Mara Nikolova Buneva (bulgarieraz edo mazedonieraz: Мара Николова Бунева) –Tetovo, Kosovoko vilajet, Otomandar Inperioa (egun, Ipar Mazedoniako Errepublika), 1902[1]-Skopje, Skopjeko oblast, Jugoslaviako Erresuma (egun, Ipar Mazedoniako Errepublika), 1928ko urtarrilaren 13- bulgariar-mazedoniar nazionalista bat izan zen, Mazedonia Barneko Erakunde Iraultzaileko kidea, 1928an Velimir Prelić jugoslaviar poliziaren Skopjerako burua hiltzeagatik ezaguna.

Mara Buneva

Bizitza
JaiotzaTetovo (en) Itzuli, 1902
Herrialdea Otomandar Inperioa
Serbiar, Kroaziar eta Esloveniarren Erresuma
HeriotzaSkopje1928ko urtarrilaren 14a (25/26 urte)
Heriotza moduasuizidioa: bala zauria
Familia
AitaNikola Bunev
Anai-arrebak
Hezkuntza
HeziketaSofiako Unibertsitatea
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioakristautasun ortodoxoa
Alderdi politikoaInternal Macedonian-Adrianopolitan Revolutionary Organization (en) Itzuli

Bizitza aldatu

Hasierako urteak aldatu

Mara Buneva 1902an jaio zen Tetovo hirian, Mazedonian, orduan Otomandar Inperioaren parte zen hiri batean, familia abertzale bulgariar batean[2]. Bunevak Skopjen ikasi zuen[3][4]. 1912an Otomandar Inperioaren porrot baten ostean, haren Europako lurrak balkaniar Estatu ezberdinen artean zatitu zituzten, Tetovo (eta egungo Ipar Mazedoniako lur gehienak) Serbiaren parte geratuz. Hau bulgariar nazionalistentzat onartezina izan zen, baita bunevtarrentzat ere, zeintzuk I Mundu Gudan Bulgariaren aldekoak izan ziren. Okupazio bulgariarrak iraun bitartean, 1915 eta 1918 urte artean, Bunevaren aita, Nikola Bunev, Tetovoko alkatea izan zen[2].

Bulgariak I Mundu Guda galdu ostean, Tetovo Serbiaren eta gutxira sortuko zen Jugoslaviaren parte izatera igaro zen. 1919an bunevtarrak Bulgariara joan ziren bizitzera. Mara Bunevak Sofiako Unibertsitatean ikasi zuen eta Bulgariar Armadako ofizial batekin, Ivan Hrankovekin, ezkondu zen[5].

VMROko militantea aldatu

1926an Buneva dibortziatu eta Mazedonia Barneko Erakunde Iraultzaileko (VMRO) kide egin zen, antza denez, bere neba Boris Bunevek konbentzituta.

Erakunde hori une horietan egoera politiko oso konplexuan zegoen, praktikoki haren sorreran izan zen mazedoniartasunaren eta bulgariartasunaren arteko dialektikaren larriagotzearen ondorioz (eta oraindik ere historiagileen artean eztabaida-bazka dena)[6][7][8]. XIX mende bukaeran erroak dituen erakunde horrek, Otomandar Inperioaren barruan “Mazedoniaren autonomia” eta “bulgariar populazioaren defentsa” goretsi zituen ekintza armatuen bidez, baina askoren arabera, bere azken helburua Mazedonia Bulgariara batzea zen, autonomia “pausu taktiko bezala hartuz[7][9](bai beste etnietako mazedoniarrentzat onargarria zen programa bat eratzeko[10][11], zein kanpoko potentziak ez uxatzeko)[12][13][14][15]. 1912-13ko Mazedoniaren zatiketak, mazedoniar-bulgariar nazionalisten etsai berriak Grezia eta Serbia izatea ekarri zuen[16][17].

Hala ere, 1918ko Bulgariaren I Mundu Gudako porrotak, mazedoniar nazionalisten artean eztabaida politikoak berpiztu zituzten. Hasieratik egon zen “mazedoniar autonomismoaren” eta “Bulgaria Handiaren” arteko joeren arteko bikoiztasuna handitu egin zen orduan: alde batetik militante batzuk Bulgariar Estatuaren interesen arabera jokatzeaz gogaitu ziren, eta beste alde batetik ezker-eskuin dikotomia ere handitu egin zen. Bulgarian ezkerreko (Bulgariako Baserritarren Batasun Nazionalak zuzendua) Gobernu berri bat ezartzeak mazedoniar aktibisten barruko zatiketa handitu zuen; izan ere Aleksandr Stamboliski lehen ministroak ezkerreko politikak egiteaz gain, politika bakezaleak jarraitu zituen eta baita ere nazionalista panbulgariar batzuk atxilotu, mugen inguruko bakea ezartzeko asmoz. Kartzelatik ihes egin zuten nazionalista batzuek, 1919ko abenduan VMRO berregin zuten[18], tartean Aleksandr Protogerov ofizial ohia eta Todor Aleksandrov zeudela. VMRO berria beraz, politika bakezaleekiko arbuioari, mugen gaineko errebisionismoari, Bulgaria Handiari, eta ezkerrarekiko aurkakotasunari lotua jaio zen[19][20].

Ezkerreko adarraren aldetik, “mazedoniartasun politikoa” indartu zuten, panbulgarismoaren –eskuinaren tresna ikusten zenaren- aurka. VMROko militante beterano batzuek, Todor Panitsa eta Dimo Hadzhidimov buru, 1921an Mazedoniako Erakunde Federalista sortu zuten, zeinak Mazedonia entitate multinazional bezala defendatzen zuen[21].

Federalistak Stamboliskiren Gobernuarekin aliatu ziren; bai ezkerreko politikei zegokionez zein mugen inguruko politikari zegokionez (Mazedonia subjektu federal gisa, ez Bulgaria Handia), honen aldeko talde armatuak sortuz. Kontuan izan behar da VMRO Stamboliskiren kontra eta bulgariar eskuin errebantxistarekin lerratua zegoela. Honek, noski bi fakzioen arteko etsaitasuna handitu zuen, elkarren arteko hilketak gertatzen hasi zirelarik: 1921an VMROk Gjortse Petrov beteranoa, orain federalista, hil zuen, eta 1922an, bi fakzioen arteko batailak ere gertatu ziren Bulgarian[21].

Stamboliskik Jugoslaviarekin Adiskidantzazko ituna (Nišeko Ituna) sinatzeak, VMROren jarrera gogortu zuen, honek 1923an Stamboliskiren aurkako Estatu-kolpe eskuindarrean eta baita ere kolpe honen osteko komunisten kontrako errepresioan parte hartuz. VMROk, Bulgariako lehen ministro berriaren, Aleksandr Tsankov eskuindarraren babes erabatekoa izan zuen, beraz bere boterea erabat handitu zen. Honen ostean, komunistak VMROrekiko hurbilketa egiten saiatu ziren 1923 eta 1924 artean, “1924ko maiatzean “Maiatzeko manifestua” ere argitaratu zuten, non VMROren eta Internazional Komunistaren elkarlanerako ituna zehazten zen, “Mazedoniar herriaren autodeterminazioaren oinarrian”[22]. Hala ere, gutxira Aleksandrovek eta Protogerovek atzera egin zuten, antza denez bulgariar Gobernuaren presioaz[23]. Hortik gutxira, Aleksandrov hila agertu zen, hilketa sekula argitu ez zela. VMROren burutza, haren ordez Ivan Mihailovek hartu zuen, oraindik ere eskuinerago biratuz[24].

Beren aldetik, ezkerreko militanteek -federalistek eta Maiatzeko Manifestuaren aldekoek- 1925an Mazedonia Barneko Erakunde Iraultzailea (Batua) –VMRO (obedinena)- sortu zuten, Internazional Komunistaren eta Bulgariako Alderdi Komunistaren laguntzaz[25]. VMRO (ob.) berriak “mazedoniartasun politikoa” indartzeaz gain, “mazedoniartasun nazionala” ere bultzatu zen, hau da, “herri mazedoniarra” “herri bulgariarrarengandik” bereizia, kultur- eta etnia-mailan ere mazedoniarrak bulgariarrengandik bereiziz[26][27][28]. VMRO eta VMRO (ob.)-ren arteko hilketak areagotu egin ziren[6][29][30].

Buneva eskuineko fakzio panbulgariarrean, Ivan Mihailoven zuzendaritzapekoan, sartu zen. 1926an Jugoslaviara, Mazedoniara itzuli zen, lehenik Tetovo jaioterrira. 1927an Skopjera joan zen eta han joskintza-denda bat ireki zuen, VMROren operazioen estaldura moduan[31]. Skopjen familiako batzuen etxean bizi zen, Velimir Prelićen ondoan, honek hiriko politikarien eta goi-karguen ezagutza izatea ahalbideratu zion[31][32].

Prelić hiltzea eta bere burua botatzea aldatu

1927ko maiatzean, VMROko gazterietako (Mazedoniako Gazteriaren Erakunde Iraultzaile Sekretua) hainbat kide atxilotu zituen jugoslaviar poliziak. 1927ko abenduan horietako 20 epaituak eta kartzela-aldi luzeaz zigortuak izan ziren[33]. Ondorioz, VMROk Skopjeko gobernadorearen aholkulari eta poliziaren buru Velimir Prelić hiltzea erabaki zuen[34]. Prelić Mazedoniako serbiar zirkulu nazionalistetan beteranoa zen, Otomandar Inperioaren aurka borrokatu zuen iraultzaile bat izan zen, baina kasu honetan serbiar nazionalismoaren alde: 1908an Otomandar Inperioko Serbiar Liga Demokratikoaren (Otomandar Inperioan sortu zen lehen alderdi serbiarra) fundatzaile eta buruetako bat izan zen[35] eta 1909an Serbiar Asanbladaren kide (Otomandar Inperioak debekatu egin zuen erakunde hori)[36]. 1912an egungo Ipar Mazedonia Serbiaren (eta gero Jugoslaviaren) parte izan zen geroztik bunevatarrak eta prelićtarrak elkarren etsai ziren alderdietan zeuden beraz.

1928ko urtarrilaren 13an, Prelić bazkaltzera zihoala, Vardar ibaiaren gaineko Harrizko Zubitik pasatzen zihoala, Mara Bunevak tiro egin zion. Tiro egin ostean, Bunevak bere buruari egin zion tiro, hil egin zelarik. Bertsio batzuen arabera, bere buruari tiro egin aurretik Prelić hiltzeko arrazoia eman zuen: “Ni bezalako ikasleak torturatzen zituelako. Nire aberria maite dudalako”[31][37][31]. Armadak toki ezezagun batean lurperatu zuen hurrengo egunean[38]; hala ere, bulgariar nazionalistek bere aldeko hiletak ospatu zituzten Bulgarian zein AEBn[31][39]. Prelić urtarrilaren 16an hil zen[40].

Bulgariar nazionalista batzuen arabera, atentatuaren ostean, jugoslaviar poliziak Bunevaren lehengusu Boris Andreitxin hil zuen Tetovon, atentatuarekin zerikusirik zuenaren urtetan, eta beste zenbait senide atxilotu –azken hauek laster aske utziko baitzituzten ere-[31][41]. Atentatuak atzerrian nolabaiteko oihartzuna izan zuen, Frantziako egunkari batek “Balkanetako Charlotte Corday” ezizena jarri zion Bunevari[16].

Oroimena eta polemika aldatu

Buneva hil ostean, diaspora mazedoniarraren barruan bere izena zeramaten emakumezko talde batzuk sortu ziren, bai Bulgarian zein Kanadan[42].

1941an, Jugoslavia II Munduko gudan sartzean Bulgariak berriz Skopje eta Mazedonia jugoslaviarra okupatu zituen. 1943an, hirian Mara Bunevaren omenezko monumentu bat jarri zuten, honek Prelić hil zuen tokiaren ondoan.

1944an komunistek, SESBek, jugoslaviar partisanoek eta Bulgariako ezkerreko Gobernu berriak, Skopje askatzerakoan boterea Mazedoniaren Nazio Askapenerako Asanblada Antifaxistaren (ASNOM) esku utzi zuten –jugoslaviar partisanoen Mazedoniarako organu politiko-administratiboa-. Honek Mazedoniako Herri-Errepublika sortu zuen, Jugoslaviako Herri-Errepublika Federalaren parte zena, eta Errepublika berriak “mazedoniar nazionalitatea” sustatu eta harengan zutarritu zuen Errepublika berria: hizkuntza (bulgarierarengandik) bereizia, historia nazional propioa, etnikotasun propioa[43][44][45] Hori dela eta “Bulgaria Handiarekin” lotuta zeuden pertsonak edo ideiak ilunduak edo gaitzetsiak izan ziren; bai nazioaren aurkakotzat edo bai okupazioaren gaizkidetzat hartuta. Hori geratu zen Bunevarekin eta guda-arteko VMROrekin.

Hala ere, Bulgaria Sozialistan nolabaiteko predikamendua izan zuen guda arteko VMROk. 1944 eta 1948 artean Jugoslaviak eta Bulgariak mazedoniaren historiaren eta etnogenesiaren inguruan nolabaiteko adostasuna izan bazuten ere, 1948an Jugoslaviaren eta Bloke Sozialistaren arteko apurketaren ostean, Jugoslaviaren eta Bulgariaren artean antagonismo handia izan zen Mazedoniaren inguruan, jugoslaviar aldetik bereizketa are erradikalagoa defendatuz, eta bulgariar aldetik Mazedoniaren bulgariartasuna baieztatuz[46][47][48]. Guda-arteko VMROren egintzak atera ziren liburuak ere publikatu zituzten Bulgariako Errepublika Sozialistaren Estatu-erakundeek[49][50][51].

1991an Jugoslavia Sozialista desagertu ondoren, Mazedoniako Errepublika berrian nolabaiteko errehabilitazioa izan zen, batez ere 1998 urtearen ostean, VMRO-DPMNE alderdi nazionalista boterera iritsitakoan (alderdi honek bere burua VMROren ondorengo hartu zuelarik); independentzia osteko lehen hamarkadan (1991-1998) sozialistak boterean zeudela, aurreko mazedoniar-jugoslaviar paradigma errebisatzea ez baitzen “desiragarri” ikusten[52][53][54][55]. VMRO-DPMNEk guda arteko VMRO eta II Mundu Guda osteko antikomunistak errehabilitatu zituen, baina kasu honetan hauek “mazedoniartuz” eta “desbulgariartuz”, Mazedoniaren independentziaren aldeko borrokalari gisa aurkeztuz[56][57]. Hala ere, VMRO erakundeak edo Todor Aleksandrov bezalako pertsonek errehabilitazio hau izan badute ere, hau nahiko problematikoa da bulgariar nortasunarekin erabat lotutako pertsonen kasuan, VMROko buru Ivan Mihailoven edo Mara Buneva beraren kasuan[30].

Bunevaren identitatearen eztabaidak gora-behera, egun Buneva batez ere bulgariar nazionalistek eta Mazedonian bere burua bulgariartzat duen gutxiengoak aldarrikatzen dute. 2002an Bunevaren omenezko plaka bat jarri zuten honek Prelić hil zuen tokian[58][59]; normalean mazedoniar nazionalistek plaka puskatu ohi dute[33]. 2007an mazedoniar eta bulgariar nazionalisten arteko istiluak ere izan ziren. 2014an mazedoniar Gobernuak Bunevaren ohorezko plaka kendu zuen[32].

Antarktikan Mara Bunevaren omenez, Buneva Puntua izena daraman gunea ere badago[60].

Erreferentziak aldatu

  1. Bertsio batzuen arabera, 1901an jaio zen, hori idatzi zuen bere neba Boris Bunevek. BUNEV, Boris: “Кратки бележки из живота на Мара Бунева, 7 август 1936 година” (“Mara Bunevaren bizitzari buruzko ohar labur batzuk, 1936ko abuztuaren 7”), in BILIANSKI, Tsolo: Подвигът на Мара Бунева (Mara Bunevaren egintzak). Aniko argitaletxea. Sofia, 2010, 45. or.
  2. a b (Bulgarieraz) KOLAROV, Nikola. “Мара Бунева-живот и подвиг” (“Mara Buneva, bizitza eta ekintza”). .
  3. IVANOV, N.: „Опит за внасяне на някои ясноти за живота и делото на Мара Бунева“ (“Mara Bunevren bizitzaren inguruko zenbait gauza argitzeko saiakera”) in ASKOREN ARTEAN: Свети Дух. Ден на Македония (“Izpiritu Santua. Mazedoniaren Eguna”) bilduma, Sofia, 2008.
  4. (Bulgarieraz) Nikola, KOLAROV. (1942). Слова край Вардар (Vardar eskualdeko hitzak).. 1 Skopje: Целокупна България (“Bulgaria Osoa”), 68 or..
  5. (Bulgarieraz) BILIANSKI, Tsolo. (2010). Подвигът на Мара Бунева (Mara Bunevaren egintzak). Sofia: Aniko, 16 or..
  6. a b (Ingelesez) MARINOV, Tchavdar. (2010). «"Historiographical Revisionism and Re-Articulation of Memory in the Former Yugoslav Republic of Macedonia”» Sociétés Politiques Comparées. Revue Europeenne d’Analyse des Sociétés Politiques 25.
  7. a b (Ingelesez) BRUNNBAUER, Ulf. (2003). «Serving the Nation: Historiography in the Republic of Macedonia (FYROM) After Socialism» Historein 4.
  8. FRUSETTA, James: “Common heroes divided claims: IMRO between Macedonia and Bulgaria” in LAMPE, John eta MAZOWER, Mark: Ideologies and National Identities. The Case of Twentieth Century Southeastern Europe (110-130. orr.). Central European University Press. Budapest-New York, 2004.
  9. POULTON, Hugh: “Macedonians and Albanians as Yugoslavs” in DJOKIĆ, Dejan: Yugoslavism. Histories of a failed idea (1918-1992) (115-135. orr.). Hurst & Co. Erresuma Batua, 2003, 116. orr.
  10. (Ingelesez) BANAC, Ivo. (1984). The National Question in Yugoslavia. New York: Cornell University Press, 314-315 or..
  11. MAXWELL, Alexander: “Slavic Macedonian Nationalism: From “Regional” to “Ethnic” in BRUNNBAUER, Ulf eta ROTH, Klaus: Region, Regional identity and regionalism in Southeastern Europe (127-154 orr.), 1 lib., Lit Verlag. Berlin, 2008, 137. or.
  12. MARINOV, Tchavdar: “We, the Macedonians: The Paths of Macedonian Supra-Nationalism (1878–1912)” in MISHKOVA, Diana: We the People. Politics of National Peculiarity in Southestern Europe (107-138. orr.). CEU Press. Budapset-New York, 2009, 112-113. eta 116. orr.
  13. MAXWELL, Alexander: “Slavic Macedonian Nationalism: From “Regional” to “Ethnic” in BRUNNBAUER, Ulf eta ROTH, Klaus: Region, Regional identity and regionalism in Southeastern Europe (127-154 orr.), 1 lib., Lit Verlag. Berlin, 2008, 127., 132-133. eta 136. orr.
  14. (Ingelesez) LIVANIOS, Dimitris. (2008). The Macedonian Question. Britain and the Southern Balkans, 1939-1949.. Oxford: Oxford University, 18 or..
  15. ROSSOS, Andrew: “Macedonism and Macedonian Nationalism on the Left” in BANAC, Ivo eta VERDERY, Katherine: National Character and National Ideology in interwar Eastern Europe (219-254. orr.). Central European University. Budapest-New York, 1995, 229. or.
  16. a b (Ingelesez) BANAC, Ivo. (1984). The National Question in Yugoslavia. New York: Cornell University Press, 317 or..
  17. MAXWELL, Alexander: “Slavic Macedonian Nationalism: From “Regional” to “Ethnic” in BRUNNBAUER, Ulf eta ROTH, Klaus: Region, Regional identity and regionalism in Southeastern Europe (127-154 orr.), 1 lib., Lit Verlag. Berlin, 2008, 139-140. orr.
  18. (Ingelesez) BANAC, Ivo. (1984). The National Question in Yugoslavia. New York: Cornell University Press, 321-322 or..
  19. (Ingelesez) LIVANIOS, Dimitris. (2008). The Macedonian Question. Britain and the Southern Balkans, 1939-1949. Oxford: Oxford University, 26 or..
  20. (Ingelesez) BRUNNBAUER, Ulf. (2005). «““Pro-Serbians” vs. “Pro-Bulgarians”: Revisionism in Post-Socialist Macedonian Historiography”» History Compass 3: 10-11..
  21. a b (Ingelesez) BANAC, Ivo. (1984). The National Question in Yugoslavia. New York: Cornell University Press, 324 or..
  22. (Ingelesez) LIVANIOS, Dimitris. (2008). The Macedonian Question. Britain and the Southern Balkans, 1939-1949.. Oxford: Oxford University, 38 or..
  23. (Ingelesez) BANAC, Ivo. (1984). The National Question in Yugoslavia. New York: Cornell University Press, 325 or..
  24. (Ingelesez) ROSSOS, Andrew. (2008). Macedonia and the Macedonians. A History.. Kalifornia: Hoover Institute, Stanford University., 162 or..
  25. (Ingelesez) BANAC, Ivo. (1984). The National Question in Yugoslavia. New York: Cornell University Press, 323-326 or..
  26. MAXWELL, Alexander: “Slavic Macedonian Nationalism: From “Regional” to “Ethnic” in BRUNNBAUER, Ulf eta ROTH, Klaus: Region, Regional identity and regionalism in Southeastern Europe (127-154 orr.), 1 lib., Lit Verlag. Berlin, 2008, 142. or.
  27. (Ingelesez) BANAC, Ivo. (1984). The National Question in Yugoslavia. New York: Cornell University Press, 326-328 or..
  28. (Ingelesez) ROSSOS, Andrew. (2008). Macedonia and the Macedonians. A History.. Kalifornia: Hoover Institute. Stanford Unversity., 167-168 or..
  29. (Ingelesez) BOEVA, Vida. (2005). «Elkarrizketa: “The West was backing Vancho Mihailov”» Focus 531.
  30. a b (Ingelesez) LIVANIOS, Dimitris. (2008). The Macedonian Question. Britain and the Southern Balkans, 1939-1949.. Oxford: Oxford University, 28 eta 38 or..
  31. a b c d e f (Bulgarieraz) MIHAILOV, Ivan. (2010 [1967]). Спомени (Oroitzapenak). 3 Sofia: Aniko, 363-376 or..
  32. a b (Bulgarieraz) BILIANSKI, Tsolo. (2010). Подвигът на Мара Бунева (Mara Bunevaren egintzak).. Sofia: Aniko, 29-35 or..
  33. a b (Bulgarieraz) ASKOREN ARTEAN. (1998). Националноосвободителната борба в Македония, 1919 - 1941 г. (Mazedoniako Nazio-askapenerako borroka, 1919-1941 urteak).. Sofia: Znanie, 221 or..
  34. TAHOV, Rosen. «“Българки стрелят в показни атентат” (“Bulgariar emakumeek egindako atentatuak”)» (24 TXASA, 2013-II-6).
  35. (Serbieraz) Wikisource (serbiera). .
  36. (Serbieraz) KRESTIĆ, R.. (1991). Програми и статути српских политичких странака до 1918 (Serbiar alderdi politikoen programa eta estatutuak, 1918 urtea arte).. Belgrad, 407-410 or..
  37. (Bulgarieraz) BILIANSKI, Tsolo. (2010). Подвигът на Мара Бунева (Mara Bunevaren egintzak).. Sofia: Aniko, 37 or..
  38. BUNEV, Boris: “Кратки бележки из живота на Мара Бунева, 7 август 1936 година” (“Mara Bunevaren bizitzari buruzko ohar labur batzuk, 1936ko abuztuaren 7”), in BILIANSKI, Tsolo: Подвигът на Мара Бунева (Mara Bunevaren egintzak). Aniko argitaletxea. Sofia, 2010, 45. or.
  39. (Bulgarieraz) BILIANSKI, Tsolo. (2010). Подвигът на Мара Бунева (Mara Bunevaren egintzak).. Sofia: Aniko, 30 or..
  40. (Serbieraz) Serbiako Politika egunkariak jaso zuen berria, Interneten bildua.. .
  41. (Bulgarieraz) BILIANSKI, Tsolo. (2010). Подвигът на Мара Бунева (Mara Bunevaren egintzak).. Sofia: Aniko, 31-32 or..
  42. ISBN 0404194680..
  43. (Ingelesez) MARINOV, Tchavdar. (2010). «“Historiographical Revisionism and Re-Articulation of Memory in the Former Yugoslav Republic of Macedonia”» Sociétés Politiques Comparées. Revue Europeenne d’Analyse des Sociétés Politiques aldizkaria 25: 4 eta 16..
  44. MAXWELL, Alexander: “Slavic Macedonian Nationalism: From “Regional” to “Ethnic” in BRUNNBAUER, Ulf eta ROTH, Klaus: Region, Regional identity and regionalism in Southeastern Europe (127-154 orr.), 1 lib., Lit Verlag. Berlin, 2008, 144-147. orr.
  45. (Ingelesez) BRUNNBAUER, Ulf. (2205). «““Pro-Serbians” vs. “Pro-Bulgarians”: Revisionism in Post-Socialist Macedonian Historiography”» History Compass 3: 4-5..
  46. (Ingelesez) MALESKA, Mirjana. «“With the eyes of the others”» New Balkans Politics 6.
  47. (Ingelesez) BRUNNBAUER, Ulf. (2003). «“Serving the Nation: Historiography in the Republic of Macedonia (FYROM) After Socialism”» Historein 4.
  48. POULTON, Hugh: “Macedonians and Albanians as Yugoslavs” in DJOKIĆ, Dejan: Yugoslavism. Histories of a failed idea (1918-1992) (115-135. orr.). Hurst & Co. Erresuma Batua, 2003, 121-122. orr.
  49. (Bulgarieraz) GOTSEV, Dimitar. (1988). Младежките национално-освободителни организации на македонските българи (1919 – 1941) (Bulgariar mazedoniarren nazio-askapenerako gazte-erakundeak (1919-1941)).. Sofia: Bulgariako Zientzia Akademia.
  50. FRUSETTA, James: “Common heroes divided claims: IMRO between Macedonia and Bulgaria” in LAMPE, John eta MAZOWER, Mark: Ideologies and National Identities. The Case of Twentieth Century Southeastern Europe (110-130. orr.). Central European University Press. Budapest-New York, 2004, 114-115. orr.
  51. (Bulgarieraz) TRÖBST, Stefan. (2010). «“Ванче Михайлов - терористът бюрократ” (“Vantxo Mihailov: terrorista burokrata”)» Kultura 4.
  52. (Ingelesez) BRUNNBAUER, Ulf. (2005). «““Pro-Serbians” vs. “Pro-Bulgarians”: Revisionism in Post-Socialist Macedonian Historiography”» History Compass 3: 3 eta 7..
  53. (Ingelesez) MARINOV, Tchavdar. (2010). «“Historiographical Revisionism and Re-Articulation of Memory in the Former Yugoslav Republic of Macedonia”» Sociétés Politiques Comparées. Revue Europeenne d’Analyse des Sociétés Politiques 25: 5-6..
  54. (Ingelesez) BRUNNBAUER, Ulf. (2003). «BRUNNBAUER, Ulf: “Serving the Nation: Historiography in the Republic of Macedonia (FYROM) After Socialism”» Historein 4: 167-171..
  55. FRUSETTA, James: “Common heroes divided claims: IMRO between Macedonia and Bulgaria” in LAMPE, John eta MAZOWER, Mark: Ideologies and National Identities. The Case of Twentieth Century Southeastern Europe (110-130. orr.). Central European University Press. Budapest-New York, 2004, 116-118. orr.
  56. (Ingelesez) MARINOV, Tchavdar. (2010). «“Historiographical Revisionism and Re-Articulation of Memory in the Former Yugoslav Republic of Macedonia”» Sociétés Politiques Comparées. Revue Europeenne d’Analyse des Sociétés Politiques 25: 10-11..
  57. (Ingelesez) BRUNNBAUER, Ulf. (2005). «““Pro-Serbians” vs. “Pro-Bulgarians”: Revisionism in Post-Socialist Macedonian Historiography”» History Compass 3: 9-10..
  58. (Ingelesez) MARINOV, Tchavdar. (2010). «“Historiographical Revisionism and Re-Articulation of Memory in the Former Yugoslav Republic of Macedonia”» Sociétés Politiques Comparées. Revue Europeenne d’Analyse des Sociétés Politiques 25.
  59. (Ingelesez) BETXEV, Dimitar. (2009). Historical Dictionary of the Republic of Macedonia.. Scercecow Press, 35 or. ISBN 0810862956..
  60. (Ingelesez) .

Kanpo estekak aldatu