Miren Arantzazu Goñi
Miren Arantzazu Goñi Auzmendi (Tolosa, Gipuzkoa, 1925eko ekainaren 24a[1] - Bergara, 2017ko urtarrilaren 13a) etnografoa izan zen.
Miren Arantzazu Goñi | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Tolosa, 1925eko ekainaren 24a |
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria |
Heriotza | Bergara, 2017ko urtarrilaren 13a (91 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | euskara gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | etnologoa |
Lantokia(k) | Donostia |
Kidetza | Aranzadi Zientzia Elkartea Eusko Ikaskuntza |
Donostiako Merkataritza Eskolan Peritu ikasketak egin zituen. Jose Migel Barandiaran Gipuzkoara itzuli ondoren, Aranzadi Zientzia Elkarteko Etnografia Sailean aritu zen. Etniker-Gipuzkoa taldeko kide izan zen; talde horren esku zegoen kanpo-ikerketa egitea, Barandiaranek prestaturiko galdeketa aurrera eramateko. Bergarako Elosu auzoko ikerketa etnografikoa landu zuen. 1991n Etniker-Gipuzkoako lehendakaritza hartu zuen bere gain. Eusko Ikaskuntzako Antropologia eta Etnografia Saileko lehendakaria izan zen 1993tik 1995 arte. Sail horretako koadernoaren idazketa-batzordeko kide ere izan zen. Askoren artean eginiko Atlas Etnográfico de Vasconia osatzen parte hartu zuen, beste zenbait lan argitara emateaz gainera.
Erreferentziak
aldatu- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- ↑ «Goñi Auzmendi, Mirentxu - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (Noiz kontsultatua: 2021-09-09).