Edmund Spenser

Edmund Spenser (ˈspɛnsər ahoskatua; Londres, 1552/1553ibidem, 1599ko urtarrilaren 13a) poeta ingelesa izan zen.

Edmund Spenser
EdmundSpenser.jpg
Poet Laureate of the United Kingdom (en) Itzuli

Bizitza
JaiotzaLondres eta East Smithfield (en) Itzuli1552/1553
Herrialdea Ingalaterrako Erresuma
HeriotzaLondres1599ko urtarrilaren 13a (46/47 urte)
Hobiratze lekuaWestminster abadia
Familia
Ezkontidea(k)Machabyas Childe (en) Itzuli
Elizabeth Boyle (en) Itzuli
Hezkuntza
HeziketaPembroke College (en) Itzuli
Cambridgeko Unibertsitatea
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakpoeta, itzultzailea eta idazlea
Lan nabarmenakThe Faerie Queene (en) Itzuli

Musicbrainz: 9414bf13-c454-4522-a3b2-797d27c06239 Discogs: 1336408 IMSLP: Category:Spenser,_Edmund Edit the value on Wikidata
Edmund Spenser Signature.svg

Cambridgen artea ikasi zuen. Philip Sidney idazle eta politikoaren lagun mina egin zen, eta hari eskaini zion lehen liburua, The Shepeardes Calender (1579, Artzainaren egutegia); liburu horretan bere estilo fin sotila erakutsi zuen eta arkaismo ugariz baliatu zen, gero idatzi zituen obra guztietan bezala. 1580an Irlandako gobernariaren idazkari izendatu zuten eta han eman zuen bizitzaren parterik handiena. 1590an Londresa itzuli zen eta bere obra nagusiaren lehenengo hiru liburukiak argitaratu zituen; The Faerie Queene (1590, Maitagarrien erregina) alegoriazko poema mardula da; Italiako literatura ereduetan oinarriturik idatzia bada ere, eragin handia dute hartan Britainia Handiko elezaharrek eta folkloreak. Liburu horrekin protestantismoa eta Ingalaterrako Elisabet I.a erregina goretsi nahi izan zituen Spenserrek. Obra hura ezin izan zuen bukatu, ordea, hamabi liburukietatik bost besterik ez baitzituen argitaratu; hala ere, eragin handia izan du Britainia Handiko literaturan. Spenserren beste lan aipagarriak: Ephithalamion (1595) eta Four Hymmes in Honour of Love and Beauty (1596, Lau ereserki maitasunaren eta edertasunaren ohoretan).

ErreferentziakAldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Edmund Spenser