Manu Quijera

atleta espainiarra

Manu Quijera Poza (Iruñea, 1998ko urtarrilaren 13a) atleta nafarra da, xabalina jaurtiketan espezializatua. Espainiako errekorra izan zuen 2019ko maiatza eta 2020ko abuztuaren artean 81,31 metrotako markarekin[1].

Manu Quijera
Bizitza
JaiotzaIruñea1998ko urtarrilaren 13a (26 urte)
Herrialdea Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakatleta
Atletismoa
Kirol diziplinak xabalina jaurtiketa
Errekorrak
Berezitasuna Irizpidea Data M
Marka pertsonalak
Berezitasuna Lekua Data M
 
Pisua85 kilogramo
Altuera1,84 metro

IAAF: 14647205 Edit the value on Wikidata

Ibilbidea aldatu

Niko anaiaren urratsak jarraituz hasi zen 13 urterekin xabalina jaurtiketan. Idoia Mariezkurrena zuten biek ere entrenatzaile. 2013 eta 2017 artean bost urteetan izan zen Espainiako txapelduna, adin bakoitzeko txapelketatan. 2018an helduen Espainiako xabalina txapelketa jokatu eta bigarren egin zuen Niko anaiaren atzetik. Urte hartako rankingean hirugarrena izan zen Odei Jainaga eibartarraren eta Niko anaiaren atzetik.

2019ko maiatzaren 18an Espainiako errekorra egin zuen Madrilen, 23-urtez azpikoen txapelketa batean. 81,31 metrotako marka ezarri zuen, aurrez Odei Jainagak zuena baino 67 cm gehiago[1]. Abuztuan Europako Nazioen Txapelketan laugarren egin zuen.

2022an marka pertsonal berria ezarri zuen, 83,28 m[2].

Erreferentziak aldatu

  1. a b (Gaztelaniaz) «Manu Quijera bate el récord de España de jabalina: 81,31» AS.com 2019-05-18 (Noiz kontsultatua: 2023-04-29).
  2. (Gaztelaniaz) García, Jon Irisarri. (2022-08-19). «Manu Quijera, en busca de la final» Diario de Noticias de Navarra (Noiz kontsultatua: 2023-04-29).

Kanpo estekak aldatu