariak | ikusi
| ||||||
Kidetza | Frantses Akademia Académie des sciences, belles-lettres et arts de Rouen (en) ![]() |
Dijonen jaio zen, errege-notario baten semea. Jesulagunen eskola batean ikasi zuen eta gero Parisko Collège Mazarin-en. Parisen abokatu gisa lan egin zuen eta antzezlanak idazten hasi zen. XVIII. mendeko lehen hamarkadan arrakasta lortu zuen gortean antzeztutako tragediekin.
Emaztea eta aita hil ondoren, bi seme-alaba txikiren ardura hartu behar izan zuen. Dirurik gabe eta malenkoniak jota, gela batean giltzapetu zen zakur, katu eta txoriekin.
1726an agertokietara itzuli zen eta 1731n Frantses Akademiako kide izendatu zuten. 1835ean errege zentsuratzaile izendatu zuten. 1845ean, Madame de Pompadourrek 1.000 liberako pentsioa eta errege-liburutegiko kargu bat eman zizkion.
Askok Voltaire baino gehiago zela pentsatu zuten poeta tragiko gisa, eta biek ala biek lehia bizia izan zuten bere lanekin.
Claude semea ere idazlea izan zen.
Lanak
aldatu- Idoménée, tragedia, 1705eko abenduaren 29a
- Atrée et Thyeste, tragedia, 1707ko martxoaren 14a
- Électre, tragedia, 1708ko abenduaren 14a
- Rhadamiste et Zénobie, tragedia, 1711ko urtarrilaren 11
- Xerxès, tragedia, 1714ko otsailaren 7a
- Sémiramis, tragedia, 1717ko apirilaren 10a
- Pyrrhus, tragedia, 1726ko apirilaren 29a
- Catilina, tragedia, 1748ko abenduaren 20a
- Le Triumvirat, ou la Mort de Cicéron, tragedia, 1754ko abenduaren 23a