Josefine Preuß
aktore alemaniarra
Josefine Preuß (Zehdenick, 1986ko urtarrilaren 13a) alemaniar aktorea da, herrialde hartako telesail eta telefilmetan lan egin duena. Bikoizketak ere egiten ditu, esate baterako Zootopia eta Hotel Transylvania filmetan hartu du parte.
Josefine Preuß | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Josefine Preuß |
Jaiotza | Zehdenick, 1986ko urtarrilaren 13a (38 urte) |
Herrialdea | Alemaniako Errepublika Demokratikoa Alemania |
Bizilekua | Berlin Potsdam |
Lehen hizkuntza | alemana |
Hezkuntza | |
Heziketa | Die Etage (en) (2002 - 2004) Hermann-von-Helmholtz-Gymnasium (en) (ezezaguna - 2002) |
Hizkuntzak | alemana ingelesa frantsesa Berlinera |
Jarduerak | |
Jarduerak | aktorea, ahots-aktorea, zinema aktorea, telebista-aktorea eta bikoizlea |
Altuera | 155 zentimetro |
Lantokia(k) | Berlin |
Musika instrumentua | biolina |
|
Biografia aldatu
Brandenburgo estatuko Zehdenick herrian jaio zen, Alemania ipar-ekialdean. Haurrentzako Schloss Einstein telesailean hasi zuen aktore ibilbidea, 1999 eta 2001 artean. Türkisch für Anfänger telesailean hiru denboraldi egin zituen eta 2012an telesailaren inguruan egin zen filmean hartu zuen parte[1]. 2014an Saphirblau telebistarako filmean egindako lanarengatik Bambi saria eskuratu zuen.
Filmografia aukeratua aldatu
Urtea | Filmea | Rola | Oharrak |
---|---|---|---|
2004 | Jargo | Emilia | |
2006–2009 | Türkisch für Anfänger | Lena | telesaila |
2010 | Lotta & die alten Eisen | "Lotta" Brinkhammer | telefilmea |
2012 | Türkisch für Anfänger – Der Film | Lena | Filmea |
2012 | Hotel Transylvania | Mavis | ahotsa (alemanierazko bertsioan) |
2013 | Das Adlon. Eine Familiensaga | Sonja Schadt | TV miniseriea |
2013 | Ruby Red | Lucy Montrose | |
2013 | Epic | Mary Katherine | ahotsa (alemanierazko bertsioan) |
2013 | Lost Place | Jessica | |
2014 | Saphirblau | Lucy Montrose | |
2016 | Zootopia | Judy Hopps | ahotsa (alemanierazko bertsioan) |
2016 | Smaragdgrün | Lucy Montrose | |
2016 | Das Sacher | Konstanze von Traunstein | Telefilmea |
Erreferentziak aldatu
- ↑ «Medien: Fernsehen und Radio» rp-online.de (Noiz kontsultatua: 2021-11-07).
Kanpo estekak aldatu
- Aktorearen IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Josefine Preuß |