Ireki menu nagusia

Aleksandr Stepanovitx Popov (Turinskiye Rudniki, Perm, Errusia, 1859ko martxoaren 16greg./martxoaren 4ajul. - San Petersburgo, Errusiar Inperioa, 1906ko urtarrilaren 13agreg./1905eko abenduaren 31jul.) errusiar fisikaria eta ingeniaria izan zen.

Aleksandr Stepanovitx Popov
Alexander Stepanovich Popov.jpg
Bizitza
Jaiotza Krasnoturyinsk Itzuli1859ko martxoaren  4a
Herrialdea  Errusiar Inperioa
Heriotza San Petersburgo1905eko abenduaren  31 (46 urte)
Hobiratze lekua Literatorskie mostki Itzuli
Heriotza modua berezko heriotza: garuneko odoljarioa
Hezkuntza
Heziketa Perm Theological Seminary Itzuli
Q4483558 Itzuli
Hezkuntza-maila candidate of Sciences in Physics and Mathematicsa Itzuli
Hizkuntzak errusiera
Jarduerak
Jarduerak fisikaria, asmatzailea eta ingeniaria
Enplegatzailea(k) Saint Petersburg State Electrotechnical University Itzuli
Jasotako sariak
Alexander Popov signature.svg
Popovi egindako monumentua, Krasnoturyinsk-en, Errusian.

BiografiaAldatu

Sobietar Batasun ohian irratiaren asmatzailetzat hartua izan da. Izan ere, G. Marconi italiar asmalariaren berririk izan gabe egin zuen lehenengo irrati-hargailua (1896).

1877an matematika-ikasketak egiten hasi zen San Petersburgoko Unibertsitatean. Berehala hasi zen ingeniaritza elektrikoan lan egiten, hain zuzen ere, gerraontzietarako tresna elektrikoak egin behar zituzten ikasleei eskolak ematen. Garai horretan ezagutu zituen H. Hertz alemaniar fisikariaren ikerketak (uhin elektromagnetikoak).

1895ean eguratsaren nahasketa elektrikoak aztertu zituen, eta sari bat eman zioten ekaitzak antzematen zituen tresna bat asmatzeagatik. 1896an uhin hertziarren igorpena frogatu zuen. Urte berean X izpiei buruzko azterketak egin zituen.

Errusiar armadarekin batera zenbait aurrerapen egin zituen, eta hark egindako irrati bidezko komunikazioek gero eta leku zabalagoa hartu zuten.

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Aleksandr Stepanovitx Popov  

ErreferentziakAldatu