Jan Brueghel Zaharra
Jan Brueghel Zaharra (ˈjɑn ˈbɾøːɣəl ahoskatua; Brusela, 1568 – Anberes, 1625eko urtarrilaren 13a) flandriar margolaria izan zen. Bruegel Zaharraren bigarren semea zen. Janek Anberesen hasi zuen bere margolaritzako prestakuntza. Gero Napoli (1590), Erroma (1593-1594) eta Milan (1595) ezagutu zituen, eta Borromeo kardinalak babestu zuen. Flandriara itzulirik, Anberesen hartu zuen egoitza, eta gildako maisu izendatu zuten (1597). Loreak eta ikuspegiak –bere aitaren modura– miniatura-egile baten xehetasunaz margotu zituen, eta haren margolanak izadi hilak, genero-margolanak, mitologiazkoak eta alegoriak biltzen ditu.
Sentiberatasun handiko margolaria, Rubensen lagun eta lankidea izan zen, Brueghel Zaharrak ihakingile asko izan zituen.
Erreferentziak
aldatuWikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Jan Brueghel Zaharra |
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2014/5/20 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.