Profeta izenarekin erlijioan gizakien eta jainkoen artean hitz egiten duen pertsona ezagutzen da. Berez profetek Jaungoikoarekin edo bestelako izaki sobrenaturalekin esperientzia pertsonal bat izan duten pertsonak dira, eta euren misioa jaso duten mezua barreiatzea izaten da. Jaungoikoaren hitzaren mezularitzat hartzen da bere herrian.

Jeremias Profeta

Profeta hitza erabiltzen da, era berean, etorkizunean gertatutako den zerbaiten berri emateko, jasotako mezuan oinarritua edo ikusten dituen seinaleak kontuan harturik.

Erlijio bakoitzak bere profetak ditu, eta batzuk profeta izan daitezke erlijio batean baino gehiagotan. Adibidez Jesus Nazaretekoa profeta da kristau eta musulmanentzat, Moises profeta da kristau, musulman eta juduentzat. Bahaismoan ere hauek profetak dira, nahiz eta bere esanahia ezberdina den.


Kanpo estekak aldatu