Frantzisko Xabier Munibe

euskal idazlea (1729-1785)

Frantzisko Xabier Maria Munibe Idiakez, tituluz Peñafloridako kondea, (Azkoitia, Gipuzkoa, 1729ko urriaren 23a [1] - Bergara, Gipuzkoa, 1785eko urtarrilaren 13a [2][3]) euskal idazle eta musikagilea izan zen. Euskal Herrian Ilustrazioaren ideiak zabaldu nahian Euskalerriaren Adiskideen Elkartea sortu zuen.

Frantzisko Xabier Munibe

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakXavier María de Munibe e Idiáquez
JaiotzaAzkoitia1729ko urriaren 23a
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
HeriotzaBergara1785eko urtarrilaren 13a (55 urte) (55 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakidazlea eta musikaria
KidetzaEuskalerriaren Adiskideen Elkartea
Izengoitia(k)Peñafloridako kondea eta Luisa Miserikordiakoa

Literaturaren Zubitegia: 374 Musicbrainz: 9e142adc-d5ed-4be2-9b92-5242c8bc57c3 Edit the value on Wikidata

Biografia

aldatu
 
Insausti jauregia, Munibek sortutako Euskalerriaren Adiskideen Elkarteak duen egoitza nagusia

Munibe, Francisco Xavier Maria Joseph Juaquin Phelipe Feliz Jacinto Ygnacio izenez bataiatua [1], azkoitiarra zen. Filipe IV.a erregeak 1635ean sortutako Peñaflorida etxeko zortzigarren kondea izan zen..

Azkoitiko jesuitekin egin zituen lehen ikasketak. Etxe leinargiko semea izaki, 1742tik aurrera Okzitaniako Tolosan zientzia ikasketak egin zituen, betiere Frantziako entziklopediazaleen haritik, zientzietan eta arte ederretan prestakuntza ona lortuz. 1747an aita hil zitzaion, eta Azkoitira itzuli zen.

Hurrengo urtean, Areizagako baroiaren alaba Maria Josefa Areizagarekin ezkondu zen. Aitarengandik jaso zituen tituluak eta maiorazkoak: Apraiz etxekoa, Insaustitarrena eta Munibetarrena, besteak beste. Ezkonberriak Insausti jauregian bizi izan ziren 1767. urtea arte. Peñaflorida kondea oso ezaguna izan zen, eta kargu politikoak izan zituen, Azkoitiko alkate izan zen, esaterako, 1747-1748. urteetan, eta berriz 1755ean eta 1765ean. Gipuzkoako Ahaldun Nagusi izan zen 1746, 1750, 1754, 1758 eta 1761. urteetan, eta 1758an diputatu Madrilgo gorteetan.

Solasaldiak antolatzen zituen bere etxean, eta bertara biltzen ziren probintziako aitonen semeak eta jakituria handiko gizonak, hasieran gizarteko gaiez hitz egitera, eta geroago baita ere zientzia gaiez, literaturaz, filosofiaz eta historiaz. Azkoitiko zalduntxoak izena jarri zitzaien. Igandeetan musika eta antzerki lanak egiten zituzten.

XVIII. mendeko Ilustrazioak Euskal Herrian izandako ereduetako da Munibe.

Munibe jaunak eta Azkoitiko Zalduntxoek Bergarako Errege Mintegia sustatu zuten.

 
Frantzisko Xabier Muniberen omenezko monumentua bere izena duen Gasteizko plazan.

Antzerkia

aldatu
  • El borracho burlado (1764): Luisa de la Misericordia izenburuarekin argitaratua, opereta modukoa da, bertsotan emana. Obra hau umorezko komedia da. Ez euskara hutsekoa, elebiduna baizik. Eta honela banatzen da elebitasunaren xehetasuna: kantak euskaraz, hitz lauak gaztelaniaz. Ekitaldi bakarra eta 35 agerraldi ditu. Gaia mozkor bati emandako eskarmentua da. Gipuzkeraz idatzita dago, eta herri xehearen oso hurbileko hizkera darabil.

Erlijioa

aldatu

Musika

aldatu
  • Irten ezazu, Adio provintziya, Aita gurea.

Kanpo loturak

aldatu

Erreferentziak

aldatu