Pasqual Maragall i Mira (Bartzelona, 1941eko urtarrilaren 13a) politikari kataluniarra da, Jordi Maragall senatariaren semea eta Joan Maragall olerkariaren biloba. Kataluniako Generalitateko presidentea izan zen 2003tik 2006ra bitartean; Kataluniako Sozialisten Alderdi politiko ezkertiarraren barnan. 1982 eta 1997 bitartean Bartzelonako alkatea izan zen. Haren agintaldian Bartzelonan 1992eko Joku Olinpikoak ospatu ziren.

Pasqual Maragall


127. Kataluniako Generalitateko presidentea

2003ko abenduaren 20a - 2006ko azaroaren 28a
Jordi Pujol - José Montilla

Kataluniako Parlamentuko diputatua

2003ko abenduaren 5a - 2006ko irailaren 8a
Barrutia: Bartzelona
Hautetsia: 2003 Catalan regional election (en) Itzuli

3. Kataluniako Alderdi Sozialistaren presidentea

2000 - 2007
Raimon Obiols i Germà (en) Itzuli - Isidre Molas i Batllori (en) Itzuli

Kataluniako Parlamentuko diputatua

1999ko azaroaren 5a - 2003ko irailaren 23a
Barrutia: Bartzelona
Hautetsia: Catalonian parliamentary election, 1999 (en) Itzuli

Kataluniako Parlamentuko diputatua

1992ko apirilaren 3a - 1995eko irailaren 26a
Barrutia: Bartzelona
Hautetsia: 1992 Catalonian parliamentary election (en) Itzuli

Kataluniako Parlamentuko diputatua

1988ko ekainaren 16a - 1992ko urtarrilaren 21a
Barrutia: Bartzelona
Hautetsia: Catalonian parliamentary election, 1988 (en) Itzuli

114. Bartzelonako alkate

1982ko abenduaren 2a - 1997ko irailaren 26a
Narcís Serra - Joan Clos

Bartzelonako Udaleko zinegotzia

1979ko apirilaren 3a - 1997ko irailaren 26a
Hautetsia: 1979ko Espainiako udal hauteskundeak
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakPasqual Maragall i Mira
JaiotzaBartzelona1941eko urtarrilaren 13a (83 urte)
Herrialdea Katalunia
BizilekuaBartzelona
Familia
AitaJordi Maragall i Noble
Ezkontidea(k)Diana Garrigosa Laspeñas (en) Itzuli  (1965 -  2020)
Seme-alabak
Haurrideak
Hezkuntza
HeziketaBartzelonako Unibertsitatea Zuzenbidean lizentziatua
Bartzelonako Unibertsitate Autonomoa doktoretza
New School (en) Itzuli
Hizkuntzakkatalana
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria eta irakaslea
Lantokia(k)Bartzelona
Enplegatzailea(k)Bartzelonako Unibertsitate Autonomoa
Jasotako sariak
KidetzaSocialist Convergence of Catalonia (en) Itzuli
Societat Catalana d'Estudis Jurídics Econòmics i Socials (en) Itzuli
Ateneu Barcelonès
Workers' Front of Catalonia (en) Itzuli
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Kataluniako Sozialisten Alderdia
Socialist Party of Catalonia-Congress (en) Itzuli
pasqualmaragall.cat
IMDB: nm1731498 Edit the value on Wikidata

Zuzenbidea eta Ekonomia ikasi zituen Bartzelonako Unibertsitatean, eta New Yorken eta Parisen osatu zituen ikasketak. Irakasle gisa jardun du zenbait unibertsitatetan, baina politikan nabarmendu da batez ere. Front Obrer de Catalunya eta Moviment Febrerreko kide izan zen, eta 1975ean Convergencia Socialista de Catalunya alderdiaren sortzaileetako bat izan zen; alderdi hori Kataluniako Sozialisten Alderdiaren barruan sartu zen gero (PSC-PSOE). 1979ko hauteskundeen ondoren zenbait kargu bete zituen Bartzelonako udalean, eta 1982an alkate izendatu zuten, Narcís Serrak dimisioa eman ondoren. 1983ko hauteskundeetan berretsi zuten kargu hartan, eta orobat 1987koetan. PSC-PSOE alderdian diputatu izan zen Kataluniako legebiltzarrean (1988-1992). 1991n berriro izan zen garaile, eta bera izan zen Narcís Serrarekin batera Bartzelonak Joku Olinpikoen egoitza izateko lan gehien egin zuena. Antolaketa batzordeko kidea izan zen, eta lan handiak egin ziren ekimen hari loturik; olinpiar hiriaren egokitzea, kaiaren eraberritzea, Barceloneta egokitzea, errepide-sarea, etab. Joku Olinpikoen ondoren "Batzelona 2000" plan estrategikoa antolatu zuen. 1994an berriro aurkeztu zen alkatetzara. CIUren abertzaletasunari aurre egiteko "Plataforma siglo XXI" egitasmoaren eragile nagusietakoa izan zen. 1994an, PSCren VII Biltzarrean idazkari nazional izendatu zuten. 1995ean berriro izendatu zuten alkate, baina ez zuen gehiengo absoluturik eskuratu, eta handik bi urtera bertan behera utzi zuen kargua.

2007ko urriaren 20an, publikoki azaldu zuen Alzheimerren gaitza zuela, eta 2010eko Donostiako Zinemaldian aurkeztu zuten berak protagonizatutako Bicicleta, cullera, poma (Bizikleta, koilara, sagarra) pelikula (Carles Boschen zuzendaripean), gaixotasuna gai nagusitzat hartuta.

Ikus, gainera

aldatu
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Pasqual Maragall  

Erreferentziak

aldatu