Raymond Ruyer

filosofo frantziarra

Raymond Ruyer (Plainfaing, Vosgeak, Frantzia, 1902ko urtarrilaren 13a - Nancy, Meurthe eta Mosela, Frantzia, 1987ko ekainaren 22a) frantses filosofoa izan zen. Kezka handia erakutsi zuen aurrerakuntza zientifikoei buruz, batez ere, biologiaren alorrari dagokionez, eta arreta berezia jarri zuen etikan eta utopiaren inguruan. '

Raymond Ruyer

Bizitza
JaiotzaPlainfaing1902ko urtarrilaren 13a
Herrialdea Frantzia
HeriotzaNancy1987ko ekainaren 22a (85 urte)
Hezkuntza
HeziketaÉcole normale supérieure
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jarduerakfilosofoa, neurozientzialaria eta cyberneticist (en) Itzuli

Esquisse d'une philosophie de la structure (1930, "Egituraren filosofiaren zirriborroa") lanean, mekanismoa egituratzat, forma gisa hartu zuen. XVII. mendeko mekanismoaren tradizioaren arabera, errealitate oro erakarpen-gertaera oinarrizkoetara laburtu behar zen bitartean, Ruyerrek mekanismo berri baten oinarriak azaldu zituen, eta garrantzi handia eman zien osagaiak lotzeko moduari eta funtzionamenduari. Horrela definitutako egitura ezin labur daiteke bere osagaietan. Beraz, lehenengo mekanismoak materialismora eramaten du, eta bigarrenak, oinarri izpiritualekiko fideltasuna adierazten du.

Izaki biziduna ere mekanismo bat bada Ruyerrentzat, baina horrek ez du esan nahi bizitza gertaera fisiko-kimikoekin nahasten denik. Hala, Raymond Ruyerrek finalismo berrituaren edo neofinalismoaren oinarriak adierazi zituen, Le Néo-finalisme (1954) lanean, bereziki. Zibernetikaren ondorioz sortutako arazoei dagokionez, Ruyerrek arabera, gaur egungo gizakiak onartzen badu robot bat ez dela inoiz biziduna eta kontzientziaduna izango, onartu beharko luke zibernetikako mekaniko batek ez duela inoiz azalduko bizitza eta kontzientzia: La Cybernétique et l'origine de l'information (1954, "Zibernetika eta informazioaren jatorria").

Erreferentziak aldatu