Ireki menu nagusia

Enrique Eguren Bengoa (Gasteiz, 1888ko urtarrilaren 13a - Oviedo, 1944ko uztailaren 14a) zientzialari arabarra izan zen.[1]

Enrique Eguren
Bizitza
Jaiotza Gasteiz1888ko urtarrilaren  13a
Herrialdea  Araba, Euskal Herria
Heriotza Oviedo1944ko uztailaren  14a (56 urte)
Jarduerak
Jarduerak arkeologoa, unibertsitateko irakaslea eta geologoa
Enplegatzailea(k) Oviedoko Unibertsitatea
Kidetza Eusko Ikaskuntza

Ezaguna da batik bat Jose Migel Barandiaran eta Telesforo Aranzadirekin batera egindako lanagatik, Arkeologia eta Geologia arloan bereziki, "hiru trogloditak" ezizena harturik.

Gasteizen Arte eta Lanbide-Eskolako Historiaurrea, Mineralogia eta Petrografia bildumak antolatu eta zaindu zituen.

Oviedoko Unibertsitateko katedraduna izan zen Botanika, Mineralogia, Zoologia, Geologia eta Biologian. Halaber, hango Zientzia Fakultateko dekano (1921) eta errektorea (1929-30 eta 1940-44) izan zen. Azkenik, Asturiasko diputazioko lehendakariordea ere izan zen (1942-44).

Ikus, gaineraAldatu

ErreferentziakAldatu

Kanpo loturakAldatu